Enpresa Munduko Funtsezko Kontzeptuak eta Berrikuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,57 KB
Dokumentu honetan, enpresa munduan funtsezkoak diren hainbat kontzeptu eta rol definitzen dira, berrikuntzaren garrantzia azpimarratuz.
Intraekintzaileak
Intraekintzaileak enpresa batean beste baten kontura lan egiten duten eta ideia berritzaileak sortzen dituzten pertsonak dira. Enpresentzat balio handia dute beren sormenagatik, ekimenagatik eta kemenagatik.
Enpresaburua
Enpresaburua enpresan erabakiak hartu behar dituen pertsona da, enpresa osatzen duten elementuen artean une oro orekari eusten saiatzen dena eta arriskupean jarduten duena.
CEOa (Chief Executive Officer)
CEOa (Chief Executive Officer) enpresaren buruak edo enpresako zuzendaritza-organo gorenak ezarritako helburuak betetzeko ekintzak gauzatzeko eginkizuna duen pertsona da.
Ekintzailea
Ekintzailea aukera bat ikusi eta, ideia berritzaile batetik abiatuta, bere negozioa hasten duen pertsona da. Prozesu horretan, erabakiak hartzen ditu, mehatxuak eta aukerak ebaluatzen ditu, eta ekonomia- eta finantza-arriskuak hartzen ditu, proiektua abian jarri eta aurrera eramateko, etekin ekonomiko eta sozialak lortzeko helburuarekin.
Berrikuntza
Berrikuntza honako hauek izan daiteke:
- Ideiak
- Produktuak
- Zerbitzuak
- Prozesuak
- Estrategiak
Enpresek aldaketaren aurrean malguak izan behar dute. Aldaketarako malguak diren enpresek, eta sormenean berrikuntzak emateko aukera ikusten dutenek, nolabaiteko lehia-abantaila izango dute.