Enpresaren Antolaketa: Plangintza, Organigrama eta Hierarkia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Plangintza

Plangintza erabakiak hartzerakoan zentzuzko prozesua da, eta enpresak jarraituko dituen ekintza desberdinen artean aukeratzea ere bere baitan sartzen da. Planifikatzea, aldez aurretik lortu nahi duguna erabakitzea da, zer egin behar den hori lortzeko, nola, non, nork eta noiz egingo den. Alegia, helburuak ezartzean eta helburu horiek lortzeko beharrezko estrategia eta lanei buruzko erabakiak hartzean datza.

Organigrama

Organigrama bat, irudi grafiko bat da. Honek, enpresaren egitura irudikatzen du, eta bere helburu nagusia erakunde bateko osagai guztiei bere egoera zein den eta zer harreman dagoen osagai horien artean era erraz batean bisualki azaltzea da. Halaber, organigramei esker, enpresatik kanpo daudenek, baina harekin loturaren bat dutenek, egoera bakoitzean behar dituzten solaskideak ezagutzea lortzen dute.

Hierarkia

Enpresaren aginpidearen eredua da. Honek, enpresaren aginpidearen banaketa formala isladatzen du. Hierarkian gorantz egiten dugun heinean aginpidea areagotu egiten da, bertikalaki gero eta gorago, gero eta botere gehiago izanik goragokoak. Beherantza egitean, ordea, aginpidea txikituz joango da, zuzendaritza zeregin gutxiago eta aritzeko zeregin gehiago daudelako. Grafikoki, piramide baten bidez adieraz daiteke.

Departamentalizazioa

Antolakuntza funtzioaren barne, enpresa saila desberdinetan banatzeko zatiketa prozesuari deritzo. Lanpostuak finkatu ondoren, lanpostu horiek goi unitateetan biltzen dira, betiere, zuzendaritzako kide baten aginpide eta ardurapean. Zatiketa hau egiterakoan zenbait irizpide jarraitzen dira: funtzioa, kokapen geografikoa, produktu mota, etab.

Kanpo Motibazioa

Enpresek beren langileak motibatzeko erabili ohi dituzten tresna mota batzuk osatzen dute. Hain zuzen ere, jasotako ordainsariak pertsonaz kanpokoak direnean emango da motibazio mota hau. Gehien erabiltzen diren ordainsariak hurrengoak direlarik; honenbesteko ordaina, salmentagatiko komisioa, ekoizpen sariak eta akzioak erosteko aukera (stock options).

Negoziazio Distributiboa

Gatazka bat konpontzeko eman daitekeen negoziazio mota bat da. Gatazkaren bi alde protagonistek lortu dituzten emaitzei egiten die erreferentzia. Hain zuzen ere, alde batek lortu dituen emaitzak besteak lortutakoaren kaltez gertatzen denean emango da. Hots, batek besteak galdu duena irabaziko du eta alderantziz. Beraz, emaitzak distribuitu egiten dira, alde bati eman eta besteari kendu, hortik datorrelarik izena.

Entradas relacionadas: