Enpresaren banaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,47 KB
1.1. Inbertsioen sailkapena
Irizpide hauen arabera sailkatu daitezke inbertsio guztiak:
Likidezia. Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da. Likidezia koko inbertsioak interesgarriak dira inbertsiogileak dirua eskura errazi nahi baldin badu.
Segurtasuna. Inbertsio orok du espero baino diru gutxiago eskuratzela arriskua; eta gerta daiteke dirua galtzea ere. Arriskua zenbat eta txikjagos izan, orduan eta seguruagoa da produktua, eta alderantziz.
Errentagarritasuna. Hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna da.
Inbertsiogile batek larrialdietarako diru-poltsa bat izan nahi badu, errentaga rritasuna baino komenigarriagoak dira likidezia eta segurtasuna.
Baina inber tsioaren errentagarritasunak ere ezin du txikiegia izan, bestela ez baitu merez inbertitzea. Inbertsiogile bakoitzaren profilaren mende egongo da hiru irizpr deen arteko oreka.
1.2. Errenta finkoko baloreak
Errenta finkoko produktuek aurrez ezarritako errentagarritasuna ematen dute, eta inbertitutako dirua epe jakin baten itzultzen dute. Zor publikoa deritze, horrelako jaulkipen gehienak erakunde publikoek egiten dituztelako, estatuko administrazio zentralak, zehazki. Autonomia-erkidegoek ere jaulki ditzakete ha- lako baloreak; baina, jaulkipenak ez dira hain ohikoak, eta inbertsio arriskutsua- goak izaten dira. Izan ere, autonomia-erkidegoek ordaintzeko berme gutxiago eman ditzakete estatuak baino.
Izena | Epea |
Altxorraren Letra | 3,6,12 eta 18 hilabete |
Bonuak | 3 eta 5 urte |
Obligazioak | 10, 15 eta 30 urte |
1.3. Errenta aldakorreko baloreak
Errenta finkoak ez bezala, errenta aldakorrak ez du aurrez finkatutako erren- tagarritasunik ematen, eta inbertsioaren epea ere zehaztu gabe egoten da. Akzioak erosten dituena enpresa edo negozio horretako bazkide-jabe bihurtzen da, eta, horrenbestez, ez dago inbertitutako dirua itzultzeko eperik. Diruekarpenaren truke, inbertsiogileak enpresa kudeatzeko eskubidea lortzen du; baita dibidenduen banaketan (etekinak) parte hartzekoa ere, dibidenduak noski.
Akzioak: enpresa baten jabetza-ehunekoa adierazten duten tituluak dira, eta jabeei eskubide ekonomikoak eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete.
Akziodun batek bi modu ditu bere inbertsioari errentagarritasuna ateratzeko: alde batetik, dibidenduen (etekinak) banaketatik; eta bestetik, akzioak erosi baino garestiago salduta. Alabaina, ezin da jakin zenbateko errentagarritasuna lortu dezakeen, bi arrazoirengatik:
Enpresaren egoeraren mende dago dibidenduen banaketa.
Akzioen merkatu-prezioa aldatu egiten da burtsan.
Aurrez ezin denez jakin enpresaren egoera zein izango den eta burtsak zer aldaketa izango dituen, errenta aldakorrak arriskuak dituela dela esaten da.