Epaitegiko Prozesuen Oinarrizko Gida: Epai Motak, Lurralde Eskumena eta Adituen Froga

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,65 KB

EPAI MOTAK ikuspegi prozesaletik

1. Absoluzioa

Absoluzioa instantzian

Epai berezia da, formari buruzko akatsen bat egon denean ematen dena. Demandatzaileak berriz ere demanda aurkeztu beharko du, bere akzioa preskribatu ez bada.

Fundoari buruzko epaia

Uziari buruzko erabakia hartzen duena, gaiaren mamia aztertuz.

2. Epai motak helburuaren arabera

Adierazleak

Kanpo errealitatean dagoen zerbait adierazten dute, aurretiazko harreman juridiko bat existitzen zen ala ez deklaratuz.

Eratzaileak

Kanpo errealitatea aldatzen dute, harreman juridiko bat sortu, aldatu edo azkentzeko. Adibidez, dibortzio epaia.

Kondena-epaia

Demandatuari betebehar bat ezartzen dio (zerbait eman, egin edo ez egitea). Bete ezean, betearazi ahal izango da.


3. Epai motak parte-hartzearen arabera

Auzi-ihesean emandakoa (rebeldia)

Demandatua agertzen ez denean ematen da, prozesuak aurrera jarraitzen badu ere.

Kontraesanean emandakoak

Bi alderdiek euren interesak debatitu ondoren ematen da.


4. Epai motak instantziaren arabera

Lehen instantzian emandakoak / Bigarren instantzian edo apelazioan emandakoak (apelazio errekurtsoa) / Kasazioan emandakoak


5. Epai motak errekurribilitatearen arabera

Definitiboa

Prozesua amaitzen duen epaia. Instantzia bakoitzari amaiera ematen dio.

Irmoa (firme)

Aurka errekurtsorik jarri ezin daitekeen epaia. Epai guztiak dira definitiboak, baina ez guztiak irmoak.

Irmotasuna lortzen da: errekurriezinak direnean hasieratik, 3000€tik beherako epaietan, epea agortzean edo errekurtso bide guztiak agortzean.


LURRALDE ESKUMENA (JZLren 50-58 art.)

Demanda aurkezteko leku edo toki egokia zehazten duten irizpideak dira, foru izenez ezagunak. Bi multzotan sailkatzen dira:

  • HITZARMENEZKO FORUAK (alderdiek aukeratutakoak)
  • LEGEZKO FORUAK (legeak arautzen dituenak)

Legeak foruen arteko lehentasunak ezartzen ditu:

  1. Alderdien borondatea (Hitzarmenezko forua). Alderdiek lurralde eskumena aukeratzeko tresna EPAITEGIAREN ESKUMENDEAN jartzea da (sumisioa), eta hori esanbidezkoa (expresa) edo isilbidezkoa (tácita) izan daiteke.
  2. Hitzarmenezko forurik ez badago, legezko foru bereziak.
  3. Legezko foru berezirik ez badago, legezko foru orokorra.

Noiz da ezinezkoa hitzarmenezko forua erabiltzea?

 

- Derrigorreko forua dagoenean - Atxikimendu kontratu (ezin direnean klausulak aldatu kontratu batean). Baldintza orokorrak barneratzen dituzten kontratuak (aurretik adostutakoak eta onartuta organo batengandik) eta kontsumitzaile eta erabiltzaile kontratuak. Kontratua deuseza izango da kontratu mota hauetan hitzarmenezko forua erabiltzea. - Hitzezko judizioa irekitzen denean foru arrunta erabiliko da. Salbuespenak daude: legezko, derrigorreko forua. 1. Akzio erreala egikarituta ondasun higiezin baten gainean. Gauza auzigaia dagoen barruti judizialeko epaia eskudunak. 2. Oinordetzaren inguruko gaiak: hildakoak izan zuen azkenengo egoitza fiskalaren barruti judizialeko epaia eskuduna izango da. 3. Ezgaituak duen bizilekuaren epai eskudunak, hau laguntzeko akzioak hartzeko. 4. Eskubide pertsonal eta familiarrak, ohorea eta hauek demandatzen dituenaren egoitza fiskalaren barruti judizialeko epaia eskuduna izango da. 5. Alokairua eta etxegabetze-aginduen inguruko epaiketak, ondasun higiezina dagoen barruti judizialeko epaia eskuduna izango da. 6. Jabetza horizontaleko epaien inguruan, ondasun higiezina dagoen barruti udizialeko epaia eskuduna izango da.  7. Kotxe istripu bat egonda, kotxe istripua non gertatu eta horko barruti judizialean. (Kalte ordainak eskatzen diren epaien inguruan, kotxe istripuekin lotura izanda). 


HITZARMENEZKO FORUAK : Alderdiek hala erabakitakoak dira, haien borondatearen araberakoak. Esanbidezkoak edo isibidezkoak izan daitezke. Esanbidezko kasuetan, lege hori liskarra hasi aurretik aukeratuta egongo da. Hitzarmena ezin da derrigorreko legearen aurkakoa izan. Derrigorreko legea badago ezin dute hitzarmenik egin, izan ere, guztiek derrigorrezko legea errespetatu beharko dute. / Noiz dago DEBEKATUTA hitzarmenezko forua? - Derrigorreko forua badago, ezin da hitzarmenez erabaki. - Hitzezko judizioan. Hitzezko judizioa irekitzen bada guztiz debekatuta dago hitzarmenezko judizioa erabiltzea. Hitzezko judizioa irekiz gero, foru orokorra derrigor bihurtzen da ze ezin da hitzarmenik egin horren inguruan. - Atxikimendu kontratu (contratos de adhesion). Klausula itxiak edo aldaezinak dituzten kontratuak dira. Hau da, egitea daukagun bakarra sinatzea da. Adb, bankuarekin egiten dugun kontratua atxikimenduzkoa da, izan ere, beraiek zehazten dituzte klausula guztiak eta guk sinatzen dugu edo ez, baina ezin ditugu klausulak aldatu. - Baldintza orokorrak. Aurretiaz hitzartu eta gobernuko departamentu batek onartutako klausula orokorrak kontratu tipoetan sartzea. Atxikimendu kontratuetan normalean baldintza orokorrak sartzen dira. - Kontsumitzaile eta erabiltzaile. Legeak dioelako dago debekatuta.


Kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko da hau. Hitzarmenezko forua nagusitzen da. Halere, salbuespenak: derrigorreko legea (caracter imperativo), legezko foru berezietatik derrigorrezkoak, 52. artikulua: -  Akzio erreala egikarituta ondasun higiezin baten gainean. Gauza auzigaia dagoen barruti judizialeko epaia eskudunak.

-  Oinordetzaren inguruko gaiak: hildakoak izan zuen azkenengo egoitza fiskalaren barruti judizialeko epaia eskuduna izango da. -  Ezgaituak duen bizilekuaren epai eskudunak, hau laguntzeko akzioak hartzeko. -  Eskubide pertsonal eta familiarrak, ohorea eta hauek demandatzen dituenaren egoitza fiskalaren barruti judizialeko epaia eskuduna izango da.-  Alokairua eta etxegabetze-aginduen inguruko epaiketak, ondasun higiezina dagoen barruti judizialeko epaia eskuduna izango da. -  Jabetza horizontaleko epaien inguruan, ondasun higiezina dagoen barruti judizialeko epaia eskuduna izango da. Erkidegoaren aurka. -  Kotxe istripu bat egonda, kotxe istripua non gertatu eta horko barruti judizialean. (Kalte ordainak eskatzen diren epaien inguruan, kotxe istripuekin lotura izanda). -  Gizarte gatazken inguruan, adibidez, enpresekin, enpresa dagoen barruti judizialeko epaia eskuduna izango da.


ADITUEN FROGA:

Ezagutza teknikoak edo praktikoak beharrezkoak direnean egitateak baloratzeko , alderdiek perituen irizpena erabili ahal

dute. Adituak epaitegiak izendatutakoak (perito judicial)  edo alderdiak aukeraturikoak (perito de parte) izan ahal dira. Horretarako perituek egitateak aztertu eta balorazioak idatzizko txostenean jasoko dute. Txosten honetan adituak idatziz jaso beharko du egia esango duelako zina edo eta  objektibotasun handienarekin jardun duela. Noiz aurkeztu  irizpena? Adituaren irizpena demanda edo erantzunarekin batera aurkeztu beharko dute. Salbuespenez, ezin bada demandarekin edo erantzunarekin batera aurkeztu, idazki batean ezintasun hori justifikatu eta beranduago aurkeztu ahal izango da.  Irizpenak aurkeztuta, demanda edo erantzunarekin edo beranduago, alderdiek adierazi beharko dute, irizpena berretsi edo edukia argitzeko. Epaitegiak izendaturiko peritutza (pericial judicial). Doako justiziaren onura dutenek ez dute demanda nahiz erantzunarekin irizpenik aurkeztu behar, hori iragarri baino ez dute egingo euren idazkietan epaitegiak aditua izenda dezan. Demandan ez dauden alegazioei edo uziei buruzkoa izan ezean, judizialki izendatutako 


egindako txostena ezingo da eskatu demandaren edo erantzunaren ostean. Epaileak ere ofizioz eska dezake adituaren irizpena, filiazioaren, aitatasunaren eta amatasunaren deklarazioari edo aurkaratzeari buruzko prozesuetan, pertsonen gaitasunari buruzkoetan edo ezkontza-prozesuetan. Epai-perituak aukeratuko dira epaitegian dauden zerrendak erabiliz, urtero berriztatzen dira. Nor izan daiteke peritu? Perituek titulu ofiziala izan beharko dute, irizpenaren objektu den gaiari dagokiena. Ez badago gai horri buruzko titulu ofizialik, gai horretan jakitun dena izendatuko da peritu. Akademiak edo instituzio kultural zein zientifikoak ere peritu gisa jardun dezakete.  Perituen narrioa (tacha de peritos) Perituak narriopean jarri ahal izando dira, honako inguruabar hauetakoren bat betetzen dutenean: 1.) Alderdietako baten edo haien abokatuen edo prokuradoreen ezkontidea edo odol bidezko edo ezkontza bidezko ahaidea izatea laugarren gradu zibilaren barruan. 2.) Auzigaian interes zuzena edo zeharkakoa izatea. 3.) Mendekotasun-egoeran edo interesen erkidegokoan edo kontrajartzekoan egotea edo egon izana alderdietako batekiko edo haien abokatuekiko edo prokuradoreekiko. 4.) Adiskidetasun estua edo areriotasuna izatea alderdietako edozeinekin edo haien prokuradoreekin edo abokatuekin. 5.) Behar bezala egiaztatutako beste edozein inguruabar, profesionalki balioa kentzen diena. 


Prozesuko egintzen AKATSAK

Legeak agindutako moduan prozesuko egintzak ez badira betetzen, prozesua deuseza izango da. Betekizunen bat ez badago egintzaren eraginkortasunik eza etorriko da.
Erro-erroko deuseztasuna: nulidad radical. Hau da, ongiezinak diren akatsak daude. Hau noiz?

-  Epaitegiak ez duenean jurisdikzio edo eskumenik horretarako.
Adibidez kotxe istripua badago Bilbon, nahiz eta kaltetuak beste nonbaitekoak izan, jabeak beste nonbaitekoan izan eta gidaria beste nonbaitekoa izan, demanda aurkeztu beharko da istripua gertatu den lekuan. Beraz, Burgosen zerbait egiten bada lurralde eskumen falta egongo da. Eskumen hirukoitza behar da. Lurralde eskumenak sortzen ditu zalantza gehien. -  Biolentzia/mehatxupean. Honek ere erro erroko deuseztasuna dakar. -  Defentsa gabezia. *Deuseztasun erlatiboarekin zigortzen da denbora edo forma betekizunak haustea. Deuseztasuna baliarazteko baliabideak -  Jurisdikzio-organoak ofizioz kontrolatzea. -  Lege prozesaletan aurreikusitako errekurtsoak.

Entradas relacionadas: