Enpresa Munduko Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB
Enpresaren Erantzukizun Soziala
Enpresa orok bere jarduerek gizarteriarekiko sortzen dituzten eta hirugarrenek jasaten dituzten kalteen aurrean izan behar duen ardura eta erantzukizuna da. Izan ere, gizartea gero eta kontzienteagoa da enpresen jardueren ondorioez, eta, logikoki, arreta eta erantzunak eskatzen dizkie.
ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak)
Enpresak sailkatzerakoan, irizpideetako bat neurriaren araberakoa izaten da. Horrela, enpresa txikiak, ertainak eta handiak izendatzen ditugu. Lehenengo bi multzoek osatzen dute ETE izenekoak (Enpresa Txiki eta Ertainak).
ETE enpresek, oro har, herrialde bateko egoera ekonomikoan eragin zuzenik ez badute ere, oso garrantzitsuak dira tokiko eta eskualdeko merkatuetan.
Enpresaburu Indibiduala
Autonomo gisa ere ezaguna, irabaziak lortzeko asmoarekin jarduera ekonomiko bat aurrera eramaten duen pertsona fisikoa da. Ez du kontraturik, eta bera da enpresan erabakiak hartzen dituena. Lortzen dituen mozkin guztiak berarentzat dira, baina, era berean, erantzukizun mugagabea du.
Erantzukizun Mugatuko Sozietateak (SL)
Izaera kapitalista duen merkataritza-sozietatea da. Sozietate hauen jabetza partaidetzetan banatzen da jabeen artean, eta hauek ez dira negoziagarriak; ezin dira akzioak bezala saldu. Sozietate hauetan erantzukizuna beti mugatua da. Sozietate mota hau bereziki enpresa txiki eta ertainen artean ere oso ohikoa da, enpresaburu indibidualaren arazo eta eragozpen asko saihesten baititu.
Sozietate Anonimoa (SA)
Izaera kapitalista duen merkataritza-sozietatea da, baina kasu honetan kapital soziala akzioetan zatituta dago bazkideen artean, eta akzioak libreki transmititzen dira. Erantzukizuna beti mugatua da, eta gutxieneko bazkide kopururik ez dago. Enpresa handien artean oso ohikoa da, finantzatzeko aukera asko ematen dituelako.
Kooperatibak
Behar komunak dituzten pertsona fisikoek eratutako sozietatea da. Sozietate hauetan langileak jabeak dira, eta erabakiak modu demokratikoan hartzen dira. Erantzukizuna mugatua da, eta eratzerakoan jarri behar den diru kopurua Estatuak finkatzen du kooperatiba motaren arabera.
Dibertsifikazioa
Hazkunde estrategiko bat da, merkatuari enpresen ohiko produktuez gain, produktu berriak gehitzen zaizkio. Honen barruan bi mota daude: homogeneoa (harremanduna) eta heterogeneoa (harremanik gabea).
Integrazio Bertikala
Ondasunak eta lehengaiak ekoizpen-katean integratzea helburu duen estrategia da. Horrela, enpresa batek bere ekoizpen-prozesuaren fase desberdinak koordinatu ditzake, produktu berriak gehitzean. Produktu berriak enpresan txertatuz gero, banaketa-kostuak eta transakzio-kostuak murriztu egiten dira.
Enpresa Kontzentrazioa
Enpresen arteko bat-egite edo erosketen bidez enpresen kopurua gutxitu eta tamainaz handitzea helburu duen prozesua da. Bi arrazoi nagusi daude: merkatuan errazago sartu ahal izatea eta gainditu beharreko sarrerako oztopoak saihestea. Beraz, kostuak murrizten dira eta boterea handitzen da.
Multinazionala
Ekoizpeneko eta merkataritzako unitate iraunkorrak nazio bat baino gehiagotan dituen enpresa bat da. Saltzeaz gain, ekoizten ere badute. Globalizazio mailan, multinazionalek eta haien filialek osatzen dute garrantzia.
Deslokalizazioa
Enpresa batek bere ekoizpena edo zerbitzuak beste herrialde batera, normalean garapen bidean dagoen batera, eramateko prozesua da, abantaila ekonomikoak lortzeko asmoz. Garapen bidean dauden herrialdeetan lan-indarra merkeagoa izaten da, eta horrela kostuak jaistea lortzen da, langileei gutxiago ordainduz eta lan-ordu luzeagoak ezarriz.
Frankizia
Itun bidezko kontzentrazio mota bat da. Kontratu bat sinatzen da, non frankiziatzaileak frankiziatuari bere negozio-eredua eta marka erabiltzeko eskubidea uzten dion, baldintza batzuen truke. Baina beharrezko baldintza batzuk bete behar dituzte, hau da, elementu komun batzuk izan behar dituzte.
Zeharkako Esportazioa
Enpresen hazkunde estrategikoan duten aukeretako bat da. Beste herrialde batzuetara joatea dakar, mugak gaindituz. Hau azken urteetan ohikoena bihurtu da, muga-zergen desagerpenak erraztu baitu. Beste enpresa baten bitartez egiten da, normalean lehen urrats gisa nazioartekotze prozesuan.