Enpresa Pilaketa, Aurrerapen Teknikoa eta Kolonialismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Enpresa-pilaketa 1873-1896ko Depresio Handiaren eraginez, industriak eta bankuak pilatu egin ziren.

Enpresa Pilaketaren Formak

  1. Kartela: Produktu jakin bat fabrikatzen duten enpresen arteko hitzarmena da, lehia murrizteko.
  2. Trusta: Zenbait enpresak bat egitea da; enpresa horiek jarduera berean edo produkzio-prozesuko faseetan jardun dezakete.
  3. Holdinga: Hainbat eratako enpresetan inbertitzen duen finantza-sozietatea da, eta helburua enpresa horiek kontrolatzea da.

Aurrerapen Teknikoa eta Berrikuntza Teknologikoak

Industria mekanikoaren barruko produkzioa asko hasi zen, biztanleria zibila sektore horretako produktuak erabiltzen hasi zenean. Josteko makina, idazteko makina, bizikleta, automobila...etc.

  • 1885ean, Benz alemanek lehenengo automobila fabrikatu zuten.
  • Automobilaren industriara iraultza, berriz, Forden “T” modelo ospetsu eta merkeak ekarri zuen (1907).
  • Hegazkineko lehenengo hegaldia 1903an izan zen.
  • Aspirina 1899an asmatu zen.

Energia elektrikoak; industrian, garraioan, eguneroko bizimoduan eta komunikazioetan. Petrolioa AEBn gehiago ekoiztu zen. Industria kimikoak; nekazaritzarako ongarriak, papera fabrikatzeko osagai berriak, sendagaiak, plastikoak, lehergailuak...etc.

Lanaren Antolamendu Berriak: Taylorismoa

Lan finkoa eta errepikakorra ematen zien langileei, produkzio-kateko faseren baten barruan. F.W. Taylor-ek lanaren arrazionalizazioa eta “kudeaketa zientifikoa” sartu zituen; hau da, planifikazio- nahiz zuzendaritza-funtzioak bereizi egin zituen betearazpen-funtzioetatik. Laneko sistema berri horri Taylorismoa deitzen zaio.

Kolonialismotik Imperialismora

Potentzia ekonomiko nagusien arteko lehiek eragina izan zuten inperio kolonialak hedatzeko gatazketan.

Zergatiak

  • Ekonomikoak: Gehiegizko produkzioak, lehengaien hornitzaileak eta soberako kapitalak inbertitzeko lekuak.
  • Politikoak: Nazionalismoak agintearekin eta ospearekin lorturiko politika sortu zuten, eta konkista kolonialean biak adierazi ziren.

Europako biztale kopurua hazi zen, itsasoz bestalderako eta kolonietarako emigrazio handiak arindu egin zuen presio demografikoa. Espiritu misiolaria eta zientifikoa suspertu zen. Kolonizaturiko aldeek garrantzi handiagoa hartu zuten, bai produkzioan bai kontsumoan.

Afrika Banatu

1914an, Afrikako lurraldea guztiz banatuta zegoen Europako potentzien artean, eta bi estatu independente baino ez zeuden: Liberia eta Etiopia.

  1. Frantziak Aljeria beretu zuen 1847an. Gero, Tunisiara hedatu zuen eragina. Azkenik, kolonialismo frantsesak Maroko eta Madagaskar okupatzea burutu zuen.
  2. Belgikako Leopoldo II.a, Kongoko estatua sortu zuen.
  3. Britainiarrek Egiptotik eta Sudanetik Hegoafrikara, eta Gineako golkoko erdialdeko kostaldean ere gune batzuk zituzten (Nigeria, Sierra Leona...)
  4. Portugalek – Angola eta Mozambike.
  5. Alemaniak – Kamerun, Afrikako ekialde alemana eta Afrikako hego-mendebaldea.
  6. Espainia – Marokoko iparraldea, Río de Oro, Ginea.
  7. Italia – Libia, Eritrea eta Somalia.

Frantsesen eta britainiarren arteko harremanetan gatazka sortu zen, Erresuma Batuak 1882an Egipto okupatu zuenean. Ordura arte, Suezko kanala bi estatu horien artean kontrolatzen zuten. 1884an Berlineko Konferentzia egin zen, Bismarck kantzelariaren ekimenez, Afrikaren banaketa ezartzeko. Kolonizatzaileek trazaturiko muga politikoek ez zuten errespetatu lurraldeen mapa etnikoa, eta, horren ondorioz, tribuen arteko gorrotoak eta pobrezia sortu dira.

Entradas relacionadas: