Eragile Geologikoak eta Sortutako Formak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,66 KB
Uhar-urak
Lurrazaletik ibilgurik gabe ibiltzen diren urak dira. Ildoak, karkabak eta maitagarrien tximiniak sortzen dituzte.
Karkabak
Ildoak oso sakonak direnean eratzen dira. Lurzoruan landaredirik ez badago, ildoz eta karkabaz jositako hedadura handiak eratzen dira, badland deritzonak.
Uharrak
Ibilbide laburreko eta emari irregularreko ur-ibilguak dira, goi-mendiko edo malda handiko eremuetan daudenak.
Hartze-arroa
Goian dagoen atala da. Ur basatiak bideratzen dira han, eta uharraren ibilbidea elikatzen dute.
Isurbidea
Tarteko atala eta uharraren ibilgu nagusia da. Ura oso azkar igarotzen da eta materialak arrastaka eramaten ditu. Higadura oso handia da.
Deiekzio-konoa
Malda txikieneko hegalaren zatian dago. Atal horretan, urak abiadura galtzen du; horregatik, higadura txikiagoa da eta uharrak garraiatutako sedimentuak jalkitzen dira.
Lurpeko ura
Lurrazaleko urak harri iragazkorretatik iragazita eratzen dira.
Forma exokarstikoak
Lurrazaleko harrietan gertatzen dira, eta askotarikoak izan daitezke:
- Lapiazak
- Dolinak
- Hobiak
Dolinak
Inbutu itxurako sakonuneak dira, eta ura pilatzen denean eratzen dira. Hainbat dolinak bat egiten dutenean, polje izeneko sakonune handiak eratzen dira.
Forma endokarstikoak
Harri-masaren barruan eratzen dira. Batzuk pitzadurak handitzean eratzen dira, adibidez:
- Galeriak
- Amildegiak
- Haitzuloak
Haitzuloak
Galeriak eta amildegiak batuta sortzen diren barrunbe handiak dira.
Glaziarrak
Izotz-masa handiak dira. Gutxika eremu baxuagoetara mugitzen dira, eta horrek guztiz eraldatzen du erliebea.
Morrenak
Izotz-masek haran glaziarrean aurrera egitean, izotzarekin nahasten diren harri-zatiak garraiatzen dituzte. Izotza urtzen denean, garraiatutako materialak sedimentatu eta metatu egiten dira, morrena izeneko metaketak sortuz.
U itxurako haranak eta harri laiatuak
Izotz-mihiek zeharkatu dituzten eremuetan, U itxurako haran handiak eratzen dira. Haran horien hondoko eta hormetako harrietan ildoak edo urratuak ikusten dira. Ildo eta urratu horiek, berriz, izotz-masek garraiatu dituzten materialek eragindakoak dira; harri horiei harri laiatuak deritze.
Haizea
Berez duen energia zinetikoari esker, eragile geologiko garrantzitsua da. Materialak modelatzen, higatzen, garraiatzen eta sedimentatzen ditu.
Dunak
Haizeak oztopo bat topatzen duenean eta hondarra gehiago garraiatu ezin duenean, hondarrezko muinoak eratzen dira.
Harri fungiformeak
Onddo itxura dute, behealdea higatuta, haizeak maila horretan partikula gehiago garraiatzen dituelako.
Albeoloak
Harrietako hutsune txikiak dira, abrasioak eragindakoak.
Uharte-mendiak
Eratzen dituzten harriek hobeto eusten diote abrasioari, haien inguruko materialek baino.
Itsasoaren modelaketa
Itsasoko urak etengabe modelatzen du itsasertza, berez duen energia zinetikoari esker.
Tonbolak
Uharte txikiak dira, eta kostaldearekin lotuta daude, hondar edo hartxintxar metaketen bidez.
Hondartzak
Hondar edo hartxintxar metaketak dira, eta kostalde baxu eta lauetan eratzen dira.
Itsaslabarrak
Itsasoan zuzenean bukatzen den formazio geografikoa da.
Ibaiak
Ibilbide luzeko eta emari erregularreko ur-ibilguak dira.
Goiko ibilgua
Tarte hau malda handiena duena da. Ura oso azkar doa.
Erdiko eta beheko ibilguak
Ibaiaren malda leuntzen da. Garraioa eta sedimentazioa gertatzen dira.