Enpresa, Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,96 KB

Enpresa Motak

Zeren arabera sailka ditzakegu enpresak?

  • Jarduera
  • Ekoizpen-baliabideen jabetza
  • Forma juridikoa

Zer da forma juridikoa?

Entitatea bera independentea da eta ez dago lotuta norbanako bakoitzaren nortasunari.

Enpresa mota guztiek al dute forma juridikoa?

Bai, baina ez modu berean.

Ze enpresa mota ezagutzen dituzu?

  • BANAKAKO ENPRESAK: Banakako enpresaburua eta erantzukizun mugatuko ekintzailea
  • SOZIETATEAK: Sozietate anonimoa, Sozietate mugatua, Enpresa berria sozietate mugatua eta Kooperatiba

Ze faktoreren arabera aukeratzen da forma juridikoa?

  1. Eratzeko gutxieneko kapitala
  2. Lege-erantzukizuna
  3. Erabaki-hartzea
  4. Jabetzaren eskualdagarritasuna
  5. Zergak ordaintzea

Lege erantzukizun mugatua

Enpresa gaizki badoa, bakarrik kenduko dizute emandako dirua.

Lege erantzukizun mugagabea

Enpresa gaizki badoa, dirua eman arte edozein gauza kendu ahal dizute.

Akzio eta partizipazioen arteko ezberdintasuna zein da?

  1. Akzio: Eskualdatze librea
  2. Partizipazioen: Eskualdatze mugatua

Enpresaren Elementuak

Zeintzuk dira enpresaren 4 elementu nagusiak?

  1. Kapital-ondasunak
  2. Gizataldea
  3. Antolaketa
  4. Ingurunea

Zer dira kapital-ondasunak?

Enpresa batek bere jarduera egin ahal izateko dauzkan ondasunak dira.

Nola bana ditzakegu kapital-ondasunak?

  1. Aktibo korrontea: Aldian-aldian berritzen diren ondasunek eta etengabe zirkulatzen ari direnek osatzen dute.
  2. Aktibo ez-korrontea: Ekoizpen-jardueran denbora luzez erabiltzeko moduko ondasun edo ekipamenduek osatzen dute.

Zer da antolaketa?

Enpresaren agintaritza-, koordinazio- eta komunikazio-harremanen multzoa da.

Zeren arabera antolatzen dira enpresak?

Arlo funtzional espezializatuetan banatzea da (zuzendaritza, ekoizpena, giza baliabideak...).

Zer da organigrama?

Enpresa baten egitura erakusten duen adierazpen grafikoa da.

Ingurune orokorra eta espezifikoa

OROKORRA: Enpresa mota guztiei berdin eragiten dieten faktoreak dira.

ESPEZIFIKOA: Enpresa jakin baten funtzionamenduan eragina duten faktoreak biltzen ditu.

Nortzuk osatzen dute enpresaren gizataldea?

  1. Jabeak
  2. Langileak
  3. Zuzendariak
  4. Administrariak

Enpresen Betebeharrak

Enpresen betebehar motak

  1. Propioak eta hirugarrenenak
  2. Fiskalak eta betebehar sozialak

Zeintzuk dira betebehar sozialak?

  1. Enpresaren kotizazioak
  2. Langileen kotizazioak

BEZaren eta langileen kotizazioaren bitartekaritza

  1. BEZ: Kontsumitzaileei kobratu eta ogasunari ordaintzen dio.
  2. LANGILEEN KOTIZAZIOA: Soldatatik kendu eta Gizarte Segurantzari bidaltzen dio.

Zeintzuk dira betebehar propioak?

  1. Mozkinaren gaineko zerga
  2. BEZa

Zer dira gizarte-kotizazioak?

Enpresek eta langileek aldian-aldian Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak dira, trukean, langileek sektore publikotik zenbait prestazio jasotzeko eskubidea izan dezaten.

Zerga

Sektore publikoak exijitutako ordainketak dira.

Tasa

Zerbitzu publiko baten truke ordaintzen dira (adibidez, autobuseko bidaia).

"Tributuak eta zergak, tasa motak dira" esaldia

OKERRA da.

Zergak eta tasak ez direlako gauza bera.

Tributuak 3 mota ditu:

  • Zerga
  • Tasa
  • Kontribuzio bereziak

Zerga motak

Zuzeneko zergak: Pertsonak eta enpresak zergapetzen dituzte.

Zeharkako zergak: Ekintza jakin batzuk zergapetzen dituzte.

Zerga progresiboak: Ehuneko aldakorra aplikatzen dute.

Zerga proportzionalak: Ehuneko finko bat aplikatzen dute.

Zerga-kalkuluaren adibidea

Enpresa batek ordenagailu bat erosten du. Ordenagailuaren balioa 1000€koa da. BEZagatik ordaindutako kopurua 210€. BEZagatik ordaindutako portzentajea %21.

Zenbatekoak dira:

  1. Zerga-kuota: 210 €
  2. Zerga-oinarria: 1000€
  3. Zerga-tasa: % 21

Zenbat diru ordaindu du guztira enpresak? 1210€

Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra

Demografia, teknologia eta globalizazioa

Gizakiok askoz eraginkorragoak izaten ikasi dugu, naturatik baliabideak ateraz, ondasun eta zerbitzu bihurtzeko. Ondorioz, gero eta baliabide natural gehiago eskatzen ari gara planeta mugatu batean, eta horrek jasangarritasunari buruzko zalantzak sortzen ditu.

Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)

Garapen jasangarriak esan nahi du gizarte batek bere beharrei erantzun behar diela etorkizuna kaltetu gabe. 2015ean, herrialdeek 2015 eta 2030 artean mundua hobetzeko 17 helburu adostu zituzten. Helburu horiek pobrezia, gosea, hezkuntza eta planetaren zaintza bezalako arazoak konpontzea bilatzen dute. Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) izenez ezagutzen dira.

Ekonomia Linealetik Ekonomia Zirkularrera

Ekonomia linealaren ereduak naturako baliabideak eta energia hartzea, ondasun eta zerbitzu bihurtzea, kontsumitzea eta baztertzea dakar.

Ekonomia zirkularraren formak

  • PRODUKTUEN BIZITZA LUZATZEA
    • Zaharkitze programatua saihestea. Produktuak nahita irauteko diseinatzen ez direnez, azkarrago hondatzen dira eta berriro erostera bultzatzen gaituzte. Praktika hori legez kanpokoa da herrialde askotan.
    • Bigarren eskukoak erosi eta saldu. Vinted edo Wallapop.
    • Hondakinak murriztea. Zaborra sortzea saihestu behar da.
  • EDUKI BEHARREAN PARTEKATZEA

    Ondasunak ekoiztea garestia da, baina gehienetan gutxi erabiltzen ditugu. Horregatik, baliabideak partekatuz ingurumenari lagun diezaiokegu. Elkarlaneko ekonomiaren bidez, norbaitek bere baliabideak besteekin partekatu eta dirua irabaz dezake, adibidez, autoa edo etxea alokatuz.

  • KONPONTZEA

    Produktu modularren zatiak etengabe konpondu edo eguneratu daitezke, denbora luzeagoan erabili ahal izateko.

  • BIRZIKLATZEA

    Birziklatzea lehengaiak berreskuratzeko prozesua da, berrerabili ahal izateko. Ekonomia zirkularrerako garrantzitsua da, baina baditu eragozpen batzuk:

    • Produktua suntsitzean, balioa galtzen da.
    • Lehengaiak kalitatea galtzen du birziklatzean, adibidez, altzairua beste materialekin nahastean.

Aldaketa Gugandik Hasi

Kultura eta artea kontsumitzeak sortzaileago egiten zaitu eta sektore profesional garrantzitsua da. Arte ona denborarekin iraun eta pertsonak hunkitzeko gai dena da.

Iraunkortasun ziurtagiriak

Iraunkortasun ziurtagiria produktu bati gizarte-erantzukizuneko arau bat edo batzuk beteta sortu dela bermatzeko ematen zaion zigilua da.

Tokiko garapenaren estrategia

Tokiko garapena komunitate baten kultura-, ekonomia- eta ingurumen-inguruabarrak kontuan hartuta horren bizi-kalitatea eta garapen jasangarria hobetzea helburu duen estrategia-multzoa da.

Gazte-elkarte bat sortzea

14 eta 29 urte bitartean bazaude, gazte-elkarte batean parte hartu edo bat sor dezakezu zure kultur jarduerak egiteko. Elkarteak antolatzeko eta baliabideak lortzeko aukera ematen du, hala nola dirua kudeatzeko, laguntzak eskatzeko eta espazioak erabiltzeko. Informazioa Udaletxean, INJUVEn eta Gazteriaren Batzordean aurki dezakezu.

Entradas relacionadas: