Enpresaren Antolakuntza Funtzioa: Definizioa, Etapak eta Eskolak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB
Antolakuntza Funtzioa Enpresan
Zer da Antolakuntza Funtzioa?
Enpresaren zuzendaritzan, antolakuntza dagokion planifikazioa egin ondoren garatu behar den funtzioa da. Oso zaila da antolakuntzarik ez duen enpresa batean aldez aurretik egindako planifikazioa aurrera ateratzea eta, ondorioz, eraginkortasunez garatzea. Antolakuntza funtzioari esker, aldez aurretik planifikatutako planak aurrera eraman daitezke, enpresa osatzen duten kide guztien lankidetzarekin.
Antolakuntza honela definitzen da: enpresa osatzen duen pertsona bakoitzak egin behar dituen funtzioak, bai eta hauen erantzukizuna eta agintea definitzen dituen egitura diseinatzea helburu duen funtzioa. Horretaz gain, antolakuntzaren helburua da lan desberdinen eta enpresaren funtzionamendu-arlo guztien artean sortzen diren erlazioak ordenatzea.
Lan Banaketaren Garrantzia
Lan banaketak lan bakoitzeko espezializazioa sustatzen du, lanaren produktibitatea handitzeko helburuarekin.
Antolakuntza Funtzioaren Etapak
Antolakuntza eraginkor bat ezartzeko, urrats hauek jarraitu behar dira:
- Mailak zehaztu behar dira, hierarkia bat ezarriz.
- Aginte-maila eta pertsona bakoitzari esleitutako funtzioak edo helburuak argiak eta zehatzak izan behar dute.
- Bakoitzak jakin behar du zeini obeditu behar dion (aginte-unitatea).
- Komunikazio-bideak zentzu guztietan (gora, behera eta horizontalki) egon behar dute.
Komunikazioa Enpresan
Komunikazioa funtsezkoa da antolakuntza egoki baterako. Bi mota nagusi bereizten dira barne-komunikazioan:
- Barne Komunikazio Bertikala: Goitik behera (zuzendaritzatik langileengana) eta behetik gora (langileetatik zuzendaritzara) doana.
- Barne Komunikazio Horizontala: Maila hierarkiko bereko kideen artean gertatzen dena.
Komunikazio txar batek interpretazio okerrak ekar ditzake, eta horrek langileentzat edo enpresarentzat ondorio kaltegarriak izan ditzake.
Lanaren Antolakuntza
Lana antolatzearen helburua da lehendik markatutako helburuak lortzea, ahalik eta kostu gutxienarekin.
Lan Antolakuntzaren Garapen Historikoa
Humanitatearen hasieratik, pertsonak beti egin behar izan du talde-lana. Lanaren antolakuntza zientifikoaren lehen teorien aitzindariak, berriz, Taylor eta Fayol izan ziren.
Antolakuntza Zientifikoaren Eskola
Taylorismoa
Taylorren ideiak (Taylorismoa) industria-ekoizpenari aplikatu zitzaizkion. Lana arrazionalizatu nahi zuen, denbora hilak kenduz eta mugimendu justuak markatuz, nahiz eta honek sormena deuseztatzen zuen. Langileak sustatzeko, errendimenduan oinarritutako soldatak ezartzen ziren: errendimendu eta erritmo handiagoa zuen langileak soldata handiagoa lortuko zuen. Hau lortzeko, honakoak hartu ziren kontuan:
- Kargu eta lanen analisi eta diseinua.
- Funtzioen espezializazioa.
- Erantzukizunen dezentralizazioa.
- Lanaren arrazionalizazio osoa, aisialdi-denbora kenduz.
- Soldata pizgarriak.
- Kontrola eta gainbegiraketa zorrotza.
Fayolen Teoria
Fayolek lanaren antolakuntza-sistema osoago bat sortu zuen, enpresaren globalitatea antolatuz. Enpresaren funtzio desberdinei garrantzia eman zien, bereziki funtzio administratiboari, honen menpe baitzeuden gainerakoak. Bere irizpide nagusiak hauek ziren:
- Lanaren banaketa.
- Ondo definitutako hierarkia.
- Aginte eta zuzendaritza unitatea.
- Ordainketa zuzen eta behar bezalakoa.
- Agintearen eta erantzukizunaren arteko oreka.
Giza Erlazioen Eskola
Elton Mayoren Ekarpenak
Taylorismoari egindako kritiketatik abiatuta, Elton Mayok beste eredu bat proposatu zuen, ondorio hauekin:
- Pizgarri materialez gain (onurak maximizatzea), izaera sozialeko beste pizgarri batzuk ere badaudela.
- Nahitaezkoa dela enpresak arreta gehiago eskaintzea langileei, langilea emozionalki asetua senti dadin, horrek ekoizpenean eragin positiboa izango baitu.
- Gizakia ezin dela makina bat bezala programatu.
Maslow eta Herzbergen Motibazio Teoriak
1960ko hamarkadan, Abraham H. Maslow eta Frederick Herzberg bezalako autoreek giza jarreraren motibazioa ekoizpena handitzeko gakoa zela defendatu zuten. Beraz, enpresaburuaren egitekoa langileak motibatzea da hauen motibazioa sustatzea da.