Entzima alosterikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 41,99 KB

¡Escribe tu texto 

2012-Ekaina; 2B galdera (2 puntu)

Entzimak eta entzimen jarduera:




A) (0,5 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer molekula mota diren entzimak eta zer funtzio duten zelulan

Entzima bat proteinakatalizatzailea da; hau da, erreakzio kimikoen abiadura handitzen duen gaia, erreakzioaren emaitza aldatu gabe. Erreakzio hauen bidez garatzen dituzte zelulek beren jarduerak eta katalizatzaileek erreakzio hauek azkartu egiten dituzte, beharrezko den aktibazio energia kopurua txikituz.

B) (0,5 puntu) Zer esan nahi da entzimak “oso espezifikoak” direla esaten denean? Arrazoitu erantzuna

Entzimak oso espezifikoak dira, gune aktiboaren eta substratuaren itxuraren artean lotura estua dago eta entzima bakoitzak molekula jakin bati eragiten dio. Entzimaren espezifikotasuna bi mailatan neurtzen da. Jarduera mailan, entzima batek substratuak jasan ditzakeen eraldaketetako batean baino ez du eragiten, beste espezifikotasun bateko entzimak beste erreakzio bat eragiten du substratuan. Substratu mailan, entzima batek substratu bati edo substratu multzo txiki bati bakarrik eragiten dio.

C) (0,5 puntu) Zer da koentzima bat eta zer funtzio du? Eman ezazu koentzimaren baten izena

Koentzima entzima baten osagai ez-proteikoari deritzo, apoentzima izeneko osagaiarekin batera holoentzima (entzimaren zati aktiboa) osatzen duena. Talde kimikoen garratzaile transitorio bezala funtzionatzen dute eta sustratuak hartzen dituzte. Adibidez NAD+.

d) (0,5 puntu) Substratuaren kontzentrazioak, pH-ak eta erreakzioaren tenperaturak entzima baten aktibitatea (v) zer efektu duten erakusten da (a), (b) eta (c) irudietan. Identifika ezazu zer  grafiko dagokion aipatutako efektu horietako bakoitzari. Arrazoitu erantzuna.

A.Tenperaturaren eragina: tenperatura handitzeak, oro har, erreakzio kimikoen abiadura handitzen du. Baina grafikoak ikusten den bezala 40 gradura iriztean balio maximoa lortzen du erreakzioak eta abiadura murrizten joaten da.

b.Kontzentrazioaren eragina.Substratuaren kontzentrazioak gora egiten badu eta entzimaren kontzentrazioa mantendu egiten bada, erreakzioaren abiadura handitu egiten da. Hala ere balio jakin batera heltzean kontzentrazioa handitu arren erreakzioaren abiadura ez da handitzen.

C.PH-aren eragina. Entzimek pH hobe bat dute gehieneko garduerarako , hala ere pHhori aldatzen bada entzimak desnaturalizatu egiten dira eta uzti egiten diote funtzionala izateari.

2010-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)

Argaltzeko hainbat produktutan gaur egun entzima ugari erabiltzen da koipeak degradatzeko eta, hartara, organismoak xurga ditzan.

A)Zer konposizio kimiko dute entzimek?

Entzimek proteina -izaera dute. Osaera kimikoaren arabera , bi motatakoak bereizten dira holoproteinak edo proteina bakunak , polipeptidoz bakarrik osatuta daudenak adibidez pepsina eta holoentzimak, proteina elkartuak, zati proteiko bat dute apoentzima izenekoa eta zati ez proteiko bat kofaktorea izenekoa.

B)Nola dihardute entzimek?

Entzimak biokatalizatzaileak dira. Erreakzio kimikoen abiadura handitzen duen gaia, erreakzioaren emaitza aldatu gabe. Erreakzio hauen bidez garatzen dituzte zelulek beren jarduerak eta katalizatzaileek erreakzio hauek azkartu egiten dituzte, beharrezko den aktibazio energia txikituz.

C)Zergatik inaktibatzen dira entzimak, 45ºC-tik gora berotuz gero?

40 graduren inguruan balio maximoa lortzen dute entzimek, balio horretatik aurrera abiadura azkar murrizten da  entzimek hirugarren mailako egitura galtzen dutlako eta desnaturalizazioa gertatzen delako. Desnaturalizazioaren ondorioz, entzimak berezko espazio konfigurazioa galtzen du baita ere propietateak eta ezin du bere funtzioa bete.

D)Azaldu itzazu labur entzimen inhibizioaren nondik norakoak

Entzimen inhibitzaileak entzimen jarduera murrizten duten molekulak dira. Molekula horiek naturalak ala artifizialak izan daitezke. Artifizialen artean, esaterako, botika asko daude: molekula hauek mikrobio patogenoen entzimei lotzen dira eta haien jarduera inhibitzen dute, patogenoaren heriotza dakarrena .Inhibitzaileek entzimen jarduera aldatzen dute, betiko (inhibizio itzulezinaren kasuan) edo aldi baterako (inhibizio itzulgarriaren kasuan).

D)Azaldu itzazu labur entzimen inhibizioaren nondik norakoak

Inhibitzaileak substantzia kimikoak dira eta entzimen jarduera txikiagotzen edo erabat oztopatzen dute.Eraginaren arabera bi mota bereizten dira; itzulezina eta itzulgarria.

Itzulgarrian kasuan bi mota inhibizio existitzen dira; inhibizio lehiakorra eta inhibizio ez-lehiakorra.

Inhibizio lehiakorra: Aukera dago bai substratua eta bai inhibitzailea (gorria) entzimaren gune aktiboari lotzeko. Substratua lotzen bazaio, produktuak sortzen dira; inhibitzailea lotzen bazaio, ostera ez da erreakziorik gertatzen. Eragina arindu egiten da substratuaren kontzentrazioa handituta.

Inhibizioa ez-lehiakorra: Inhibitzailea (berdea) eta substratua ez zaizkio leku beretik lotzen entzimari; ondorioz, entzimaren osaera aldatu egiten da eta substratua ezin zaio gune aktiboari lotu. Substratuaren kontzentrazioak gora eginda ere ez da jarduera berreskuratzen.


2014-Ekaina; 3A galdera (2 puntu)

Biokatalizatzaileak:

a)Defini ezazu zer diren entzimak, eta azaldu ezazu zer eragin duen entzimen presentziak erreakzio biokimikoen abiaduran.

Izaki bizidunetan gertatzen diren aldaketa guztiak erreakzio kimikoen segida batean oinarritzen dira, metabolismo izenekoa. Erreakzio horiek, entzimen eraginez, era ordenatuan eta oso azkar gertatzen dira; jarduera katalitikoa duten proteina-izaerako molekulak dira. Katalisia erreakzio kimiko bat azkartzeko prozesua da eta katalizatzaile izeneko substantzia baten bidez lortzen da. Beraz, entzimak, katalizatzaile biologikoak dira; hori dela eta, biokatalizatzaile izena hartzen dute.

Katalizatutako erreakziorako espezifikotasun handia duten molekulak dira. Entzima-erreakzioetan, erreakzionatzen duten molekulei substratu esaten zaie, eta eratutako substantziei berriz, produktu.

Badaude biokatalizatzaile gisa jarduten duten beste molekula biologiko batzuk ere: RNA katalitikoak, edo erribozimak, eta antigorputz katalitikoak.


b)Adieraz ezazu zer den entzimaren substratu-espezifikotasuna eta ekintza/erreakzio-espezifikotasuna. Nola eragiten diote pH-ak eta tenperaturak entzima jarduerari? Arrazoitu erantzuna.

Substratu mailan entzima batek substratu bati edo substratu multzo txiki bati baino ez dio eragiten. Substratuaren espezifikotasuna honelakoa izan daiteke:

Erabatekoa: entzimak substratu bati baino ez dio eragiten, ureasak, adibidez, ureari bakarrik eragiten dio, eta hauetan banatzen du: CO2-an eta NH3-an.

Taldekoa: entzimak lotura mota jakin bat duten substratuak eraldatzen ditu. Aminoazidoen deskarboxilasek CO2-a kentzen duten hainbat aminoazido motatatik, abiadura desberdinetan bada ere.

Esterokimikoa: kasu honetan isomero optiko bati eragiten dio baina ez besteari. Aspartasak, kasu baterako, L aspartatoari eragiten dio, baina ez haien D- formari.

Entzime pH ezin hobe bat dute gehieneko jarduerarako; hortaz, haien Km oso txikia da, eta abiadura, berriz, maximoa. PH-a apur bat aldatzen bada balio ezin hobearekiko, jarduerak beherakada handia du; izan ere gune aktiboaren eta substratuaren kargak aldatu egiten dira, eta horrek lotura eratzeko gaitasunari eragiten dio. PH-ak aldaketa handia badu, entzima desnaturalizatu egiten da eta utzi egiten dio funtzionala izateari.

Tenperatura handitzean oro har, erreakzio kimikoen abiadura handitzen du. Entzimek katalizatutako erreakzioen kasuan, jarduera bikoiztu egiten da tenperaturak hamar gradu igotzen dituen bakoitzean, 40 graduren iguruan balio maximoa lortu arte. Balio horretatik aurrera, abiadura azkar murrizten da,  entzimak hirugarren mailako egitura galtzen baitu (desnaturalizazioa).

C) Azaldu ezazu zer den entzima-inhibitzailea, eta aipa itzazu inhibitzaile motak. Arrazoitu erantzunak

Inhibitzaileak substantzia kimikoak dira eta entzimen jarduera txikiagotzen edo erabat oztopatzen dute.Eraginaren arabera bi mota bereizten dira; itzulezina eta itzulgarria.

Itzulgarrian kasuan bi mota inhibizio existitzen dira; inhibizio lehiakorra eta inhibizio ez-lehiakorra.

Inhibizio lehiakorra: Aukera dago bai substratua eta bai inhibitzailea (gorria) entzimaren gune aktiboari lotzeko. Substratua lotzen bazaio, produktuak sortzen dira; inhibitzailea lotzen bazaio, ostera ez da erreakziorik gertatzen. Eragina arindu egiten da substratuaren kontzentrazioa handituta.

Inhibizioa ez-lehiakorra: Inhibitzailea (berdea) eta substratua ez zaizkio leku beretik lotzen entzimari; ondorioz, entzimaren osaera aldatu egiten da eta substratua ezin zaio gune aktiboari lotu. Substratuaren kontzentrazioak gora eginda ere ez da jarduera berreskuratzen.


2013-Ekaina; 4A galdera

Piper mota batean, pulparen kolore gorria A alelo gainartzailearen mendekoa da, eta a alelo azpirakorrak, berriz, kolore horia erabakitzen du. Landarearen tamaina normala E alelo gainartzaile bati zor zaio; tamaina nanoa, berriz, e alelo azpirakorrak erabakitzen du. Bi karaktereak autosometan daude.

Pulpa gorriko eta tamaina normaleko piperrak dituen landare bat pulpa horiko eta tamaina normaleko piperrak dituen beste batekin gurutzatzen badugu, izan daitezkeen lau fenotipoak lortuko ditugu, hau da: piper gorridun landare normalak, piper horidun landare normalak, piper gorridun landare nanoak eta piper horidun landare nanoak.

A)Adieraz ezazu zer genotipo dituzten gurutzatu ditugun landareek. Arrazoitu erantzuna

P  AeEe     X aaEe




F1          A_E_  aaE_ A_ee            aaee

Guraso baten genotipoa AaEe izan behar du eta bestearena  aaEe ondorengoetan landare horiak normalak direnak, landare gorri nanoak eta landare hori nanoak agertzen direlako

b)Zer fenotipo eta genotipo lortuko dira pulpa horiko piperrak dituen landare normal pulpa gorriko piperrak dituen landare nano batekin gurutzatzen badugu, berdin eta bi

landareak homozigotikoak badira bi karaktereetarako? Arrazoitu erantzunak.

bi landareak homozigotikoak bi karaktereetako guraso bat aaEE izan behar du eta besteak AAee.


aE

aE

aE

aE            

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe

Ae

AaEe

AaEe

AaEe

AaEe


%100 Aa

                 F1: Aa Ee (genotipoak: gorria eta tamaina normala)

%100 Ee  

Fenotipoak A eta E


2013-Uztaila; 3B galdera


Ile kizkurreko eta belarri motzeko txakur ar bat ile kizkurreko eta belarri normaleko tzakur eme batekin gurutzatu da. Bi txakurkume izan dituzte: ile kizkurreko eta belarri motzeko bat, eta ile leuneko eta belarri normaleko bat. Jakinik ile kizkurra eta belarri motzak karaktere gainartzaile direla, erantzun galdera hauei:

ile kiskurra A

belarri motzak B

belarri normalak b

ile leuna a

A)Zein litzateke gurasoen genotipoa?

P Aa bb    X AaBb




F1  A_ B         aabb

Txakurkume bat aabb izateko gurasuak Aabb eta AaBb izan behar dira.

B)Zein litzateke kumeen genotipoa? Adieraz itzazu aukera guztiak



AB

Ab

aB

ab

Ab

AABb

AAbb

AaBb

Aabb

Ab

AABb

AAbb

AaBb

Aabb

ab

AaBb

Aabb

aaBb

aabb

ab

AaBb

Aabb

aaBb

aabb

AABb 2/16

AaBb 4/16

AAbb 2/16

Aabb 4/16

aaBb 2/16

aabb 2/16

c)c)Txakur bikote horrek hirugarren kume bat izango balu, gerta liteke ile kizkurreko eta belarri normalekoa izatea? Arrazoitu erantzuna.

bai gerta liteke, honen genoipoak AAbb edo Aabb izango lirateke(6/16)


Entradas relacionadas: