Erabilera eremua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,57 KB
1.
Hizkuntza
Komunitate desberdineko kideek elkar ulertzeko eratzen duten hizkuntza-
Barietate nahasia. Egitura sinplifikatua izan ohi du, eta komunikazio mugatua eskaintzen du. [pidgin]
2. Hizkuntza bat beste hizkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak bereganatuz joatean gertatzen den prozesua. Hizkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko hizkuntza desagertu ere egin daiteke. [hizkuntza‑ordezkapen]
3. Gizarte berean hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten direnean, hizkuntza horien artean sortzen den erlazioa. [hizkuntza‑ukipen]
4. Eguneroko elkarrizketa eta harreman xeheetan erabiltzen den erregistroa duen hizkuntza. [lagunarteko hizkuntza]
5. Gizarte berean mintzatzen diren hizkuntza desberdinak; Euskal Herriaren kasuan, euskara, gaztelania eta frantsesa nagusiki. [ukipen‑hizkuntzak]
6. Hizkuntza batek beste hizkuntza bateko hitza edo esamoldea itzuliz osatzen duen mailegua. [kalko]
7. Beste hizkuntza batetik hartutako hitza edo terminoa. [mailegu]
8. Esakune edo berbaldi berean hizkuntza bat baino gehiago txandakatuz hitz egitea; adibidez, esaldi bat euskaraz hasi eta erdaraz amaitzea. [kode‑aldaketa]