Enpresen finantzaketa-iturriak eta motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Finantzaketa eta inbertsioa

Finantzaketa deritzogu inbertsioak burutzeko beharrezkoak diren finantza‑baliabideak lortzeari.

Inbertsioa enpresak gaur egun garatzen duen jarduera da, etorkizunean irabaziak lortzeko ondasunak erosteko egiten den ekintza.

Barneko finantzaketa‑iturriak

  • Erreserbak. Enpresak banatzen ez dituen mozkinak dira. Enpresak bere negozioaren ondorioz irabaziak lor ditzake; normalean zati bat bazkideen artean banatzen da eta gainerakoa enpresan bertan geratzen da, inbertsio berriak egiteko erabiltzeko.

  • Hornidurak. Enpresa batek badaki etorkizunean gastu bat egin beharko duela, baina ez badaki zenbatekoa edo zein momentutan izango den, zuhurtziaren printzipioari jarraitu beharko dio, eta gastua dagoeneko egin izan balitz bezala aurreikusten duen diru‑kantitatea baztertu beharko du.

  • Amortizazioak. Hainbat metodoen arabera kalkulatzen diren kopuruak dira, enpresaren aktiboen desgastea (balio‑galera) finantzatzeko. Kalkulu hori ekitaldi ekonomiko bakoitzaren bukaeran egiten da eta galdu‑irabazi kontura eramaten da. Hori eginez, fondo moduko bat sortzen da urtez urte.

Kanpoko finantzaketa

Epe luzeko mailegua

Epe luzeko mailegua: Finantza‑eragiketa bat da, zeinaren bidez finantza‑erakunde batek (mailegu‑emaileak) diru kopuru bat ematen dion enpresari (mailegu‑hartzaileari). Ohikoa da irekiera‑komisio bat eta kitapen aurreratuaren, osoaren edo partzialaren komisio bat kobratzea, bai eta erakundearen kudeaketa‑gastuen kobrantza ere. Dirua interes izeneko prezioan itzuli behar da, eta normalean hileko kuotetan ordaintzen da.

Emisioa (bonuak/obligazioak)

Emisioa: Enpresek diru asko behar dutenean eta bankuetatik lortu ezin dutenean, partikularrei eta enpresei eskatzeko aukera dute. Horretarako, enpresak emisio bat egin dezake; behar duen dirua balio bereko zati askotan zatitu dezake. Zati horiei bonuak edo obligazioak esaten zaie. Errenta finko bat ordaintzen da, hau da, interes batzuk, enpresaren funtzionamendua edo emaitzak alde batera utzita.

Renting

Renting: Renting enpresak ondasuna hornitzaileari erosiz, errentamendu‑kontratu baten bidez enpresari alokatzen dio. Leasing‑aren oso antzekoa da, baina bukaeran ez du alokatutako ibilgailua edo elementua erosteko aukera ematen. Ez dago erosteko aukerarik kontratuaren amaieran; hala ere, ondasuna berritzeko aukera egon daiteke. Errentamendu‑kuotekin batera, ondasunaren mantentze‑lanak eta aseguruak sartzen dira.

Hasierako kapitala (FFF)

Hasierako kapitala edo FFF (Friends, Family and Fools) familiaren, lagunen eta proiektuan sinisten duten hurbilekoen bitartez lortzen den kapitala da.

Arrisku‑kapitala

Arrisku‑kapitala: Kapital arriskuko enpresek inbertsiogile ezberdinen funtsak biltzen dituzten sozietateak dira, eta funts horiek burtsan kotizatzen ez duten baina hazteko ahalmen handia duten enpresei eskaintzen zaizkie. Trukean, inbertsiogileek enpresan akzioak edo partaidetzak lortzen dituzte.

Business angels

Business angels: Banakako pertsonak dira, sarritan ekintzaile izandakoak, kapitala eta esperientzia eskaintzen dituztenak enpresa txiki eta hasierako proiektuetarako.

Crowdfunding / mikromezenasgoa

Crowdfunding edo mikromezenasgoa: finantzaketa kolektibo eta kolaboratiboko modu bat da; finantzaketa behar duten ekintzaileak enpresaren aldeko apustua egin nahi duten inbertitzaileekin harremanetan jartzea dakar.

Dirulaguntzak

Dirulaguntzak: Zero kostuko funts publikoak dira, eta ez dira itzuli behar. Hala ere, erabilera justifikatu behar da.

Entradas relacionadas: