Enpresaren Finantzazio Iturriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB
a)Itzultzeko epearen arabera:Epe laburrekoa:itzultzeko epea urte bat baino laburragoa da. Epe luzekoa:itzultzeko epea urte bat baino luzeagoa da
b)Jatorriaren arabera:Barne:enpresan bertan ohiko jardueraren bidez sortutakoa. Kanpo:enpresatik kanpo sortutakoak kapitala, maileguak…
c)Jabetzaren arabera:baliabide propioak:enpresen jabeenak direnak erreserbak....Besteren baliabideak: kanpoko pertsonenak direnak maileguak…
d)Lortzeko moduaren arabera:Berezkoak:eguneroko eragiketatik espontaneoki sortutakoak kredituak… Negoziatutakoak:kontratu bidez lortzen direnak, maileguak.
Norberaren Finantzazio Iturriak
a)Kanpo baliabide propioak: sozietatearen kapitala:bazkideak emandako ekarpenaz osatuta dago.Administrazio publikoek emandako diru laguntzak
b)Banaketa baliabide propioak (autofinantzaketa): Enpresaren jardueren ondorioz sortutako funtsek osatzen dute. Aberaste autofinantzaketa: Erreserbak osatzen dute, bazkideen artean banatu ez diren enpresaren mozkinak. Mantentze autofinantzaketa; amortizazio eta hornidura funtsek osatzen dute.horien xedea enpresaren ekoizpen gaitasuna mantentzea da. AMORTIZAZIOAK enpresaren ibilguneak. Ekoizpen prozesuan erabiltzeagatik edo zaharkitzeagatik izandako gastuari dagokion balioa da. HORNIDURAK oraindik gertatu gabeko zenbait galerari edo etorkizunean izan daitezkeen gastuei aurre egiteko enpresak sortzen duen funtsa da
Besteren Finantzazio Iturriak
a)Epe luzerako besteren finantzazio-baliabideak: Epe luzerako mailegua: Enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu-erakundeei eta diru hori itzuli egin behar dute. Jesapenak: Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu-tituluak dira eta beste enpresa batzuek edo partikularrek erosten dituzte interes baten truke. Ezarritako epea pasatu eta gero, enpresak dirua gehi interesak itzuliko ditu. Leasing-a: Ibilgetuko elementu bat eskuratzeko sistema bat da, errentamendu kuota baten truke. Leasing kuota horien zenbatekoan eragiketaren gastu guztiak sartzen dira. Alokairu-aldia amaitzen denean, ondasuna leasing enpresari itzul dakioke edo erosi. Renting-a: Leasing-a bezala, epe luzerako alokairu kontratu bat da. Baina renting-aren errentamendu kuotetan ondasunaren mantentze-lanak. aseguruak, etab. sartzen dira. Kontratua amaitzean bi aukera eskaintzen zaizkio enpresari: ondasuna ordezkatzea edo kontratua berritzea.
b)Epe laburrerako besteren finantzazio-baliabideak: Enpresak ekitaldi ekonomiko bat baino lehen itzuli behar dituen besteren finantza-baliabideak dira.
Epe laburrerako maileguak: Enpresak dirua eskatzen dio finantza-erakunde bati. Epea igaro eta gero, enpresak dirua itzuli beharko du, eta hitzartutako interesak ere.
Epe laburrerako banku-kredituak: Bi kreditu mota: -Kontuko zorpekoa: Ez da finantzazio modu oso ohikoa. Kontu korrontean dagoen saldoa baino diru gehiago erabiltzean datza. Enpresak interesak ordaindu beharko ditu zenbateko horren truke. -Kreditu kontua: Enpresak behar izango duen kopuru zehatza zein den ez dakienean, kreditu-kontu bat eska dezake: Bankuak diru-muga bat duen kontu korronte bat emango dio, eta enpresak kontu horretako dirua behar ahala erabil dezake.
Merkataritza kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen den finantzazio automatikoa da, fakturak ordaindu arte.
Efektu-deskontua: Letra batetan jasotako bezeroen zorrak, banku bati laga diezaioke enpresak mugaeguna baino lehen, eta bankuak zorren zenbatekoa aurrez ordainduko dio interesengatik eta komisioengatik zenbateko batzuk kendu ondoren.
Factoring: Enpresak bezeroen gaineko kobrantza-eskubide guztiak “FACTOR” izeneko enpresa bati saltzean datza.
Berezko finantzaketa-funtsak: Enpresak Ogasunari zein Gizarte Segurantzari zor dizkien zenbatekoetatik eratorritako finantzaketa, adibidez.