Erabiltzailearen Espedientea, Protokoloak eta Dokumentazio Sanitarioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Erabiltzailearen Espediente Indibiduala

Sarrera Eskaera eta Fitxak

  • Sarrera eskaera: Zentroan borondatez sartzen zarela islatzen du.
  • Fitxa pertsonala: Interes komuneko datu pertsonalak eta familiarrak biltzen ditu.
  • Jarraipen fitxa: Erabiltzaileak zentroan izan dituen gorabehera guztiak erregistratzen dira.

Txosten Ekonomikoa, Soziala eta Medikoa

  • Txosten ekonomikoa: Egoiliarren ondasunen aitorpena da.
  • Txosten soziala: Erabiltzailearen egoera sozialari buruzko datuak ematen ditu.
  • Txosten medikoa: Erabiltzailearen hasierako osasun alderdiak biltzen ditu.

Ebaluazioa

Erabiltzailearen mendekotasun maila ebaluatzen da, arreta espezializatua eta indibidualizatua eskaintzeko.

Baimenak

  • Erabiltzailearentzako babes neurri homologatuen erabilpenerako baimena: Adibidez, ohean edo gurpil-aulkian gerriko bat erabiltzeko baimena ematen dute.
  • Datuak lagatzeko baimena: Senideek izaera pertsonaleko datuak erabiltzeko eta lagatzeko zentroari ematen dioten baimena.

Protokoloak

Helburua egoitzan jasotzen den arreta hobetzea da, erabiltzaileen behar erreal eta zehatzetara egokitzeko.

Honetarako balio dute:

  • Akatsak saihesteko.
  • Sinergiak aprobetxatzeko.
  • Egoiliar bakoitzaren izaerara egokitzeko.
  • Lan istripuak saihesteko.
  • Produktibitatea handitzeko.
  • Langileari segurtasuna eskaintzeko.
  • Lan asistentzial osoa koherentea izan dadin.
  • Langilea sustatzeko.

Protokolo bat osatzen duten osagaiak

  • Definizioa.
  • Helburua.
  • Jasoko duen biztanleria.
  • Inplikatutako profesionalak.
  • Jardueraren deskribapena.
  • Erregistroak.
  • Elaborazioa eta indarraldia.
  • Berrikuspen data eta sinadura.

Protokolo Motak

  • Sarrera, harrera eta lekualdatze protokoloa.
  • Erorketei buruzkoa.
  • Idorreriari buruzkoa.
  • Nutrizio eta hidratazioari buruzkoa.
  • Txizari buruzkoa.
  • Mugikortasunari buruzkoa.
  • Arriskuen prebentzioari buruzkoa.
  • Presioagatiko ultzerei buruzkoa.
  • Lo egin eta deskantsatzeari buruzkoa.
  • Mugikortasunari buruzkoa.
  • Heriotza eta doluari buruzkoa.

Protokoloa Ezartzea

  • Hedapena: Profesional guztiei azaldu behar zaie protokolo berrien edukia.
  • Jarraipena: Protokoloaren aplikazioaren jarraipena egin behar da, eguneroko lanean finkatuta egon arte.
  • Ebaluazioa: Garrantzitsua da taldearen batzarretan aldizkako berrikuspena egitea.

Erakundeetako Dokumentazio Sanitarioa

Krisi Egoerei Aurre Egitea

Kalitatezko erantzuna emateko, honako hauek hartu behar dira kontuan:

  • Beharrezko protokoloak eta egoera zehatzetan jarduteko gaitasuna.
  • Ohikoak ez diren egoerei aurre egiteko behar den denbora.
  • Eskaerei arreta emateko langile nahikoa eta prestakuntza egokia izatea.
  • Diziplinarteko taldeek espero ez ziren egoerei erantzuteko duten antolatzeko gaitasuna.
  • Zenbait krisi egoeratan erantzuteko gaitasun profesionalak eta proposatutako konponbideen arrakasta.

Informazioaren Transmisioa eta Jarraipena

  • Informazio kanalaren arintasuna, eraginkortasuna eta efizientzia.
  • Diziplinarteko taldeen arteko komunikazio maila.
  • Informazioa jatorritik hartzailearenganaino heltzea (bidean datuak galdu diren ala ez).

Entradas relacionadas: