Enpresa Motak eta Funtzionamendua: Gakoak eta Azalpenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
1- Zer esan nahi du bazkideen erantzukizuna mugagabea dela?
- Honek esan nahi du enpresak zorrak baditu eta ordaindu ezin badu, bazkideek bere ondare propioarekin aurre egin beharko dutela.
- Erantzunkizun Mugatua: Enpresak zorrak baditu, enpresaren ondarearekin ordaintzen da, ez bazkidearenarekin.
2- Azaldu 2 ezberdintasun partizipazioa eta akzioen artean?
- Akzioak sozietate anonimoan erabiltzen dira eta partizipazioa sozietate mugatuan.
3- Dibidendu aktiboa eta dibidendu pasiboa, ez dira berdinak ala?
- Ez dira berdinak, aktiboa akziodunei zuzenean banatzen die irabaziak eta pasiboa akzioak erosteko konpromisoa hartzea da.
4- Enpresa mota hauetako enpresatik aukeratu bi azaltzeko. Joint-venture, Trust, Klusterra
-Trust: enpresen kontzentrazio bertikala. Kostuak murrizteko erabiltzen da eta konpetentzia kentzeko. Normalean gizarte kapitala erosten egiten dira.
- Klusterrak: Ekonomia-sektore jakin batean interesa duten unibertsitateen kontzentrazio geografikoak dira. Negozio bereko taldeak dira, lehiakorragoak izateko helburuarekin.
- Joint-ventureak: Bi enpresen edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste motatako aktiboren bat jartzen duten. Normalean herrialde desberdinetako enpresen artean.
- Cartel: enpresen arteko akordioak dira, merkatu bat kontrolatzeko edo konpetentzia kentzeko, prezioen paktuen bitartez.
5- Zer da holding bat? Zer motatakoak izan ahal dira? Ezagutzen al duzu Holding-ren bat, zertan datza?
- Sozietate matrize batek besteen kapitalak menperatzen ditu, ekintzen arauak edo helburuak ipintzen. Matrizearen betebeharra hori bakarrik bada holding purua esaten da, baina aparte beste helburu bat badu holding mistoa esaten da.
6- Enpresa motak
Sozietate zibil publikoa: Kontratu batean oinarritzen da. Ondasunak edo dirua jartzen duten bazkide kapitalistak eta lana bazkide industrialak dira. Erantzukizun mugagabea eta pertsonala. Ez dute nominarik, dibidenduak banatzen dituzte.
Sozietate kolektiboak: Sozietate pertsonalista. Bazkide kopuru minimoa 2. Bazkide guztiak parte hartzen dute kudeaketan. Erantzukizun subsidiarioa (Bazkideek hirugarren pertsonen aurrean elkarte zorrei egin behar diete aurre). Bazkide izaera ezin da nahi bezala transmititu. Sozietate gaineko zergaren bidez ordaintzen dituzte zergak.
Erantzunkizun mugatutako sozietatea: Bazkide gutxi dituzten enpresetarako aproposa. Erantzukizun mugatua. Kapital soziala partizipazioetan dago banatuta. Partizipazioak ez dira transmititzen modu librean. Hainbat kudeaketa organo daude eta gizarte organo bati agintzen zaio.
Sozietate anonimoa: Kapitalista da. Bazkide kopuru bat edo gehiago. Kapitala akzioetan banatzen da. Akzioen transmisio librea. Sozietateen gaineko zergak ordaindu behar ditu. 2 organo: Batzar nagusia eta administratzaileak.
Akzionistak/akzioak: Akzionistak enpresaren akzio baten edo gehiagoren jabeak dira, eta, beraz, enpresaren jabeak dira. Euren eskubideak dira: Dibidendu aktiboak eta kapital handitzeetan, akziodunek lehentasuna dute akzio berriak erosteko orduan.