Entrenamendu Prozesuaren Zati Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Entrenamendu Prozesuko Zati Nagusiak

Entrenamendu prozesua eta planifikazioa neurri ezberdinetako unitatetan banatuta dago. Horrela, unitate laburrak (saioa eta mikrozikloa), luzeak (urteko eta urte askotako planak) eta tartekoak (mesozikloa eta makrozikloa) izan ditzakegu.

Mikrozikloa

Zenbait saioz osatutako unitate laburra da. Gehienetan, aste bateko iraupena izaten duen arren, hiru edo hamalau egunetakoak ere izan daitezke. Mikroziklo barneko saioek elkarren arteko eragina izango dutenez, kontutan izan beharko ditugu hainbat faktore:

  • Bolumen eta intentsitate neurriak.
  • Aktibitate eta kargen alternantzia.
  • Errekuperazio kapazitatea (alderdi eta kalitate ezberdinetatik errekuperatzeko erabili dezakegun aktibitatea eta horretarako eskain diezakegun denbora...).
  • Kargen maiztasuna (flexibilitatea egunero, indar lana bi, etab.).
  • Denboraldiko fasea (denboraldi hasieran bolumen lana nagusi, eta txapelketa fasean berriz, lan trinkoa).

Mesozikloa

Zenbait mikrozikloz osatutako estruktura da. Izaera berdintsua duten mikroziklo multzoari mesozikloa deituko diogu. Adibidez, bolumen lana nagusi duten bost mikrozikloko multzoari –bost aste–.

Makrozikloa

Denboraldian zehar maila edo errendimendu gorenean egin nahi den zati zabal bakoitzak makrozikloa osatzen du. Ondoren, saio baten zatiak azalduko ditugu:

Saioa

Entrenamenduaren oinarrizko unitatea da. Kirolariaren mailaren edo denboraldiko fasearen arabera ezberdinak izango dira saioetan landu beharreko edukin-kopurua eta edukinen ezaugarriak, eta baita saio-kopurua ere.

Beroketa

Bi atal nagusi bereizten ditugu:

Beroketa Orokorra

Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea. Beroketa orokor batean hiru zati bereiz daitezke:

  • Korrika saioa: Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da.
  • Mugikortasun eta malgutasun ariketak: Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara.
  • Intentsitate handitze ariketak: Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara.
Zati Nagusia

Saioaren helburuak lortzeko erabiliko dugun zatia da. Zati honetan, helburu bakar bat (potentzia aerobikoaren hobekuntza) edo helburu ezberdin asko izango ditugu (teknika, flexibilitatea).

Lasaitze Zatia

Egoera fisiko eta psikologiko normalera bueltatzeko erabiliko dugun zatia da. Gehienetan, erlajazio eta flexibilitate ariketak eta hizketaldi lasaien bidez burutuko den zatia izango da. Beraz, azken zati honetan ere gogoeta eta analisirako tartea kontutan izan beharko dugu.

Entradas relacionadas: