Enpresako Segurtasun Politika eta Backup Praktikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,59 KB
Segurtasun politika
Zer da? Enpresa bateko informazioa babesteko hartzen diren neurriak.
Nolabait, informazioa babesteko fisikoki hartu daitezkeen neurriak eta baita langileentzako eta erabiltzaileentzako erabilpena arautzen duten neurriak biltzen ditu. Segurtasun politika bakoitza enpresaren interesetara egokituko da.
Langileentzako neurriak
- Ezin da musikarik, pelikularik edota fitxategi ilegalik deskargatu.
- Ezin dira ireki eskatu gabeko mezuetan atxikita datozen dokumentuak edo linkak.
- Ezin dira bisitatu legez kontrako edukia duten web-orriak.
- Ezin dira datu pertsonalak eman telefonoz ezta email bidez.
- Ez erabili pasahitz berbera web orri desberdinetan.
- Ezin da erabili memoria eta beste motatako baliabideak helburu pertsonaletarako.
- Ezin da lizentziadun programen deskarga ilegala egin.
Segurtasun kopiak
Ordenagailuetan, bai pertsonaletan eta bai enpresetan, informazio asko gordetzen da. Hauek galtzea ezbehar handia izan daiteke. Horregatik, informazioaren segurtasuna bermatzeko beharrezkoa da segurtasun kopiak egitea.
Segurtasun kopiak biltegiratze gailu desberdinetan egin daitezke.
Segurtasun kopien politika
Kontuan hartu beharreko alderdiak: maiztasuna, ordua, datuen aukeraketa, kopia mota, kopia gordeko den biltegiratze gailua, zifratua izan behar den ala ez, eta erabiliko den programa.
Segurtasun kopia motak
- Osoa: aukeratutako fitxategi eta karpeta guztien kopia egiten du. Lehenengo kopia egiterakoan hau aukeratu behar dugu.
- Diferentziala: azken kopia osoa egin zenetik sortutako edo aldatu diren fitxategi eta karpeten kopia egiten du.
- Inkrementala: azken kopia egin zenetik aldatu diren datuen kopia egiten du.
Programak
Segurtasun kopiak eta berreskurapenerako erabil daitezkeen programak:
- Windows 10
- EaseUS Todo Backup Free
- Iperius Backup
- AOMEI Software
Hirens-Boot
Zer da? Zertarako balio du?
Ordenagailu bateko sistema bat erreparatzeko, erreskatatzeko edo errekuperatzeko balio du. Honez gain, disko gogorra erreparatu dezake eta birusak (virus-ak) manualki borratu.
Zein motatako aplikazioak aurki ditzakegu?
Menu moduko softwarre handi bat du, eta honako tresnak aurki daitezke:
- MiniXP: sistemaren funtzionamenduaren probak egiteko, partizioak kudeatzeko, segurtasun kopiak egiteko, multimedia erreproduzitzaileak, Master Boot Record-aren kudeatzailea, BIOS-aren tresnak, pasahitzak aldatzeko edo ezabatzeko eta datuak berreskuratzeko tresnak.
MiniXP eta DOS Tools bertsio 15.1-ean daude; beste guztiak doakoak (free) dira.
Hiren's Boot-en gaur egungo alternatibak
- Hiren's Boot Suite
- Live CD: Parted Magic
- GParted (partizioetarako)
- Medicat (LiveCD moduan sistema abiarazteko)
- Linux distribuzio askoren tresnak eta beste
Medicat
Zer da? Zer egiten du?
Medicat Hiren's Boot-aren alternatiba bat da. Bere ideia nagusia Windows sistema eragilea eramatea da, prest funtzionatzeko RAM memorian, hau da, Live moduan, Linux distribuzioek egiten duten antzeko moduan.
Erabilera nagusia: sistema bat hautsi edo hondatuta dagoenean berreskurapena eta datuen berreskuratzea. Honez gain, sistema fisikoak duen erregistrora sar daiteke eta Windows pasahitzak berridazteko erabili daiteke, modu honetan erabiltzeko prest egoteko.