Entzefaloaren Atalak eta Funtzio Nagusiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,69 KB
Telentzefaloa (Garuna)
Bi zatitan banatuta dago (ezker eta eskuin), eta horiek garuneko hemisferioak osatzen dituzte. Hemisferioak garuneko zirkunboluzioak izeneko ildaska ugariz zeharkatuta daude. Hemisferioen azalean kortexa dago; substantzia grisaz osatutako geruza bat da, eta sinapsi ugariren bitartez elkar konektatuta dauden milaka neurona multipolarren somaz osatuta dago.
Hizkuntza, adimena, ikaskuntza, oroimena, emozioak… Horiez guztiez arduratzen diren zentro nagusiak garunean daude, baita integrazio sentsorialeko eta jarduera motorreko zentro nagusiak ere.
Dientzefaloa (Talamoa eta Hipotalamoa)
Talamoa substantzia grisaz osatuta dago, kortexeko neuronen eta azpiko eremuen arteko erlazio gunea da, eta emozioak eratzeko eta oinazea hautemateko prozesuetan esku hartzen du. Hipotalamoa talamoaren azpian dago, eta funtzio begetatibo eta autonomoak kontrolatzeko eta koordinazio endokrinorako zentroak daude han.
Lobulu Optikoa
Garapen urria du ugaztunetan. Ikusmenarekin eta entzumenarekin lotutako eremuak dira, eta organismoaren gogo-aldartean nahiz kontzientzian eragiten dute.
Mesentzefaloa (Zerebeloa)
Han koordinatzen dira muskuluen ekintzak eta gorputzaren oreka. Mugimendu motekin lotuta dago: gure esku eta hatzen mugimendu konplexuek mesentzefalo garatua eskatzen dute.
Mielentzefaloa (Bizkarrezur-erraboila)
Horren osaera eta muinarena antzekoak dira, baina bizkarrezur-erraboilarena dilatatuago dago. Hortik, muinetik entzefalora doazen nerbioak igarotzen dira, eta bihotzaren, biriken, eta digestio-hodiaren jarduerak kontrolatzeko zentroa ere bada.