Enpresaren Oinarriak, Funtzioak eta Lege-Esparrua
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 18,95 KB
Enpresaren Helburuak
Oinarrizko 3 elementu desberdindu ditzakegu balio-katean:
- Oinarrizko funtsezko jarduerak: enpresak eskaintzen duen ondasun edo zerbitzuen ekoizpenaren garapenarekin zerikusia duten jarduerak dira (adibidez: ekoizpena, banaketa...).
- Euskarri-jarduerak: administrazioa, garapen teknologikoa, kontabilitatea, finantzak...
- Balio hori lortzeko enpresak berak izan duen balio eta kostu totalaren arteko marjina edo diferentzia: Jarduera errentagarria ez bada, kanpoko beste enpresa bati azpikontratatzea aztertu dezake (outsourcing).
Enpresaren Elementuak
- Giza Faktoreak: Enpresarekin lotura zuzena duten pertsonak dira, hasi kapitalaren jabe eta bazkideengandik eta langileetaraino. Sartzen dira, besteak beste: administrariak, zuzendariak, ...
- Faktore Materialak: Kapital finkoa eta zirkulazio-kapitala osatzen dute.
- Kapital finkoa: urtebete baino gehiago irauten duten ondasunek osatzen dute (adibidez: makinak, aulkiak...).
- Zirkulazio-kapitala: ekitaldi bakoitzean berritu eta ustiapen-zikloaren menpe dauden ondasunek osatzen dute (adibidez: lehengaiak, materialak...).
- Antolakuntza: Koordinazio-, botere- eta komunikazio-harremanen multzoa da. Gizaki taldeak bere artean eta kanpoaldearekin duen jarduera osatzen du.
- Ingurunea: Enpresaren jarduera baldintzatzen duten faktoreak (adibidez: bezeroak, hornitzaileak...).
Enpresaren Funtzioak
- Ekoizpen-area: Enpresaren lehengaien eta ekoizpenen hornikuntza kontrolatzen du, zer-noiz-nola ekoiztu.
- I+G+B: Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza departamentua. Ondasun-zerbitzu berriak garatzeko.
- Giza Baliabideen Area: Enpresaren langileak antolatu eta kudeatzen ditu.
- Finantzazio eta Inbertsio Area: Enpresaren funtzionamendurako beharrezko fondoak lortzeaz gain, inbertsio politika antolatzen du. Finantzazio merkea lortu eta inbertsio errentagarriak egin.
- Merkataritza Area: Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana helarazteaz arduratzen da.
Definizio Garrantzitsuak
- Helburua: enpresa baten helburua unitate ekonomiko gisa duen misioa da.
- Berariazko helburuak: enpresak denbora-epe zehatz batean lortu nahi dituenak dira, hau da, ingurunea aztertu ondoren ezartzen diren jomugak dira.
- Enpresaburua: aldez aurretik ezarritako helburu batzuk lortzeko erabakiak hartzen dituen pertsona edo pertsona taldea da. Hauek enpresa osatzen duten elementu guztien oreka mantentzen saiatzen dira, beti ere arrisku-baldintzetan lan eginez.
- Barne Hazkundea: ekoizpen-ahalmenaren handitzeari egiten dio erreferentzia, inbertsio berrien bidez enpresaren ondarea haztea.
- Kanpo Hazkundea: lehendik existitzen diren enpresak eskuratzeari, kontrolatzeari, fusionatzeari edo merkatu berrietara edo akordio-forma berrietara iristeko beste enpresekin egindako kooperazioari egiten dio erreferentzia. Enpresaren kanpo hazkunderako merkatu nazionala nahikoa ez denean, nazioarteko bihurtzen ari dira, hau da, naziotik kanpo bidea irekitzen saiatzen dira.
- Dimentsioa/Kokapena: enpresa bat sortzean aldi berean hartu behar diren bi erabaki dira, izan ere elkarren menpekoak dira eta faktoreak beren menpe daude, gehienbat kostuen menpe.
- Globalizazioa: herrialde desberdinen arteko ekonomia-harremanak zabaltzea, mundu-ekonomia sortu arte. Mundu-ekonomia honetan parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen menpe dago.
- Enpresa Multinazionalak: enpresa handien merkatu-handitze prozesutik sortzen dira.
Enpresa Motak: Multinazionalak eta ETEak
Multinazionalak eta Globalizazioa
Globalizazioa herrialde desberdinen arteko ekonomia-harremanak zabaltzea da, mundu-ekonomia sortu arte. Mundu-ekonomia honetan parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen menpe dago. Globalizazioaren fenomenoak bere baitan hartzen ditu nazioarteko merkataritza librea, kapital-mugimendua, kanpo-inbertsio zuzena, migrazio-fenomenoak, komunikazio-teknologien garapena eta horren eragin kulturala.
Enpresa Multinazionalak
Enpresa handien merkatu-handitze prozesutik sortzen dira. Enpresa-talde batek osatzen dituzte. Horietako bat matrize-enpresa da. Matrize-enpresak jatorrizko lekuan lan egiten du, eta gainerakoak filialak dira, beste herrialdeetan lan egiten dute eta beraien artean erlazionatzen dira.
- Osotasunean lortutako onurei esker konpentsatu eta orekatzen diren enpresak dira, nolabaiteko abantailarekin jokatzen dute gainerako enpresekiko.
- Goi-mailako teknologia dute, eta horregatik daude hazkunde etengabean. Enpresa txikiagoak fusionatzen dituzte.
Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak)
Langile kopuruaren eta fakturazio-bolumenaren arabera txikiak eta ertainak diren enpresak sartzen dira multzo horretan. Enpresa txikitzat hartzen dira 50 langile baino gutxiago eta urtean bost milioi euro inguruko salmenta dituzten enpresak. Enpresa ertainek 50 eta 250 langile dituzte, eta beren salmenta-bolumena 5 eta 10 milioi euro artekoa da.
Ezaugarriak
POSITIBOAK
- Antolakuntza malgua: enpresaren langileen arteko komunikazioan erraztasuna dago, izan ere langile kopurua murritza da eta horrek komunikazioa ahalbidetzen du eta lan-talde on bat sor daiteke.
- Langileen integrazioa: langileak normalean enpresan integratuta egoten dira, enpresaren erantzukizunean parte hartzen dute eta horrek eragiten du lanerako motibatuago egotea.
- Hobi-merkatuetan garapena: enpresa handiek merkatuetan uzten dituzten espazioak aprobetxatzea, izan ere enpresak produktu batean espezializatzen dira eta eskala-ekonomiak ahalbidetzen dituzten ekoizpenagatik interesatzen dira.
- Lan-baliabide gehiago: ETEak kapitala baino gehiago lan-baliabide gehiago dituen enpresa-multzoak dira.
NEGATIBOAK
- Enpresa-hezkuntza gutxi: Enpresaburuak ezagutza tekniko gutxi du. Enpresa bat kudeatzen duenean gehienbat inpultso eta gogoen arabera mugitzen da eta ez prestakuntza egokienagatik.
- Finantza gaitasun gutxi: Finantza merkatuetara sartzeko aukerarik ez dute, izan ere familia-enpresetan hasi dira abiatze baliabide gutxi zituzten, eta horrek hazteko autofinantzazioa sortzea beraiei nekeza egitea eragiten du.
- Langileen kualifikazio eta prestakuntza tekniko eskasa eta teknologiaren zaharkitzea: Langileen birziklapena ez da ematen enpresaren teknologia aurrera egiten duen abiadan.
Enpresa Moten Sailkapena
Enpresaburuaren Funtzioak
- Planifikatu edo diseinatu: ekintza-plan ekonomikoa aztertu.
- Kudeatu: planifikatutako helburuak lortzeko enpresa osatzen duten elementu guztiak zuzentzea.
- Antolatu eta koordinatu: multzo osoaren funtzionamendua eraginkorra izan dadin.
- Kontrolatu: helburuak zein neurritan lortu diren eta bide batez sortu daitezkeen desbiderapenak eta arazoak zuzentzeko.
Sailkapen Irizpideak
Tamainaren arabera
- Irizpide ekonomikoa: salmentei esker lortutako diru-sarrerak.
- Irizpide teknikoa: maila teknologikoa, kapitalaren berrikuntza.
- Ondare-irizpidea: Enpresak duen ondarea (aktiboak, pasiboak...).
- Antolakuntza-irizpidea: Enpresako langileen kopuruari eta enpresaren antolakuntzari egiten dio erreferentzia.
Jardueraren arabera
- Lehen sektorea: Baliabide naturalekin zerikusia duten jarduerak egiten dituzten enpresak biltzen dira sektore honetan (adibidez: oilo-baserriak, nekazaritza edo abeltzaintza).
- Bigarren sektorea: Jarduera transformatzaileetan edo industrialetan lan egiten duten enpresak biltzen dira.
- Hirugarren sektorea: Zerbitzu-enpresak biltzen ditu (adibidez: merkataritza-enpresak, supermerkatuak, handizkako enpresak, bankuak, klinikak...).
Kapitalaren Jabetzaren arabera
- Enpresa pribatua: Pertsona fisiko edo juridiko partikularrak dira jabeak.
- Enpresa publikoa: Estatua edo izaera publikoko edozein erakunde da (adibidez: RENFE).
- Enpresa mistoa: Enpresaren jabetza estatuaren eta partikularren artean banatzen da.
Egitura Juridikoaren arabera
- Enpresa indibiduala: Enpresa hauetan jabe bakarra dago.
- Bazkide-enpresa edo elkartea: Enpresak jabe desberdinak ditu, hau da, pertsona talde bat biltzen da, bazkide egiten dira eta komunean ondarea jartzen dute.
Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa
Kokapena
- Merkatuaren eskaera: hasieran aztertu behar da enpresa non kokatu nahi dugun, herrian enpresak eskaintzen duen produktuarekiko interesik badagoen eta lehiakortasuna zein egoeratan dagoen.
- Lehengaien hornikuntza: interesatzen zaizkigun lehengaien kalitatea, kostua eta horiek lortzeko erraztasuna baloratu behar dira.
- Lan-merkatua: Baliozko langileei, lan-kostuari, eta gizarte- eta lege-egoerari egiten dio erreferentzia.
- Komunikazioa eta garraioa: Kontuan izan behar da enpresa kokatu nahi dugun lekuan garraio publikoa dagoen, eta garraio orokorrerako eta beste enpresekin komunikatzeko erraza den.
- Horniketa: Horniketei buruzko informazioa eduki behar da (adibidez: elektrizitatea, telefono-linea, ura...).
- Eraikuntzaren eta orubearen kostua: Kontuan izan behar da prezioa ez dela berdina toki guztietan eta herri batetik bestera asko aldatzen dela.
- Legegintza: Lege-arauak, haien murrizketak (bai zergei dagokienez, bai merkataritzakoak eta gizarte-mailakoak) eta diru-laguntza publikoak ondo ezagutu behar dira.
- Inbertsioa eta finantzazioa: Baliabide ekonomikoak lortu behar direnez, enpresak finantza-erakundeetara sartzeko aukera handiagoa duten lekuetan kokatu behar dira. Horrela, inbertsioa egiteko aukera izango da.
- Eskualdearen ekonomia-garapena: Aukeratzen den eskualdearen garapena baloratu behar da, horrela enpresaren etorkizuna zein izan daitekeen ikusi ahal izateko.
Dimentsioa
Kokapena eta dimentsioa (ahalmena) enpresa bat sortzean aldi berean hartu behar diren bi erabaki dira, izan ere elkarren menpekoak dira eta faktoreak beren menpe daude, gehienbat kostuen menpe.
Bi eratara hasi daiteke enpresa:
- Barne Hazkundea: ekoizpen-ahalmenaren handitzeari egiten dio erreferentzia, inbertsio berrien bidez enpresaren ondarea haztea.
- Kanpo Hazkundea: lehendik existitzen diren enpresak eskuratzeari, kontrolatzeari, fusionatzeari edo merkatu berrietara edo akordio-forma berrietara iristeko beste enpresekin egindako kooperazioari egiten dio erreferentzia. Enpresaren kanpo hazkunderako merkatu nazionala nahikoa ez denean, nazioarteko bihurtzen ari dira, hau da, naziotik kanpo bidea irekitzen saiatzen dira.
Merkataritza Legedia
Enpresaren Betebeharrak eta Eskubideak
Arau horien artean kontabilitate-arauak, lehiakortasunari eta publizitateari dagozkionak, industria-jabetzari dagozkionak, kontsumitzaileen defentsari dagozkionak eta merkataritza-erregistrokoak ditugu.
Kontabilitate Arauak
- Enpresaburuak operazioak kronologikoki jarraitzea ahalbidetzen duen kontabilitate ordenatua, enpresa-jardueretarako egokia, eraman behar du. Balantzeak eta inbentarioak egin beharko ditu maiztasunez.
- Kontabilitatea enpresaburuek edo baimendutako pertsonek bakarrik eramango dute, enpresaburuen ardurari kalterik egin gabe.
- Merkataritza-sozietateek, gainera, akta-liburu bat eraman behar dute. Bertan, gutxienez, honakoak agertu behar dute: ohiko eta ezohiko batzarrek hartutako erabakiak.
Lehiakortasuna eta Publizitatea
Lehiakortasunaren Legeak merkatu nazionalean lehiakortasuna galarazi, murriztu edo faltsutu dezaketen jarrerak zigortzen ditu. Legearen arabera, desleialtzat jotzen diren jarrerak honakoak dira: produktu propioei buruzko egiak faltsutzea edo ez aipatzea, lehiakideen produktuak gutxiesten dituzten ekintzak egitea...
Publizitatearen Lege Orokorrak bilatzen duena da publizitatea marko leialean egitea, hirugarrenei kalterik egin gabe, beste pertsonen aurka egin gabe, eta konstituzioan bildutako balioen eta eskubideen aurka egin gabe.
Industria-Jabetza eta Kontsumitzaileen Defentsa
Produktu bat besteengandik desberdintzen dute eta kanpoko ustiapenetik babesten dute. Industria-jabetzan bi modalitate daude: asmakizunak (bere baitan asmakizunen, erabilera-ereduen, eta eredu eta marrazki industrial eta artistikoen patentea biltzen duena) eta zeinu bereizgarriak (bertan sartzen dira merkataritza-izena, markak eta dendaren errotuluak).
Legeak ahalbidetzen du aldez aurretik jada patentatuta dauden asmakizun eta berrikuntzak aldi batez eta era esklusiboan industrialki erabiltzea. Patente guztiak Industria Jabetzaren Erregistroan argitaratzen dira.
Merkataritza-Erregistroa
- Merkataritza-Erregistroaren helburu nagusia da bertan izena eman duten enpresaburuen egoera juridikoaren argitalpen ofiziala izatea, legeak ezarritako beste funtzioez gain.
- Helburuak:
- Enpresak sortzen diren unean, arautzen dituen legearen arabera, eta legeak ezarritako ekintzak eta kontratuak inskribatzea.
- Enpresaren liburuak legeztatzea.
- Enpresek izendatutako ahalordeak inskribatzea.
Zerga Legedia
Tributuak eta Zerga-Motak
- Tasak: Zerbitzu publiko batengatik edo erabiltzaileari onura zuzenak ekartzen dizkion jarduera bat egiteagatik erakunde publiko batek jasotako diru-sarrerak dira.
- Kontribuzioak: Partikular baten bidez erakunde publiko batek jasotzen dituen zergak dira. Zerga horiekin lortzen den onura ez da pertsona partikular batentzat bakarrik, baizik eta kolektibitatearentzat.
- Zergak: erakunde publikoek eskatutako ordainketak dira, zergadunarentzat kontraprestazio zuzenik ez daukatenak. Diru honek ez du helmuga zehatzik.
Zerga Motak
ZUZENAK
- Ondarearen gaineko Zerga: Balio zehatz bat gainditzen duen ondarea duten pertsonek ordaintzen dute.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ): Beren lanetik, kapitaletik edo beste diru-sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute. Baldintza pertsonalen arabera pertsona fisikoak zergapetzen dituen izaera pertsonalekoa, zuzena eta progresiboa den zerga bat da.
- Sozietateen gaineko Zerga (SZ): Merkataritza-sozietateek lortzen dituzten onurengatik ordaintzen dute, eta lortutako onuren araberako kopuru proportzionalean ordaintzen dute. Sozietateen gaineko zerga izaera zuzen eta pertsonala duen tributu bat da, eta sozietateen eta beste erakunde juridikoen gaineko zerga ezartzen du. Sozietateen gaineko zergaren zergapeko egitatea subjektu pasiboak lortutako onurek zehazten dute.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): Enpresa-jarduerak, jarduera profesionalak eta jarduera artistikoak dituzten pertsona guztiek ordaintzen dute. Zerga hau udalak biltzen du. Ezaugarri horrek desberdintzen du gainerakoetatik, izan ere, gainerako zergetan biltzailea Ogasun Ministerioa da estatu mailan. JEZ zerga zuzena eta izaera errealekoa da, eta bere helburua lurralde nazionalean enpresa-jarduera, jarduera artistikoa edo profesionala egitea da. Jarduerak: abeltzaintzakoak, meatzaritzakoak, industrialak, merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak.
ZEHARKAKOAK
- Ondare Transmisioen gaineko Zerga: Beste partikularrei ondareren bat erosten dieten pertsonek ordaintzen dute.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): Enpresa eta partikularren arteko ekonomia-transakzio gehienetan ordaintzen da. Ordaindu behar den kopurua erositako ondasunen edo zerbitzuen balioaren gaineko portzentaje bat da. Balio erantsi horren gainean aplikatzen den zerga da. Zeharkako izaera duen zerga da, eta kontsumoaren gainean du eragina. Zerga honen kasuan, enpresek eta profesionalek jasaten dute ondasunak eta zerbitzuak erosten dituztenean, baina jasanarazi egiten dute produktuak saltzen dituztenean edo beren zerbitzuak eskaintzen dituztenean. Zergaren subjektu pasiboa enpresek eta profesionalek osatzen dute. Tasa inpositiboak desberdinak dira produktuaren arabera, hau da, ez da berdina premiazko produktua bada, kontsumo arruntekoa bada edo luxuzkoa bada:
- %4ko tasa oso murriztua: premiazko artikuluetan aplikatzen da.
- %8ko tasa murriztua: elikagaiei orokorrean aplikatzen zaie, baita kultura-ondasunei ere.
- %18ko tasa orokorra: gainerako ondasun eta zerbitzuei aplikatzen zaie.
- Zerga Bereziak: Kontsumo espezifikoen gaineko zergak dira, eta fabrikazioei eta inportazioei ezartzen zaizkie.
- a) Alkoholari buruzko zerga bereziak.
- b) Hidrokarburoei buruzko zerga.
- c) Tabako-lanei buruzko zerga.
- d) Elektrizitateari buruzko zerga.
Zerga Elementuak
- Zerga baten zergapeko egitatea: legean aurreikusitako zirkunstantziek osatzen dute. Aurreikusitako egoera horiek gertatzen direnean, zerga-araua aplikatzen den egoera multzo bat eragiten dute.
- Zerga-oinarria: Tasa inposatzailea aplikatzen den kopurua da, eta normalean dirutan adierazten da.
- Likidazio-oinarria: Zerga-oinarriari legeak zerga bakoitzari egozten dizkion kopuruak kentzetik ateratzen den emaitza da.
- Tasa inposatzailea: Likidazio-oinarriari aplikatzen zaion portzentaje bat da. Zerga proportzionala bada, tasa inposatzailea bakarra edo konstantea da, zerga-oinarriaren kopuruaz aparte. Zerga progresiboa bada, oinarriari aplikatzen zaion tasa edo portzentajea handitu egiten da zerga-oinarria handitzen den neurrian.
- Zerga-kuota: Oinarriari tasa inposatzailea aplikatzearen ondorioa da, eta sartu beharreko diru kopurua izango litzateke.
- Zerga-zorra: Azkenean sartu behar den diru kopurua da. Zerga-kuotari hobariak kendu eta errekarguak gehitzearen ondorioz ateratzen den emaitza da.
- Zergapekoa: Zergak ordaindu behar dituen pertsona fisiko edo juridikoa da.
- Subjektu Pasiboa: Legearen arabera zerga-ordainketak eta betebehar material eta formalak egin behar dituen pertsona natural edo juridikoa da.