Enpresaren Finantzaketa-Iturriak eta BEZaren Kudeaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,82 KB

BEZa: Balio Erantsiaren Zerga

BEZa aplikatzen den eragiketak:

  • Ondasun-entregak eta zerbitzu-emateak
  • Ondasunen erosketa intracomunitarioa (komuna)
  • Ondasunen inportazioak

Kanonetan ez da BEZik ordaintzen. Hala ere, operazio guztiek ez dute BEZa ordaindu behar (adibidez, hezkuntza, osasuna...). Beraz, zerga hau benetan jasaten duena azken bezeroa da, ezin baitu bere gastuetatik kendu. Zergaren subjektu pasiboa, enpresek eta profesionalek, Ogasunari sartzen diote bildutako dirua, eta zergapekoa kontsumitzailea da.

BEZaren Tasa Inpositiboak

Tasa inpositiboak desberdinak dira produktuaren arabera:

  • %4ko tasa oso murriztua: Oinarrizko produktuei aplikatzen zaie.
  • %7ko tasa murriztua: Orokorrean elikagaiei aplikatzen zaie, baita garraioari ere.
  • %16ko tasa orokorra: Gainerako ondasun eta zerbitzuei aplikatzen zaie: alkohola, butanoa...

BEZaren Kudeaketarako Betebehar Formalak

Enpresek BEZaren ordainketa eta kobrantza era zuzenean eraman ahal izateko, lege-eskakizun eta betebehar formal batzuk kontuan hartu behar dira:

  • Fakturak ondo begiratu/gorde.
  • Enpresek liburu hauek eraman behar dituzte:
    • Emititutako fakturen liburua.
    • Jasotako fakturen liburua.
    • Inbertsio-ondasunen liburua.

Horretaz gain, enpresaburuek honako betebeharrak dituzte:

  • Ondasun eta zerbitzuen fakturak egitea.
  • Emititutako eta jasotako faktura guztien zerrenda aurkeztea.
  • Urte guztiko operazioen laburpena aurkeztea.

9. Enpresaren Finantzaketa-Iturriak

Zer da finantzaketa-iturria? Enpresak bere proiektuak aurrera eraman ahal izateko erabiltzen duen kapitala da.

Finantzaketarako Bideen Sailkapena

  1. Itzultzeko Epearen Araberako Sailkapena:
    • Epe motzerako finantzaketa-iturriak: Itzultzeko epea 12 hilabete arte luzatzen denean. Adibidez: Banku-maileguak.
    • Epe luzerako finantzaketa-iturriak: Itzultzeko epea 12 hilabete baino gehiago denean. Adibidez: Epe luzerako mailegua.
  2. Jatorriaren Araberako Sailkapena (Barnekoa edo Kanpokoa):
    • Barne-finantzaketa: Enpresak bere jardueragatik lortu dituen irabaziak, dibidendua bazkideen artean banatu ez denean.
    • Kanpo-finantzaketa: Enpresek kanpotik lortzen dutenean kapitala. Bazkideek akzioen bidez egindako ekarpena izan daiteke.
  3. Jabetzaren Araberako Sailkapena:
    • Norberaren finantzaketa-bideak (Baliabide Propioak): Enpresak sortutako irabaziak.
    • Kanpoko finantzaketa-bideak: Bankuetatik lortutako maileguak.

9.1. Baliabide Propioak edo Berariazko Finantzaketa

Enpresak dituen baliabide egonkorrenak dira, baina baita arriskutsuenak ere.

Baliabide Propio Nagusiak

  1. Kapitala: Bazkideek egiten dituzten ekarpenak dira. Ekarpenak gizabanakoek, beste enpresek, bankuek... egin ditzakete. Arrisku Kapitaleko Sozietateak (AKS) enpresak zabaltzeko bideak ematen ditu, eta hauek ere egin dezakete ekarpena. Ez da epe jakin batean itzuli behar den kanpo-finantzaketa. AKSak bere kapital-partaidetza saldu dezake eta inbertsioa errekuperatu.
  2. Erreserbak: Enpresak banatu ezin dituen irabaziak dira, eta etorkizunean inbertsio batzuk egiteko erabiliko ditu.
    Erreserba Motak
    • Legezkoak: Kopurua legeak ezartzen duenean.
    • Estatutu-erreserbak: Enpresaren estatutuek ezartzen dutenean (barne-araudiak).
    • Borondatezkoak: Estatuarenak edo pribatuak izan daitezkeen subentzioetatik lortutako ezohiko irabazi edo erreserbez ezartzen dituztenak.

    Erreserbak enpresetan geratzen diren irabaziak dira, eta hauekin inbertsio gehiago egin daitezke. Aberaste-autofinantzaketa bezala ere ezagutzen da.

Enpresaren Mantentze-Finantzaketa

(Enpresak bere hornidurak erosi ahal izateko)

  1. Amortizazioak: Enpresaren aktiboak dira, hau da, enpresaren material higiezinak (ordenagailuak, makinak, lurra...). Material hauek zaharkitzen ari direlako balioa galtzen dute. Urteak pasa ahala, amortizazio-fondoaren igoera ematen da, aktiboen balio-galeraren berdina dena. Ondasunak ordezkatzeko garaia iristen den bitartean, amortizazio-fondoa finantzaketa-iturri gisa erabiltzen du enpresak.
  2. Hornidurak: Mantentze-finantzaketako beste hainbat gastu ordaindu ahal izateko, enpresak fondo bat sortzen du oraindik sortu ez diren galerei edo etorkizuneko gastuei aurre egiteko. Adibidez: Enpresaren inbentarioa, zerga-ordainketak...

Enpresaren emaitza: Amortizazio eta hornidura fondoa, sozietateen gaineko zerga, dibidenduak (banatu diren irabaziak) eta erreserbak (banatu ez diren irabaziak).

Zer da dibidendua? Bazkideen artean banatzen diren irabaziak dira.

9.2. Epe Ertain eta Luzerako Kanpoko Finantzaketa

Zer da mailegua? Eskatzen den diru guztia erabiltzen da, eta horren arabera interesak ordaindu behar dira.

Zer da kreditua? Erabilitako diruagatik bakarrik ordaintzen dituzu interesak.

Enpresak dirua behar duenean, kanpo-finantzaketara jotzen du:

  1. Epe ertain eta luzerako maileguak: Mailegua onartu ondoren, enpresak berehala erabili dezake dirua. Gero, interesekin itzuliko du.
  2. Jaulkapenak, obligazioak edo enprestitoak: Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu-tituluak dira, eta partikularrek eta beste enpresa batzuek erosten dituzte interes baten truke. Erakunde publikoek ere obligazioak jaulkitzen dituzte. Zergak desgrabatzeko asko erabiltzen da, hau da, zerga gutxiago ordaintzeko.
  3. Leasing: Bezeroak higiezinak alokatzen dizkio leasing-enpresari errenta-kuota bat ordainduta.
    • Leasing-kontratuek gutxienez 2 urteko iraupena izatea eskatzen dute.
    • Kontratuak, alokatzeko aldia amaitu ondoren, ondasuna erosteko aukera ematen du, beti ere bezeroak alokatutako ondasuna enpresa-jarduera bat gauzatzeko erabiliko duela frogatzen badu.
    • Kontratua amaitzean 3 aukera ditu: erostea, kontratua berritzea edo itzultzea.

    Bezeroak bere gain hartu behar ditu alokatze-aldi osoan zehar ondasunari dagozkion gastu guztiak, baita dagokion zerga ordaintzea ere (hala nola, ondasunaren asegurua eta mantentze-gastuak). Kuotaren zenbatekoa honakoek zehazten dute: ondasunaren amortizazioa, ekoizpen-kapitalaren interesak, administrazio-gastuak eta enpresa errentariak huts egiten duen kasurako arrisku-primak.

  4. Renting: Epe ertain edo luzerako ondasun higigarriak alokatzean datza. Kontratuan, errentariak epe jakin batean errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du, eta renting-enpresak zerbitzu batzuk emateko konpromisoa hartzen du.
    • Ekipoa zahartzen bada, berritzeko aukera ematen du.
    • Ondasunaren mantentzea egiten du (Leasing-ek ez du egiten).
    • Arrisku oroko asegurua kontratatzen du.

    Fiskalki %100 kengarria den gastua da. Ez dago errentamenduaren iraupen minimorik. Kontratua amaitzean ez du erosteko aukerarik ematen.

Zein da aukera interesgarriena?

  1. Epe luzerako inbertsioa egin nahi izanez gero, leasing da interesgarriagoa.
  2. Langile autonomo edo enpresa baten helburua ibilgailuekin bakarrik lan egitea bada, renting, izan ere, ordaindu beharreko kuotak baxuagoak dira. Gainera, gastu guztiei erantzuten die.
  3. Kontratu guztietan hizki txikia arreta handiz irakurtzea komeni da, kontratuaren iraupen zehatzari, baja eman nahi duen bezeroaren kasuan ezarritako aparteko baldintzei eta ibilgailuen egoerari buruz.

9.3. Epe Motzerako Kanpo Baliabideak

Enpresak epe motzerako kredituak lor ditzake, bere ustiapen-zikloaren zati bat finantzatzeko. Gehien erabiltzen diren epe motzerako finantzaketa-iturriak hauek dira:

  1. Epe motzerako maileguak: Enpresak mailegu bat eskatzen du 12 hilabete baino gutxiagorako. Epe hori amaitu baino lehen utzitako dirua + interesak ordaindu behar ditu.
  2. Epe motzerako banku-kredituak: Bankuak enpresekin erabiltzen dituzten modalitateak:
    • Kontu korronteko gaindikina (Zorpekoa): Enpresak erabilgarria den saldoa baino gehiago erabiltzen duenean. Zenbaki gorritan utziko du, baina gero enpresak interes batzuk ordaindu beharko ditu kopuru horren truke. Abantaila: dirua berehala erabili daiteke, baina interesak denboraren arabera handitzen dira.
    • Kreditu-kontua: Enpresak erabili duen diru-kopuruaren interesak eta erabili ez duenaren komisioak ordaindu beharko ditu.
  3. Merkataritza-kreditua: Enpresak ez dio hasieratik hornitzaileari ordaintzen, eta denbora horretan finantzatzeko denbora izan du.
  4. Efektu-deskontua: Bankuak deskontua egiten dio enpresari irabazietako interesengatik. Hala ere, letra (epea finkatutakoan ordaindu beharreko diru-kopurua) ordainduko ez balitz, bankuak aipatutako kopurua eta itzultze-gastuak kargatuko ditu enpresaren kontuan.
  5. Faktoring: Enpresak bezeroengan dituen kreditu-eskubide guztiak saltzen dizkio "faktor" izeneko enpresa bati. Honek berehalako likidezia ematen dio enpresari eta "morosoen" arazoa ekiditen du. Bezeroek ordaintzen ez badute, ez da enpresaren erantzukizuna, baizik eta "faktor" enpresarena. Desabantaila: interes eta komisio asko.
  6. Berezko finantzaketa-fondoak: Aldez aurretiko negoziaziorik behar ez duten fondoak dira. Enpresak fondo batzuk izan behar ditu (soldatak, Ogasunari...) ordaintzeko.

Entradas relacionadas: