Entrenamendu Fisikoaren Gakoak: Faktoreak, Egokitzapena eta Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,76 KB
Entrenamendu Fisikoaren Faktoreak
Bolumena: entrenamendu-kopurua adierazten duen faktorea da. Hainbat modutan adieraz liteke: ibilitako distantzia, lan-denbora totala, egindako ariketa-kopurua…
Intentsitatea: entrenamenduaren kalitatea adierazten duen faktorea. Ehunekoetan, abiaduran, pisuan... adieraz liteke.
Taupadak neurtzea da entrenamenduaren intentsitatea neurtzeko sistemarik onena; izan ere, zenbat eta intentsitate handiagoa, orduan eta altuagoa baita taupada-kopurua. Lehenik, gehieneko taupada-maiztasuna (TMM) aurkitu behar da. Hori egiteko modurik errazena: 220 – pertsonaren adina.
Egokitzapen Mekanismoak
Egokitzapena organismoak bere burua erregulatzeko egiten duen erantzuna da, eta funtzional eta morfologikoki aldatzen doa, hain zuzen, prestakuntzak eskatzen duenari erantzuteko.
Orain arte esandakoa aintzat hartuta, honakoa esan dezakegu: sintesi- eta endekapen-prozesuen arteko orekarik bada, organismoa egoerari egokituta dagoen seinale. Oreka horri homeostasia deitzen diogu.
Estimuluak banaka agertzen badira, superkonpentsazioa pixkanaka galtzen da, eta homeostasia hasierako egoerara itzultzen da.
Jan eta Deskantsatu
Arnasketa-Sistemaren Egokitzapenak
- Arnasketaren sakontasuna handitu.
- Minutuko arnasketa-kopurua gutxitu.
Sistema Muskularraren Egokitzapenak
- Masa muskularra handitu.
- Uzkurdura-gaitasuna handitu.
- Nerbio-bulkadaren transmisioa hobetu.
Zirkulazio-Sistemaren Egokitzapenak
- Bihotzaren masa muskularra handitu.
- Bihotz-taupaden maiztasuna gutxitu.
- Hemoglobina-kopurua gutxitu.
Entrenamenduaren Oinarriak
Arauak zuzentzen eta ezartzen dituzten jarraibideei Entrenamenduaren Oinarriak deitzen diegu. Oinarri horiei esker, egokitzapen-prozesuen pausoak eta faseak sistematikoki ordenatzen dira, baita entrenamendu-metodoaren jarraibideak zehaztu ere.
Egokitzapen Mekanismoak Abian Jartzen Dituzten Oinarriak
Karga Modu Eraginkorrean Estimulatzeko Oinarria
Egokitzapen-mekanismoak sortu ahal izateko, eta, ondorioz, entrenamenduaren helburuak betetzeko, estimuluek ahalegin-maila jakin bat gainditu behar dute. Estimulu Mailen Legea (Arndt eta Schultz) da horren guztiaren oinarri biologikoa, eta honakoa adierazten du: estimulu horiek gizabanako bakoitzaren mailaren arabera aplikatu behar dira, bakoitzak maila desberdina duela kontuan hartuta. K=BxI
Laburbilduz, lege honek estimuluen intentsitatearen gaineko jarraibideak ematen dizkigu:
- Mailaz beherako estimuluek ez dute inolako eraginik.
- Mailaren adinako edo mailaz goragoko estimuluak:
- Ahulak: maila funtzionala mantentzen dute.
- Indartsuak (onenak): egokitzapen-mekanismoak sortzen dituzte.
- Oso indartsuak: organismoa kaltetzen dute.
Karga Apurka Igotzearen Oinarria
Entrenamenduaren karga denbora luzez mantentzen bada, organismoa egokitu egiten da, eta estimuluek ez dute maila berria gainditzen. Beherago ere gelditu daitezke. Horrek esan nahi du, denbora-tarte jakin batzuen ostean, entrenamenduaren karga etengabe berrikusi behar dela, baita handitu ere.
Karga Aniztasunaren Oinarria
Denbora luzez aldaketarik gabe mantentzen diren entrenamendu-estimuluek (monotonia) gelditu egiten dute kirolariaren errendimendua. Karga, intentsitatea, bolumena edo konplexutasuna aldatuz, errendimendua handitu daiteke.
Egokitzapena Bermatzen Duten Oinarriak
Karga eta Errekuperazioaren Arteko Harreman Onenaren Oinarria
Karga-errekuperazio dinamika berebizikoa da entrenamendu-prozesu guztian, eta superkonpentsazioaren fenomenoa da osotasun horren funtzionamendu biologikoa.
Zer esan nahi du horrek? Entrenamendu-karga eraginkorraren ondoren (saioa), beste karga bat baldintza onetan jasan ahal izateko, errekuperazio jakin bat nahitaezkoa dela.
Karga-errekuperazio harremana:
- Entrenamenduaren ekintza positiboa (superkonpentsazio positiboa).
- Errendimenduak ez du gora egiten (baliorik gabeko superkonpentsazio).
- Errendimenduak behera egiten du (superkonpentsazio negatiboa).
Errepikapenaren eta Jarraipenaren Oinarria
Etengabeko estimulazioari esker, entrenamenduak egokitzapenak eragiten ditu. Egokitzapenen iturri den estimulua desagertuko balitz, hau da, entrenamenduan etenak egongo balira, gaitasunetan atzerakada bat gertatuko litzateke. Oro har, zenbat denbora erabili den gaitasun eragileak lortzeko, halakoa izango da atzerakadaren abiadura.
Egokitzapenaren Kontrola Eragiten Duten Oinarriak
Indibidualizazioaren eta Adinari Egokitzearen Oinarria
Karga fisikoari erantzuteko baldintzak benetan anitzak dira. Oso zaila da bi gizabanakok karga-gaitasun bera izatea, baita erantzuteko gaitasun bera izatea ere.
Kargaren gainean, bi kontzeptu bereiztea komeni da: alde batetik, kanpoko karga, kirolariak egiten duena; eta, beste alde batetik, barruko karga, organismoak jasaten duen benetako nekea.
Herentzia, sexua, trebetasuna, heltzea, sasoia, motibazioa, adina... horra hor, besteak beste, entrenamendu-mota baldintzatzen duten gauzak.
Espezializazio Progresiboaren Oinarria
Erabilitako estimuluen araberakoak izango dira entrenamenduaren eraginak. Berezitasun horrek zenbait gauzekin du zerikusia: erabilitako energia-sistema, erabilitako muskulu-taldea, mugimendu-motak, e.a. Entrenamendua jarduera jakin batean berezitzen denean, are hobea izango da errendimendua. Adibidez, txirrindulari baten erresistentzia aerobikoa garatzeko, distantzia luzeak korrika egitea ez da metodorik onena.