Enpresen Kudeaketa: Funtzioak, Tamaina eta Egitura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

1. Enpresaren Definizioa eta Funtzioak

Enpresa sistema bat da, non hiru ezinbesteko alderdi koordinatzen diren: ekoizpen faktoreak, horien finantziazioa eta marketing-a, enpresariaren helburuak lortu nahian. Enpresaren administrazioak eskura dituen faktoreak erabiliz, aurrez ezarritako helburuak lortzen saiatzen da, planifikatuz, antolatuz, kudeatuz eta kontrolatuz.

Enpresaren bereizgarriak:

  • Instalazioak
  • Teknologia
  • Giza baliabideak
  • Komertzializazio eta marketing-era zuzenduriko tresnak
  • Finantza baliabideak
  • Energia
  • Lehengaiak

Helburuak:

  • Etekinen maximizazioa
  • Enpresaren balioaren maximizazioa
  • Lanpostuak sortzea

Enpresan lantzen diren funtzioak:

  • Ekoizpen area
  • Finantziazioa eta inbertsio area
  • Giza baliabideen area (pertsonak)
  • Merkataritza area

2. Enpresen Tamaina eta Garrantzia Euskadin

Enpresaren sailkapena tamainaren arabera:

  • Mikroenpresak: 10 pertsona baino gutxiago
  • Txikiak: 50 pertsona arte
  • Ertainak: 50etik 250etara
  • Handiak: 250etik gora

Euskadin, enpresa txiki eta ertainek (PYME) dute garrantzi handiena. Pequeña y mediana empresa izendapena duten enpresak dira ugarienak. Arrazoietako bat lehenago enpresa txiki hauek familiarrak izatean datza, denborarekin haziz joan direnez, enpresa ertainak izatera heldu dira. Euskadiko enpresa sektoreen arloan garrantzi handia dute enpresa mota hauek, batetik, enpresa handientzat ere lan egiten dutelako, eta bestetik, hainbeste daudenez, arlo ekonomikoan irabazi gehien lortzen duten enpresak direlako. Beraz, laburbilduz, enpresa txiki eta ertain hauek sektore industrialeko sostengu dira Euskadin.

3. Mintzbergen Egitura Organizatiboa

Mintzbergek hiru fase bereizten ditu enpresaren egituran:

  1. Eragiketa-gunea edo erdigune operatiboa (operating core): Enpresaren produktu eta zerbitzuen ekoizpenarekin zerikusia duten oinarrizko jarduerak egiten dituzten antolaketako kideek osatzen duten gunea da, “operarioak”. Oinarrizko jarduera horiek hauek dira: beharrezkoak diren input-ak edo horniketak lortu; produktu edo zerbitzuetan eraldatu; banatu edo merkaturatu; eta, oro har, jarduera horiek behar dituzten jarduera lagungarriak egin (makinen mantenua, inbentarioak, biltegiak mantendu, garbitasuna, eta abar).
  2. Estrategia-gailurra (strategic apex): Antolaketaren misioa, xedeak eta helburuak betetzeaz arduratzen den antolaketaren atala da. Honako jarduerak egiten ditu: banako integratu bat balitz bezala taxuz lan egin dezan antolaketa gainbegiratu; inguruarekin erlazioak giro onean mantendu; eta antolaketaren eta bere ingurunearen artean doikuntza iraunkorra mantenduz estrategiak garatu.
  3. Erdi-mailako lerroa (middle line): Estrategia-gailurra eragiketa guneari erdi-mailako zuzendariek osatzen duten katearen bidez lotuta dago. Aginte formala dute antolaketako bitarteko kide horiek. Besteak beste, jarduera hauek egiten dituzte: estrategia-gailurrarekin eta eragiketa-gunearekin lotura-lana, alegia, goitik datozen erabaki eta estrategiak igorri eta betearazi; arazoak kudeatu eta ebatzi; dagokien erabakiak hartu.

Horietaz gainera, azaldu ohi dira aipatu egitura zentral horrentzat osagarriak diren beste bi atal:

  1. Laguntza-banakoak edo laguntza staff-a (support staff): Ohiko eragiketez apartekoak diren jarduerei laguntza ematea helburu duen atala da (adibidez, I+G, aholkularitza juridikoa, harreman publikoak, eta abar).
  2. Teknoegitura edo staff teknokratikoa (technostructure): Antolaketari laguntza ematen dioten analistek eta profesionalek osatzen dute gune hau. Ez dute zuzenean eragiketen fluxuan parte hartzen, baina diseinatu, planifikatu, aldatu eta zuzenean parte hartzen dutenen prestakuntzaz arduratzen dira. Lanen diseinuaz, metodoen normalizazioaz, langileriaren heziketa eta prestakuntzaz, eta plangintzaren dimentsio teknikoaz ere arduratzen dira.

Goitik behera: 1. Strategic apex; 2. Middle line; 3. Operating core; Ezkerrean: Technostructure; Eskubian: Support staff

4. Enpresaren Forma Juridikoa

Forma juridikoa enpresaren “azala” da, bezeroen, hornitzaileen eta administrazioaren aurrean legezko identifikazioa emango diona. Negozio bat edo enpresa bat sortu nahi dugunean, hartu behar dugun lehen erabakietako bat enpresa horrek zer forma juridiko hartuko duen izango da.

Entradas relacionadas: