Entzimak, lipidoak, karbohidratoak eta gene-prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Entzimak

Entzima: erreakzio kimikoak azkartzen dituen biomolekula edo biokatalizatzailea da.

1. Substratuaren lotura (ES konplexuaren sorrera)

Entzimak gune aktibo izeneko eremu berezi bat du; substratua gune aktibo horretan sartzen da. Lotura hau espezifikoa da, entzima bakoitzak substratu jakin bati eragiten diolako. Une horretan entzima–substratu konplexua (ES) eratzen da.

2. Erreakzio kimikoa (trantsizio-egoera)

Gune aktiboak bi atal ditu: lotura-gunea, substratuarekin kontaktuan dauden aminoazidoez osatua, eta gune katalitikoa, erreakzioa gauzatzen duten aminoazidoez osatua. Entzimak substratua egonkortzen eta loturak ahultzen laguntzen du; horrek lotura batzuk apurtzen edo berriak sortzen errazten du. Horrek aktibazio-energia murrizten du, eta substratua produktuan bihurtzen hasten da.

3. Produktuaren askapena

Sortutako produktuak ez du gune aktiboarekiko afinitate handirik eta askatzen da. Entzima aske geratzen da, berriro beste substratu batekin erreakzionatzeko prest.


Lipidoak eta esterifikazioa

a) Triglizeridoen sorrera

a) glizerola + 3 gantz-azido = triglizeridoa + 3 H2O

b) Ester loturak (esterifikazioa)

Ester loturak esterifikazio erreakzioaren bidez sortzen dira: glizerolaren -OH taldea eta gantz-azidoaren -COOH taldea elkartzen direnean, ester lotura eratzen da eta ura askatzen da.

c) Hidrolisia eta saponifikazioa

Hidrolisiaren bidez esterrak hausten dira eta hidrolisia azido bidezkoa edo base bidezkoa (saponifikazioa) izan daiteke. Saponifikazioan, triglizeridoari NaOH edo KOH gehitzen zaio ester-loturak apurtzeko, eta glizerola eta gantz-azidoen gatzek xaboia sortzen dute.

d) Lipidoen funtzio nagusiak

  1. Energia biltzea eta erreserbak
  2. Babesa (isolamendu-termikoa)
  3. Bitaminen garraioa
  4. Erregulazio-funtzioa


Karbohidratoen egitura eta sailkapena

a) Zetosa eta bere ezaugarriak

Zetosa da: adibidez, fruktosak zetona (C=O) talde funtzionala du eta ez du aldehido talderik. Karbonilo taldea katearen barruan dago (ez muturrean), eta hori da zetosen ezaugarria.

b) Adibide eta aldaerak

c) a atalean (fruktosa): zetohexosa (zetona taldea + 6 karbono)

    b atalean (aldatutako molekula): aldohexosa (aldehido taldea + 6 karbono)

d) Kasu ezberdinak:

  • Zetona bada: zetopentosa
  • Aldehidoa bada: aldopentosa

Katalisia

Erreakzio kimiko orotan, erreaktiboak edo substratuak (S) produktu (P) bihurtzen dira. Prozesu hori espontaneoa izan daiteke produktuek azkenik duten energia substratuek hasieran zutenaren baino txikiagoa denean.

Baina, energia-langa bat dago, substratuak espontaneoki produktu bihurtzea eragozten duena. Langa hori aktibazio-energia deitzen da, eta trantsizio-egoeraren araberakoa da. Entzimek eta beste katalizatzaileek aktibazio-energia murrizten dute, erreakzioak azkarrago eta errazago gertatzeko.


Erreplikazioa

DNAren erreplikazioa DNA molekula bat bikoizten den prozesua da. Ondorioa: DNA molekula horren bi kopia erabat berdin sortzen dira.

DNA polimerasa da prozesuaren exekuzioaz arduratzen den entzimetako bat.


Proteinen sintesia

1. Transkripzioa

Transkripzioa: DNA zati bateko informazioa (gene bati dagokiona) mRNA molekula moduan kopiatzen den prozesua da. Zelula eukariotoen nukleoan gertatzen da, eta RNA polimerasa izeneko entzimek katalizatuta burutzen da. Entzima hori gai da DNA-katean aurrera egiteko eta RNA-kate bat sintetizatzeko. Informazioaren kopia baseen osagarritasunaren arabera egiten da, eta kopia horretan, T-ren ordez U jartzen da.

Entradas relacionadas: