Enpresaren Finantza Analisia: Ratio Nagusiak eta Interpretazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,65 KB
Maniobra Funtsa (MF): Formulak
- MF = Aktibo Korrontea (AK) - Pasibo Korrontea (PK)
- MF = (Ondare Garbia (OG) + Pasibo Ez-Korrontea (PEK)) - Aktibo Ez-Korrontea (AEK)
Maniobra Funtsaren Egoerak (AK - PK ikuspegia)
MF < 0 (AK < PK)
Enpresak likidezia-arazoak izango ditu, ez baitu nahikoa aktibo korronte pasibo korrontea ordaintzeko (ordainketa-etendura izan dezake).
MF = 0 (AK = PK)
Enpresak aktibo korrontearekin pasibo korrontea ordain dezake justu-justu, baina arazoak izan ditzake ustekaberen bat gertatzen bada (adibidez, bezeroek garaiz ez ordaintzea edo salmentak atzeratzea). Arriskuan dago.
MF > 0 (AK > PK)
Enpresak ez luke inolako arazorik izango aktibo korrontearekin pasibo korrontea ordaintzeko; ez luke ibilgeturik (aktibo ez-korronterik) saldu beharko epe laburreko zorrei aurre egiteko. Egoera osasuntsua da.
Maniobra Funtsaren Egoerak ((OG + PEK) - AEK ikuspegia)
(OG + PEK) > AEK
Epe luzeko baliabideek (ondare garbia + epe luzeko zorrak) epe luzerako inbertsioak (aktibo ez-korrontea) eta maniobra funtsaren zati bat finantzatzen dituzte. MF > 0.
(OG + PEK) < AEK
Epe luzeko baliabideek ez dituzte epe luzerako inbertsioak osorik finantzatzen; epe laburreko baliabideen (pasibo korrontea) zati bat behar da. MF < 0.
Zorpetze Osoa eta Autonomia Finantzarioa
Zorpetze Osoa = Pasibo Totala (PT) / Ondare Garbia (OG) (Balio optimoa: 0,5 inguru)
Autonomia Finantzarioa = Ondare Garbia (OG) / Pasibo Totala (PT) (Balio optimoa: 2 inguru)
Ratio Balioa | Egoera Finantzarioa | Konponbidea |
---|---|---|
Zorpetzea > 0,5 Autonomia < 2 | Zor gehiegi du. Deskapitalizatuta dago. | Kapital-zabalkuntza egin beharko luke. |
Zorpetzea < 0,5 Autonomia > 2 | Zor gutxiegi du. Ondare garbia altuegia da (errentagarritasuna galdu dezake). | Inbertsio gehiago egin ditzake zorren bidez finantzatuz. |
Berme Ratioa
Berme Ratioa = Aktibo Totala (AT) / Pasibo Totala (PT) (Balio optimoa: 1,5 - 2,5)
Ratio Balioa | Egoera Finantzarioa | Konponbidea / Ondorioa |
---|---|---|
< 1 | Porrot teknikoa. Zorrak aktiboak baino handiagoak dira. | Hartzekodunen lehiaketa (lehengo ordainketa-etendura edo porrota). Epaiketa-prozesu bat hasiko litzateke enpresak ondarea sal dezan hartzekodunei ordaintzeko. |
1 - 1,5 | Ez dago ziurtasun osorik enpresak zor guztiak hartzekodunei ordainduko dizkienik bere aktiboekin. | Pasiboa murriztu behar du:
|
> 2,5 | Oso altua da, ziurrenik ondare garbi gehiegi du edo aktibo gehiegi pasiboarekiko. | Zorpetze-ratioaren bidez egiaztatu behar du zor gehiegi edo gutxiegi duen, neurri egokiak hartzeko (inbertsioak zorpetuz, etab.). |
Ibilgetasun Ratioa
Ibilgetasun Ratioa = Aktibo Ez-Korrontea (AEK) / (Ondare Garbia (OG) + Pasibo Ez-Korrontea (PEK)) (Balio optimoa: < 1)
Ratio Balioa | Egoera Finantzarioa (Maniobra Funtsarekiko lotura) |
---|---|
< 1 | MF > 0 Epe luzeko baliabideek epe luzerako inbertsioak (ibilgetua) finantzatzen dituzte eta soberakin bat geratzen da (Maniobra Funtsa). |
> 1 | MF < 0 Epe luzeko baliabideek ez dituzte epe luzerako inbertsioak osorik finantzatzen. Epe laburreko zorren (PK) zati bat behar da ibilgetua finantzatzeko. |
Likidezia Ratioa
Likidezia Ratioa = Aktibo Korrontea (AK) / Pasibo Korrontea (PK) (Balio optimoa: 1,5 - 2)
Ratio Balioa | Egoera Finantzarioa | Konponbidea |
---|---|---|
< 1 | MF < 0. Likidezia arazo larriak. Ordainketa-etendura arriskua. | Premiazko neurriak: Zorrak ber negoziatu, aktiboak saldu, kapitala handitu. |
1 - 1,5 | MF > 0 (baina txikia). Nahiz eta AK > PK izan, tartea txikia da. Ustekabeek (bezeroen berandutzeak, salmenten jaitsierak...) enpresa PK ordaindu ezinik utz lezakete. |
Aktibo Korrontea handitu:
|
> 2 | Aktibo korronte gehiegi, batez ere izakin edo bezeroetan egon daitekeena. Errentagarritasuna galtzen ari da baliabide horiek ez direlako behar bezala erabiltzen. |
|
Diruzaintza Ratioa (Acid Test)
Izakinak kenduta, epe laburreko zorrei aurre egiteko gaitasuna neurtzen du.
Diruzaintza Ratioa = (Erabilgarria + Bihurgarria) / Pasibo Korrontea (PK) (Balio optimoa: 0,8 - 1,2)
Oharra: Erabilgarria = Kutxa eta bankuak; Bihurgarria = Epe laburreko inbertsio finantzarioak + Bezeroak eta zordunak
Ratio Balioa | Egoera Finantzarioa | Konponbidea |
---|---|---|
< 0,8 | Epe laburreko zorrak ordaintzeko arazoak izan ditzake izakinak azkar saldu ezean. |
|
> 1,2 | Likidezia gehiegi (erabilgarri + bihurgarrian), errentagarritasuna galtzen ari da. |
|
Erabilgarritasun Ratioa (Cash Ratio)
Baliabide likidoenekin (kutxa eta bankuak) epe laburreko zorrak berehala ordain ditzakeen neurtzen du.
Erabilgarritasun Ratioa = Erabilgarria / Pasibo Korrontea (PK) (Balio optimoa: 0,1 - 0,3)
Ratio Balioa | Egoera Finantzarioa | Konponbidea |
---|---|---|
< 0,1 | Berehalako likidezia arazoak izan ditzake epe laburreko zorrei aurre egiteko. |
|
> 0,3 | Bankuan eta kutxan diru gehiegi (baliabide alferrak), errentagarritasuna galtzen ari da. |
|