Enpresaren Funtzioak: Plangintza, Hornidura eta Izakinak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

Plangintza-funtzioa

Plangintza egitea da helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea, enpresaren politika zehaztea eta erabakiak hartzeko irizpideak finkatzea, betiere enpresaren helburuak lortzeko xedez.

Urrats hauek bete behar dira:

  • Abiapuntuko egoera aztertzea. Enpresaren eta haren inguruaren egungo egoera aztertu, eta zer aukera dauden ikusi behar da.
  • Helburua zehaztea eta hura lortzeko zenbait aukera zehaztea.
  • Aukera bakoitzaren indarrak eta ahuleziak aztertzea. Kostuen, arriskuen eta abarren azterketa egingo da.
  • Desbideratzeak kontrolatzea eta aztertzea. Onena delakoan alternatiba bat aukeratu arren, baliteke errealitateak beste bilakaera bat izatea eta alternatiba horrek behar bezala ez funtzionatzea.

Hornidura-funtzioa

Hornidura-funtzioaren helburu nagusia hau da: ekoizpen-sailari ekoizpenerako behar dituen materialak hornitzea (lehengaiak, ordezko piezak, ontziak, bilgarriak...) eta merkaturatze sailari merkaturatu behar dituen produktuak hornitzea, eta, horrez gain, prozesu horretan guztian sortzen diren izakinak antolatzea.

Funtsezko hiru alderdi ditu:

  • Erosketak: Hornitzaileak ahalik ongien hautatu behar dira, honako alderdi hauek kontuan hartuta: prezioa, kalitatea, entrega epeak.
  • Biltegiratzea: Espazio fisiko bat behar da erositako produktuak edo ekoitzitako produktuak ongi antolatuta gordetzeko.
  • Inbentarioen kudeaketa: Zehaztu egin behar da zenbat izakin eduki behar den eta zer eskabide erritmo izan behar den enpresaren ekoizpen beharrei eta merkaturatze beharrei erantzuteko.

Izakinak: kontzeptua eta motak

Enpresak biltegian bilduta dituen eta horniduraren kudeaketan zenbait funtzio espezifiko betetzen dituzten material guzti-guztiei esaten zaie izakinak. Stock edo inbentario ere esaten zaie izakinei.

  • Lehengaiak: Eraldatuz edo landuz, fabrikatutako produktuaren parte izango diren izakinak dira.
  • Produktu erdilanduak: Enpresak egindako produktuak dira, saltzeko, berriz landu edo eraldatu egiten dira.
  • Produktuak bukatuak: Enpresak egindako produktuak, azken kontsumorako direnak.
  • Salgaiak edo merkaturatzeko izakinak: Enpresak eraldaketarik gabe saltzeko edo merkaturatzeko erositako produktuak dira.
  • Beste hornidura batzuk: Produktuari eransten zaizkion beste elementu batzuk dira; adibidez, erregaia, ordezko piezak…
  • Azpiproduktuak: Enpresak ekoizten dituen produktu nagusien bigarren mailako produktuak edo haren osagarri direnak.
  • Hondakinak: Produktuarekin batera sortzen diren beste gai batzuk; erabilgarriak izan daitezke, erabilezinak.
  • Berreskuratzeko moduko materialak: Berriro erabil daitezke, ekoizpenaren ondoren.

Inbentarioaren kudeaketa

Inbentarioen kudeaketa enpresak bere izakinen plangintza, administrazioa eta kontrola egiteari deritzo. Kudeaketaren helburua da enpresak, une oro, bere ekoizpen-beharrak edo salmenta beharrak asetzeko beharrezkoak dituen izakinak edukitzea, ahalik kostu txikienean.

Gehieneko stocka: Biltegian eduki daitekeen izakin-kantitate handiena, horretarako aurre egin beharreko biltegiratze-kostu handiak aintzat hartuta.

Eskabide-puntua: Biltegia berriro hornitzea eskatzen duen izakin-maila da, eta hori kalkulatzeko, kontuan eduki behar da zenbat denbora behar duen hornitzaileak produktua hornitzeko (hornitura epea), izakinak segurtasuneko stock-mailatik behera egon ez daitezen.

Segurtasuneko stocka: Biltegian eduki daitekeen izakin-kantitate txikiena stocka hautseko arriskua gainditu gabe.

Eskaera puntua: Eguneko kontsumoa x hornitzaile-epea + S.S

Batez-besteko stocka: 1. S.S + Gehiegizko-stocka (S.S - eskaera-bolumena) / 2. 2. S.S + Eskaera-bolumena / 2

Errotazio-indizea: Urteko kontsumoa / Batez besteko stocka

Hornikuntza-epeko kontsumoa: Kontsumoa / egunak

Grafikoa: Gehiegizko-stocka -.-, Eskaera-puntua-------, Segurtasun-stocka - - - -

Entradas relacionadas: