Enpresen banaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB
Identifikazio Fiskal Kodea
Aktibitate ekonomikoren bat gauzatzen duten elkarte guztiek egoitza soziala Foru Ogasunean zentsatu behar dute. Horretarako lehenengo pausoa Identifikazio Fiskal Kodea lortzea da.
JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA
Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga
Jarduera bat egiteagatik ordaindu behar den zerga da eta kalkulatzeko, enpresen fakturazioa, langile kopurua eta argindar potentzia hartzen dira nagusiki kontutan.
Urte batetik bestera aldaketak izan daitezke eta horien berri Foru Ogasunari eman behar zaio.
ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga
Ondasun Higiezinen gaineko
Zerga (OHZ), "kontribuzio" edo "katastro" izenez ezagutzen da. Zerga hau zuzeneko, erreal, objektibo eta aldizkakoa da. Grabatzen ditu ondasun higiezin baten jabegoa, gozameneko eta azalerako eskubide baten titularitatea eta ondasun horien gaineko kontzesio administratibo baten titularitatea. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die. Jabeek edo gozamenen titularrek ordaindu behar dute