Enpresen Finantzaketa: Iturriak eta Autofinantzaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,07 KB

Finantzaketa enpresaren zorrak ordaintzeko beharrezko baliabide ekonomikoak lortzea da. Hauek dira finantzaketa-iturri nagusiak:

1. Jabetzaren arabera:

  • Berezko baliabideak: Itzuli behar ez diren enpresaren funtsak (kapitala, erreserbak).
  • Besteren baliabideak: Maileguan jasotako eta interesekin itzuli beharrekoak (epe luzekoak edo laburrekoak).

2. Jatorriaren arabera:

  • Barne-finantzazioa: Enpresak sortutako funtsak (autofinantzaketa).
  • Kanpo-finantzazioa: Kanpotik jasotako baliabideak (kapitala, maileguak, crowdfunding).

3. Iraupenaren arabera:

  • Kapital iraunkorra: Epe luzeko funtsak.
  • Epe laburreko kapitala: Urtebeteko epean itzuli beharrekoak.

4. Lortzeko moduaren arabera:

  • Finantzazio espontaneoa: Eguneroko eragiketetatik sortutakoa (BEZa, hornitzaileen kredituak).
  • Negoziatutako finantzazioa: Kontratu bidez lortutakoa (maileguak, kredituak).

AMORTIZAZIOA: Ekoizpen-ekipoek galdu duten balioaren kalkulua da.

HORNIDURAK: Etorkizunean gerta litezkeen gastual edo galerak estaltzeko gordetzen diren funtsak.

Autofinantzaketaren Abantailak eta Desabantailak

ABANTAILAK

DESABANTAILAK

  • Likidezia lortzeko aukera ematen du mailegurik eskatu gabe eta interesik ordaindu gabe.
  • Ezinbestekoak dira ETE-entzat, oso zaila baita epe luzerako finantzaketa lortzea.
  • Autonomia eta ekintza-askatasun handiagoa ematen du.
  • Poliki sortzen da.
  • Bazkideei gutxiago banatzen zaizkie mozkinak.
  • Kostu espliziturik ez dagoenez, errentagarritasun txikiko inbertsioetan erabiltzeko arriskua dago.

Entradas relacionadas: