Enpresaren Funtzioak, Helburuak eta Hazkundea: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB

Zer da Enpresa?

Enpresa ekonomian parte hartzen duen eragile bat da. Bere funtzio nagusia ekoizlea izatea da, gure beharrak modu antolatu batean asetzeko. Beti helburu batekin eta arrisku batekin jarduten du.

Enpresaren Elementuak

  1. Giza faktoreak: Bertan parte hartzen duten pertsonak (jabeak, langileak, etab.).
  2. Faktore ukigarriak/ukiezinak: Enpresek behar dituzten materialak, baimenak eta programak.
  3. Antolaketa: Enpresak aurkeztutako ideien artean lotura egon behar du.
  4. Ingurunea: Enpresan eragina duten faktoreak, baina ezin dituzte ez kontrolatu, ez zehaztu (makroingurunea, mikroingurunea).

Enpresaren Funtzioak

  1. Merkataritza-arloa: Ekoiztutako ondasunak eta zerbitzuak saltzeko beharrezkoak diren jarduerak.
    • a) Merkatu azterketa: Bezeroa edo ingurunea ikertu, kontsumitzaileen beharrak asetuz eta behar berriak detektatuz.
    • b) Marketin-estrategia: Enpresaren produktua saldu ahal izateko, publizitatea, eskaintzak, etab. diseinatzea.
  2. Ekoizpen arloa: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena kudeatzen du.
    • a) Lehengaien hornikuntza: Produkziorako behar dituen materialak hautatu eta lortzea.
    • b) Ekoizpenaren kudeaketa: Errentagarriak diren edo ez aztertu, eta hainbat eragiketa burutzen ditu.
  3. Giza baliabideen arloa: Langileekin zerikusia duen guztia kudeatzen du.
    • a) Langileak hautatzea: Lanpostu bakoitzerako pertsona egokiena aukeratzea.
    • b) Langileen kudeaketa: Langileak kudeatu, kontratazioa, prestakuntza, soldatak, etab.
  4. Finantza eta inbertsio-arloa:
    • a) Dirua lortu: Finantzaketa iturririk egokiena aukeratzea.
    • b) Inbertsioak: Errendimendu hobea ahalbidetuko duten inbertsioak zeintzuk diren erabakitzea.

Enpresaren Helburuak

  1. Mozkinak lortzea (irabaziak): Etekina maximizatzea, kostuak minimizatuz. (Etekina = Diru sarrerak - kostuak)
  2. Aberastasuna sortzea: Lanpostuak sortzea, inbertitzaileentzat dirua lortzea, hornitzaileei dirua lortzea.
  3. Hazkundea: Erosoago eta enpresa handiagoa izatea.
  4. Gizarte eta ingurumen-erantzukizuna: Gizarte onurak sortu eta natura errespetatzea.

Helburu-gatazkak Enpresetan

  1. Langileak: Soldata handiak, lan-egoera ona, etab. lortu nahi dituzte.
  2. Bazkideak: Enpresaren mozkinak eta balioa handitzea dute helburu.
  3. Enpresaburuak: Beren soldata, ospea eta enpresaren hazkundea handitzea bilatzen dute.
  4. Bezeroak: Kalitatea eta salmenta-baldintzak betetzea eskatzen dute.
  5. Hornitzaileak: Ahal duten azkarren kobratu nahi dute.
  6. Bankuak: Enpresak zorrak ordaintzea nahi dute.
  7. Administrazio publikoak: Zergak kobratzea du helburu.

Enpresari Buruzko Teoriak

Enpresa Sistema Gisa

Enpresa sistema bat da, eta bertan hainbat ezaugarri daude (azpisistemak):

  • a) Irekia: Kanpo harremanak ditu beste enpresekin.
  • b) Globala: Azpisistema guztiek batera egiten dute lan.
  • c) Autoregulatua: Azpisistema batek arazorik badu, besteak moldatu egingo dira, hau da, auto-arautu egingo dira.

Enpresaren Hazkundea

Enpresaren hazkundea bi modutan egin daiteke:

  1. Barne hazkundea: Enpresak berak bakarrik lortzen badu hazkunde hori.
  2. Kanpo hazkundea: Beste enpresekin elkarlanean lortzen bada hazkundea.

Barne Hazkunde Motak

  • a) Espezializazioa: Eskaintzen duen produktua edo zerbitzua hobetzen du.
  • b) Dibertsifikazioa: Eskaintzen duen produktua edo zerbitzua aldatzen du.

Kanpo Hazkunde Motak

  • a) Fusioa: Bi enpresen arteko fusioa, enpresa berria sortuz.
  • b) Xurgapena: Enpresa handi batek txiki bat bereganatzen duenean. Txikia guztiz desagertzen da, eta handia handiagoa bihurtzen da.
  • c) Lankidetza: Bi enpresen arteko akordioa, denbora jakin baterako.
    • Joint venture: Merkatu berri batean sartzeko, bertako enpresa batekin kontaktuan jarri eta akordio bat sinatzea.
    • Aliantza horizontala: Enpresa lehiakideen artean lankidetzan aritzeko akordioa.
    • Aliantza bertikala: Negozio ezberdinetan dauden enpresen artean ezartzen da.

Enpresa Sailkapena

  1. Tamainaren arabera:
    • Mikroenpresak (0-9 langile)
    • Txikiak (10-49 langile)
    • Ertainak (50-249 langile)
    • Handiak (250 langile baino gehiago)
  2. Jardueraren arabera:
    • 1. sektorea (baliabide naturalen bilketa)
    • 2. sektorea (industria jarduerak)
    • 3. sektorea (zerbitzu-jarduerak)
    • 4. sektorea (teknologia)
  3. Eremu jardueraren arabera:
    • Tokikoak (herri jakin batean garatzen dira, adibidez, Boga-Boga)
    • Eskualdekoak (hainbat herri edo eskualdetan garatzen dira, adibidez, Ogi Berri)
    • Nazionalak (herrialde bakar batean garatzen dira, adibidez, Eroski)
    • Nazioartekoak (herrialde batean saldu, baina beste herrialde batzuetara esportatzen dute)
    • Multinazionalak (lantokiak beste herrialdeetan dituzte)
  4. Mozkinen xedearen arabera:
    • Irabazi-asmoekin (mozkinak jabeentzat dira)
    • Irabazi-asmorik gabe (mozkinak helburu sozialetarako erabiltzen dira)
  5. Kapitalaren jabetzaren arabera:
    • Pribatuak (pertsona partikular batek jartzen du kapitala)
    • Publikoak (kapitala estatuak jartzen du)
    • Mistoak (estatuak eta partikularrek jartzen dute kapitala, bakoitzak zati bat)
  6. Forma juridikoaren arabera:
    • Banakakoak (ez dute nortasun juridikorik)
    • Sozietateak (berezko nortasun juridikoa dute)

Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa

Entradas relacionadas: