Enpresen Hazkundea: Barne Hazkundea, Kanpo Hazkundea eta Lankidetza Akordioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,99 KB

1. Barne Hazkundea (BH)

Barne hazkundea produktu edo merkatuak garatzean datza, ekoizpen eta salmenta gaitasunak handitzeko enpresak bere barnean inbertsioak egiten dituelarik. Enpresaren egitura aldatzen du, faktore produktibo berrien kontratazioa ekartzen du (makineria erosketak...) eta, horren ondorioz, enpresaren produkzio-gaitasuna handituko da.

Abantailak:

  • Teknologia berrienak barneratzeko aukera ematen du.
  • Hazkunde-prozesu guztia enpresak berak zuzendu eta kontrolatzen du. Beraz, ez dago koordinazio-arazorik, enpresak bakarrik erabakitzen baitu.
  • Kokapen industriala eta merkatuan banakuntza hobetzea errazten du, inbertsioak enpresaren behar zehatzetara egokituz.

Desabantailak:

  • Hazkunde-erritmoa motela da. Produktuak edo merkatuak etengabe eta azkar aldatzen diren ingurune edo sektoreetan, enpresa ingurune horretara garaiz egokitzea eragotzi dezake.
  • Merkatu helduetan, barne-hazkundearen bidez merkatu-kuota handitzea oso zaila da.

2. Kanpo Hazkundea (KH)

Merkatuko beste enpresa batzuen baliabide eta gaitasunak bereganatuz lortzen duen hazkundea da, horretarako enpresa horien kontrola lortu beharko duelarik. Enpresa batek funtzionamenduan dagoen beste enpresa bat edo gehiagoren kontrola hartzen du, bere ondare osoa edo zati bat eskuratzearen ondorioz.

Abantailak:

  • Azkartasuna: Ekoizpen- eta salmenta-ahalmena berehala gehitzen da, inbertsio propioen heltze-aldiari itxaron gabe.
  • Sektore helduetan merkatu-kuota handitu ahalko da, sektorean ez duelako ekoizpen-ahalmen gehigarririk sortzen.

Desabantailak:

  • Garestia izan ohi da: kontrola lortzearen truke prima ordaintzen da.
  • Inbertsioen optimizaziorako mugak daude eta eskuratze-prozesua konplexua da.

Barne Hazkundea vs. Kanpo Hazkundea

Denbora (KH), kostua (BH), sektorearen heldutasun maila (KH), sarrera-hesiak gainditzeko (KH), kultura (BH)

3. Lankidetza Akordioak

Independenteak diren bi enpresa edo gehiagoren arteko akordioak dira. Horretarako enpresen baliabide edo/eta gaitasunak elkarbanatzen dituzte, fusiora iritsi gabe. Nortasun juridikoa, kultura eta gestio-sistemak mantendu ohi dituzte.

Abantailak:

  • Baliabideak, gaitasunak, kostuak eta arriskuak partekatzen direnez, bakarka gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeen enpresa proiektuak bideragarri egiten ditu.
  • Gero eta zailagoa den ingurune batean lehiatzeko aukera.
  • Sinergiak sortzen dira, horrela, kostuak murriztuz.

Desabantailak:

  • Irabazi edo etekina elkarbanatu beharko da.
  • Enpresak autonomia estrategikoa galtzen du, erabakiak eta jardueren kudeaketa elkarbanatu behar duelako.
  • Antolaketaren konplexutasuna handitzen da.
  • Lehia arriskua, kopiatuak izan daitezkeelako.

Lankidetza vs. Barne Hazkundea:

  • Inbertsioa elkarbanatzean arriskua eta kostuak murrizten dira.
  • Denbora aurreztu eta bazkideen esperientziatik ikasi.

Lankidetza vs. Kanpo Hazkundea:

  • Eskuratze-gastuak desagertzen dira (primak...).

Lankidetza Akordio Motak

1. Frankizia

Kontratu honen bidez, enpresa batek (frankiziatzaileak) beste bati (frankiziatua), produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko eskubidea ematen dio, esparru geografiko zehatz baten barnean eta ordainsari ekonomiko batzuen truke.

2. Lizentzia

Kontratu honen bidez, lizentziatzaileak lizentziatuari eskubide mugatu bat ematen dio bere jabetza industrialeko eskubideak erabiltzeko.

3. Spin-off

Enpresa batek, beste enpresa baten sorrera lagundu eta sustatzen duenean ematen den prozesua da. Enpresa berri hau, enpresa nagusiaren bazkidea bihurtzen da.

4. Joint Venture

Bi enpresa independente edo gehiagoren artean ematen den akordioa da, enpresa berri bat sortzeko. Ezaugarri nagusia nortasun juridiko propioarekin garatzen dela da.

Eskuratuko den Enpresaren Balioespena

  • Balio Intrintsekoa edo Berezko Balioa (BB): Enpresa batek enpresa independente bezala daukan balioa da, hau da, baloratzaileak edo erosleak eskuratze horrekin lortu nahi dituen sinergiak kontuan hartu gabe.
  • Balio Erlatiboa: Balio erlatiboak (BBf = BB + Sinergiak) enpresaren balio independenteaz gain erosleak eskuratzearekin lortzea espero dituen sinergiak hartuko ditu kontuan.

Balioespen Metodoak

1. PER = Merkatu Balioa / Mozkina

2. EB/EBITDA = (Merkatu Balioa + Zor finantzario Garbia) / EBITDA

*Zor finantzario Garbia = Zor finantzarioa - Diruzaintza

3. ABM = (ZOM - Lehentasunezko Akzioen dibidenduak) / Akzio arrunten kopurua

PER datuak inbertitzaile batek dibidenduen bidez egin duen inbertsioa berreskuratzeko beharrezkoak diren urte kopurua adierazten digu, noski, mozkinak konstante mantentzen badira eta banatzen badira. Bere inbertsioa, EYR da.

PER-en Abantailak:

Kalkulu erraza eta azkarra.

PER-en Desabantailak:

  • Soilik epe laburreko balioespen bat egiteko balio du.
  • Ez du balio galerak dituzten enpresak baloratzeko balio.
  • Kalkulua ez da homogeneoa enpresa ezberdinen artean.

Balioa, Prezioa eta Kostua

  • Balioa: balioespen metodo bat aplikatzearen ondorioz lortzen da, intrintsekoa edo erlatiboa izan daitekeena.
  • Prezioa: enpresa horren saltzaile eta erosleen artean ematen den negoziazio-prozesuaren ondorioz finkatzen den kantitatea da. Hauen negoziazio-boterearen arabera aldakorra izango da.
  • Kostua: Erosleak enpresaren balio independentearen gain ordaintzen duen prima da. (P-BB)

Akzioak Eskuratzeko Eskaintza Publikoa (EEP edo OPA)

Akzioak eskuratzeko eskaintza publiko baten bidez pertsona fisiko edo juridiko batek burtsan kotizatzen duen enpresa bateko jabeei beraien akzioak edo akziotan bihurgarriak diren beste tituluak erosteko eskaintza publikoa egiten die, enpresa horretako kapitala kontrolatzeko asmoz. Beraz, enpresaren akzioak eskuratzeko modu bat da, baina ez finantzatzeko modu bat.

Hazkundearen Diagnostikoa

g* handitzeko aldagaiak:

  • m handitu, prezioarekin eta kostuekin zuzenean lotuta dagoena. Beraz, lehiatzeko estrategiari buruzko erabakiak hartu, prezioak handitzeko edota kostuak murrizteko.
  • d txikitu, horretarako, akziodunen onespena lortzea beharrezkoa izango da.
  • r handitu, produktibitate eta efizientziaren kontzeptuekin lotuta dago, beraz, enpresak bere aktiboei ateratzen dien etekina handitu beharko du.
  • L handitu, horretarako zorrek baliabide propioekiko duten pisua edo garrantzia handituz. Hala ere, enpresa egitura finantzario optimoan dagoenean, L ratioa aldaezina izango da.

Hazkunde motak:

  1. g*=Gd: hazkunde orekatuko egoera deituko diogu, noski hazkunde kontrolagarria iraunkorra baino handiagoa bada.
  2. g*>Gd: sektorearena baino handiagoa. Aprobetxatzeko:
    • Sektore berdinaren barruan hazkunde-tasa altuagoak dituen azpisektore edo segmentu bat aurkitu eta bertan inbertitu.
    • Sektore berri batera dibertsifikatu.
  3. g* ezin izango du bere posizio konpetitiboa sektorean mantendu eta beraz, epe luzera merkatu-kuota galduko du. Aukerak:
  4. g* tasa baldintzatzen duten aldagaiengan aldaketak eginez tasa hau handitzen saiatu.
Aurrekoa lortu ez bada, kanpo finantzaketa erabiltzea baloratu beharko dugu. Aurrekoa ezin bada, sektore berdinaren barruan hazkunde-tasa baxuagoak dituen segmentu batean sartzea erabaki.

Entradas relacionadas: