Enpresaren Funtzioak, Elementuak eta Sailkapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Ekoizpenerako behar diren baliabideak lortu eta behar den modura erabili ondoren, ondasunak edo zerbitzuak sortu eta saltzen dituen erakundea da.
Funtzioak
- Ekoizpen-faktoreak edo baliabideak erosi.
- Ondasun edo zerbitzuak saldu.
Zergatik
Dirua
Edozein ondasun edo zerbitzu ekoiztu eta eskaintzeko, baliabide egokiak erosi behar ditugu, eta honek diru asko suposatzen du.Ekoizpenaren Antolakuntza
Ondasunak eta zerbitzuak ekoiztu eta eskaintzeko, ez da nahikoa baliabide egokienak izatea; hauek behar den bezala zuzendu, erabili eta kudeatu behar dira erosleak eskatzen dituzten ondasun eta zerbitzuak ekoiztu eta eskaintzeko.Ondasun Merkeak eta Kalitatezkoak
Gaur egun, erosleok produktu merkeak eta kalitatezkoak nahi ditugu, eta helburu hau lortzeko, irtenbide bakarra dago: produktu ugari ekoiztea; horrela, produktu bakoitzaren kostua oso txikia izango delako, eta ondorioz, salmenta-prezioak ere bai.
Enpresen Elementuak
Kapital-Ondasunak
Enpresek beren jarduera egin ahal izateko dauzkaten ondasunak dira.Aktibo Korrontea
(dirua, adibidez)Aktibo Ez-Korrontea
Gizataldea
Enpresarekin lotura zuzena duten pertsona guztiak dira: jabeak, langileak, zuzendariak.Antolaketa
Enpresaren agintaritza-, koordinazio- eta komunikazio-harremanen multzoa da.Ingurunea
Enpresaren jarduna baldintzatzeko moduko kanpo-faktore guztiak dira.Ingurune Orokorra
Ingurune Espezifikoa
Organigrama
Enpresa baten egitura erakusten duen adierazpen grafikoa da.
Zuzendaritza: Hornikuntza, Ekoizpena, Merkataritza eta Marketina, Giza Baliabideak, Finantzaketa eta Inbertsioak.
Sailkapena
Sektorearen Arabera
Lehen Sektorekoak
Nekazaritzako, basogintzako, meatzaritzako eta arrantzako jardueretan aritzen diren enpresak dira.Bigarren Sektorea
Industriari eta eraikuntzari lotutako jardueretan aritzen direnak.Hirugarren Sektorea
Materialak ez diren ondasunak sortzen dituzten enpresak; turismoa, garraioa eta hezkuntza dira enpresa garrantzitsuenak.
Jabegoaren Arabera
Enpresa Publikoak
Enpresaren jabea erakunde publikoa da. Enpresa hauen helburu nagusia giza intereserako zerbitzuak ekoiztea da.Enpresa Pribatuak
Enpresaren jabea pertsona fisiko pribatua da, eta jabearen helburuak irabaziak dira.
Tamainaren Arabera
Enpresa Handiak
250 langile baino gehiago dituztenak dira, enpresa multinazionalak.Enpresa Txikiak
250 langile baino gutxiago dituzten enpresak dira.
Izaera Juridikoaren Arabera
Helburuak
Kostuak ahalik eta txikienak izaten ahaleginduko dira, kostuak gutxitzean mozkinak handitzen dituztelako.
- Merkatuan salmentak bultzatzea.
- Gizarteak behar dituen hainbat ondasun ekoiztea.
- Kalitatezko lanpostuak sortzea.
- Merkatuan liderra bihurtzea.
Ekoizpen-Kostuak
Kostu Finkoak
Enpresak, existitzeagatik soilik, badauzka kostu batzuk, ekoizpen-bolumenarekin zerikusirik ez dutenak; lokalaren alokairua, adibidez.
Kostu Aldakorra
Ekoitzitako kantitatearen araberako kostuak dira; hau da, enpresak ezer ekoizten ez badu, ez du kostu aldakorrik izango; makineriaren mantenua, adibidez.
Guztizko Kostua
Kostu guztien batura da.