Enpresaren Oinarriak: Definizioa, Helburuak eta Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,93 KB

Enpresa Ekonomia-Unitate gisa

Enpresa zuzendaritzak antolatutako eta koordinatutako elementu talde gisa definitu dezakegu. Elementu horiek helburu batzuk lortzeari begira daude, betiere arrisku-baldintzen pean.

Enpresaren Helburuak

Enpresa baten helburu orokorra, enpresa bera unitate ekonomiko bat izateko misioa da. Beren helburuak definitzerakoan, enpresak epe luzera lortu nahi dituen jomugak adierazten ditu. Esate baterako, autoak egiten dituen enpresa baten egitekoa herritarrei garraio pribatuaz hornitzea da. Helburu espezifikoak dira enpresak denbora epe zehatz batean lortu nahi dituenak, hau da, ingurune bat aztertu eta gero ezartzen diren jomugak dira. Normalean bere oinarrizko helburua izaten da ingurunea errespetatzearekin eta kontserbatzearekin batera onurak maximizatzea kostuak minimizatzen dituen bitartean. Bestalde, enpresak helburu sozialak izaten ditu, izan ere lanpostuak sortzen ditu, herritarrak hornitzen ditu eta aberastasuna sortzen du.

Enpresaren Elementuak

  • Giza faktoreak: Enpresarekin lotura zuzena duten pertsonak dira, hasi kapitalaren jabeengandik edo bazkideengandik eta langileekin bukatu, barnean administrariak, zuzendariak, langileak eta abar sartzen dira.
  • Faktore materialak: Enpresaren ondasun ekonomikoak dira. Kapital finkoa eta zirkulazioko kapitala osatzen dute.
    • Kapital finkoa ekitaldi ekonomiko bat baino gehiago irauten duten ondasunak dira, hala nola, makinak, altzariak, etab.
    • Kapital zirkulatzailea ekitaldi bakoitzean berritu eta ustiapen zikloaren menpe dauden ondasunak dira, hala nola, lehengaiak, bulegoko materiala, etab.
  • Antolakuntza: Botere-, koordinazio- eta komunikazio-erlazioen multzo gisa agertzen da. Erlazio horiek gizaki taldeak bere artean eta kanpoaldearekin duen jarduera osatzen dute. Egitura enpresariak definitzen du.
  • Ingurunea: Enpresariaren, eta ondorioz enpresaren jarduketa baldintzatzen duten faktoreak. Faktore horiek dira besteak beste: gobernu-araudia, bezeroak, hornitzaileak, etab.

Enpresaren Funtzioak

  • Hornikuntza-area: Enpresaren iharduerarako beharrezkoak diren materialak erosi eta ekoizpen edo merkaturatze prozesua hasten denera arte biltegiratzea da area honen zeregina.
  • Ekoizpen-area: Enpresaren lehengaien hornikuntza eta ekoizpena kontrolatzen ditu.
  • Giza baliabideen area: Enpresaren langileak antolatu eta kudeatzen ditu.
  • Finantziazio eta inbertsio area: Enpresaren funtzionamendurako beharrezko fondoak lortzeaz gain, inbertsio politika antolatzen du.
  • Merkataritza-area: Produktuak merkaturatu eta banatzen ditu.

Enpresa Sistema gisa

Sistema elkarrekin eta sistema ekonomiko globalarekin erlazionatutako elementu-multzo gisa ikusten dugu. Sistema ekonomiko hori ingurunearekin edo lan egiten den medioarekin erlazionatutako osotasun unitario bati dagokio.

Enpresaria

  • Ekintza-plan bat planifikatu edo diseinatu: Kontsumitzailearen desioak interpretatuko ditu merkatu azterketen bidez.
  • Kudeatu: Aldez aurretik markatutako edo planifikatutako helburuak lortzeko enpresa osatzen duten elementu guztiak zuzentzea.
  • Erabilgarri dauden enpresaren elementu guztiak antolatu eta koordinatzea: Honela multzo osoaren funtzionamendua ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
  • Kontrolatzea: Planean markatutako helburuak zein neurritan lor daitezkeen jakin dezan eta bide batez sor daitezkeen desbiderapenak zuzentzeko.

Enpresariaren irudia ez da bera enpresa txikia, ertaina edo handia bada. Izaera familiarreko enpresa txiki eta ertainetan (ETEetan) enpresaria enpresaren jabea eta enpresa zuzentzen duen bera izaten da, eta ondorioz, bere ondarea dago arriskuan, hau da, inbertitutako dirua errentagarria izatea lortu behar du. Enpresa handietan, kapitalaren jabeak eta enpresariak ez dira pertsona berak, enpresariak ondare arriskua baino lan arriskua du eta bere helburua da enpresa handitzea eta kapital jabeentzat onurak lortzea, akzionistek, irabaziak izan ditzaten. Gaur egun enpresaria honela definituko genuke: aldez aurretik markatutako helburu batzuk lortzeko erabakiak hartzen dituzten pertsonak edo pertsona taldeak dira. Hauek enpresa osatzen duten elementu guztien oreka mantentzen saiatzen dira beti ere arrisku baldintzetan lan eginez.

Enpresa-Motak

Tamainaren arabera

Enpresak honela sailka daitezke tamainaren arabera: txikiak, ertainak eta handiak. Tamaina mugatzeko hainbat irizpide daude, eta horietako batzuk honako hauek dira: Irizpide ekonomikoa (fakturazio-bolumena), irizpide teknikoa (maila teknologikoa), ondare-irizpidea (enpresak duen ondarea), antolakuntza-irizpidea (enpresako langileen kopuruari eta enpresaren antolakuntzari egiten dio erreferentzia). 50 langile arte: enpresa txikia, 250 langile arte: enpresa ertaina, 250 langiletik gora enpresa handia.

Ihardueraren arabera

Ekonomia-iharduera zatitzen den hiru sektore handiei egiten die erreferentzia: Lehen sektorea (baliabide naturalekin zerikusia duten jarduerak), bigarren sektorea (iharduera transformatzaileetan edo industrialetan lan egiten duten enpresak), hirugarren sektorea edo zerbitzuen sektorea (merkataritza-enpresak).

Kapitalaren jabetzaren arabera

Enpresa pribatua (pertsona fisiko edo juridiko partikularrak), enpresa publikoa (Estatua edo izaera publikoko edozein erakunde), enpresa mistoa (enpresaren jabetza estatuaren eta partikularren artean banatzen da).

Egitura juridikoaren arabera

Enpresa indibiduala (jabe bakarra), bazkide enpresa edo elkartea (jabe desberdinak).

Merkataritza-Zuzenbidea

Enpresari batek elementu pertsonal eta errealen bidez antolatutako ekonomia-jarduera arautzen duen zuzenbidearen adarra merkataritza-zuzenbidea da. Merkataritza-zuzenbideak enpresa baten ekonomia-jarduera arautzen du. Gaien artean: enpresa, enpresaria, enpresaren era juridikoa, kontabilitatea, publizitatea eta enpresa jardueraren babesa.

Merkataritza-Erregistroa

erakunde publikoa da eta bere helburu nagusia da bertan izena eman duten enpresarien egoera juridikoaren argitalpen ofiziala izatea, legeak ezarritako beste funtzioez gain.

Merkataritza erregistroaren araudiaren arabera, erregistroak honako helburuak ditu:Enpresak sortzen diren unean bertan inskribatzea, Enpresen liburuak legeztatzea, Enpresen izendatutako apoderatuak inskribatzea.

Zerga-legedia 

Zerga-zuzenbidea (zuzenbide fiskala) sortu zen, Estatuak gastu publikoak ordaintzeko behar dituen diru-sarrerak lortzeko. Gastu publiko hauek Estatuaren Aurrekontu Orokorretan biltzen dira zehatz-mehatz. 

Zerga-legedia Zerga Lege Orokorrak osatzen du. Lege honek zerga desberdinen eta zerga-arauen garapenerako marko legala ezartzen du; zerga-kontzeptu nagusienak definitzen ditu; erakundeen egitura eta funtzionamenduak ezartzen ditu eta zergen kudeaketarako prozedura finkatzen du. 

Tributuak eta zerga-motak 

Tributuak Estatuko aurrekontuetako diru-sarrera mota garrantzitsuenak dira. Tributuak nahitaezkoak dira zergadunarentzat eta hauen helburua da gastua finantzatzeko beharrezkoak diren onurak lortzea edo herrialdearen ekonomia jarduera kontrolatzea (politika makroekonomikoak). 

Tributuak honela sailka ditzakegu: 

-Tasak. zerbitzu-publiko batengatik edo erabiltzaileari onura zuzenak (erakusketa publiko bati sarrera, unibertsitate publikoko matrikula,...) ekartzen dizkion jarduera bat egiteagatik erakunde publiko bati egindako diru-maileguak dira. 

-Kontribuzioak dira partikular baten bidez erakunde publiko batek bere kontuan hartzen dituen zergak. Zerga horiekin lortzen den onura ez da pertsona partikular batentzako bakarrik baizik eta kolektibitaterako (kaleetako argia, hiri hobekuntzak...). 

-Zergak erakunde publikoek eskatutako ordainketak dira zergadunarentzat kontraprestazio zuzenik ez daukatenak. Hau da, diru honek ez du helmuga zehatzik (Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga sozietateen gaineko zerga...) Azken hauen azterketan zentratuko gara. 


Errenta= Dibidenduak + Plusbalioa + Harpidetza eskubidea
Errentagarritasuna= Errenta bat ekoizteko kapitalaren gaitasuna da
eta portzentai baten bidez adierazten da.
Errentagarritasun tasa= Epearen errendimendua (errenta) X 100/Egindako inbertsioa

Dibidenduak= 1 euro x 5000 akzio= 5000 euro
Akzioen erosketa= 5000 x 200 euro
Akzioen salmenta= 1.050.000 euro
Plusbalioa=Akzioen salmenta – Akzioen erosketa = 1.050.000-
5000x200= 1.050.000-1.000.000= 50.000euro
Errenta= 5.000 + 50.000 + 0= 55.000 euro
Errentagarritasuna= 55.000/1.000.000 x 100= % 5.5

Enpresaren balioa (akzioak bakarrik kontutan hartuz)= 60.000 akzio
x 22 euro = 1.320.000 euro

Akzio baten balio nominala, enpresa baten kapital soziala zati bere
akzio kopurua da, eta bere kotizazio balioa, merkatuan akzio batek
balio duena da, merkatu horretako eskaintza-eskariaren menpe
dagoelarik.

a) Akzioen kotizazioa= Akzioen balio efektiboa= 800 euro
b) Enpresaren balioa (bere akzioak bakarrik kontutan harturik)=
100.000.000 x 800= 80.000.000.000 euro
c) Enpresaren kapitala (bere balio nominalean)= Akzio baten balio
nominala x akzio kopurua=
500 x 100.000.000 = 50.000.000.000 euro

Margen komertziala=S-I=

EP=HAK+SS    BBS=EB/2+SS  Err.Ind.=Urteko Konts./BBS

S.Max=S.Min+Eskaera bolumena  BBepea=360xkonts/Err.Ind.

Entradas relacionadas: