Enpresen arteko lankidetza estrategikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

1. Frankizia

Enpresa batek beste bati produktu edo ondasun bat merkaturatzeko eskubidea ematen dio esparru geografiko batean, ordainsari baten truke. Frankiziatzailearentzat, frankiziaren bidez hazkunde eta garapenerako aukerak handitzen dira. Frankiziatuak, berriz, bestearen abantailak aprobetxatzeko aukera lortzen du.

2. Lizentzia

Kontratu honen bidez, enpresa batek besteari eskubide mugatu bat ematen dio bere jabetza industrialeko eskubideak (patente, marka, diseinu...) erabiltzeko. Honen truke, royalty edo kanon bat ordaindu behar du lizentziatuak.

3. Azpikontratazioa

Enpresa batek beste bati (azpikontratistari) produktu/osagai edo zerbitzu bat produzitu edo eskaintzeko eskatzen dio, gero bere prozesu produktiboan edo balio-katean barneratzeko.

4. Spin-off

Enpresa batek beste enpresa baten sorrera lagundu eta sustatzen duenean ematen den prozesua da. Enpresa berri hau enpresa nagusiaren bazkide bihurtzen da eta lehen enpresaren dibisio edo departamentu baten menpe egiten zen jarduera bera egingo du, baina enpresaren egituratik kanpo. Enpresa nagusiak enpresa sortu berriari laguntza tekniko eta finantzarioa eman ohi dio. Akordio hauetan sortzen diren erlazioak bertikalak izan ohi dira.

5. Enpresen erkidegoak

Enpresen arteko elkarteak dira, elkarrekin proiektu zehatz bat aurrera eramateko sortzen direnak. Bazkide anitzez osatzen dira, eskala handiko proiektuak garatzen dituzte eta helburu zehatzeko akordioetarako erabiltzen dira, ezagunenak:

  • Patzuergoak (kontsortzioak)
  • Enpresen behin-behineko batasunak (UTE)
  • Interes ekonomikoko elkarteak (IEI)

Akordio hauek bazkideen independentzia juridikoa mantentzea lortzen dute. Inbertsioen kostua, arriskua eta mozkinak elkarbanatzen dira.

6. Akzioetako akordioak

Akordio hauek bazkideetako batek behintzat beste enpresaren akzioen eskuratzea suposatzen dute.

6.1 Joint Venture

Bi edo enpresa independente gehiagoren artean ematen den akordioa da, enpresa berri bat sortzeko. Ezaugarri nagusia nortasun juridiko propioarekin garatzen dela da. (Horizontala/bertikala, orekatua/asimetrikoa, nazionala/internazionala)

6.2 Arrisku Kapitala

Enpresaren inbertsioa ezaugarri bereziak dituen enpresa batean egiten da: enpresa txiki, sortu berri, teknologian oinarritutakoak eta hazkunderako aukera handiak dituztenak. Enpresa hauek start-up izena jaso ohi dute. Enpresa inbertitzaileak, proiektua heldutasun maila batera iristen denean, kapitalean duen parte-hartze hori saltzen du plusbalioaren bidez etekina lortuz.

6.3 Inbertsio minoritarioak

Enpresa batek beste baten kapital sozialaren parte-hartze txiki bat izaten du edo enpresen artean akzioen elkartrukea egiten dute. Enpresa berak kontrola mantendu behar du.

Entradas relacionadas: