Enpresa Finantzaketa eta Lan Kontratu Motak: Ratioak eta Kudeaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,08 KB
Finantza Ratioen Analisia
1. Erabilgarritasuna
Ratioa: Eskudirua / PK = 8.300 / 1.000
Balio egokia: (0.2 - 0.4)
Definizioa: Ratio honek enpresaren kutxa eta bankuko kontu korrontearen bitartez ordain daitezkeen epe laburreko zorren proportzioa neurtzen du.
- Emaitza: Epe laburreko zorrak ordaintzeko (PK) ez da arazorik izango eskudiruarekin. Beraz, enpresak segurtasun handia izango du eta ez du ordainketa-etendurarik izango.
2. Diruzaintza
Ratioa: (Eskudirua + Zordunak + Epe laburreko finantza inbertsioak) / PK
Balio egokia: (0.8 - 1.2)
Definizioa: Ratio honek epe laburreko zorrak ordaintzeko (PK) enpresak nahikoa eskudiru, zordun eta epe laburreko finantza inbertsio dituen neurtzen du.
- + Emaitza: Epe laburreko zorrak ordaintzeko ez du inongo arazorik izango. Baina ratioa handiegia da eta errentagarritasuna galtzen da. Hobe litzateke eskudirua eta kobratzeko duenaren zati bat salgaietan inbertitzea.
- - Emaitza: Ez da balio ona. Epe laburreko zorrak ordaintzeko arazoak izan ditzake.
3. Likidezia
Ratioa: AK / PK
Balio egokia: (1.5 - 1.8)
Definizioa: Ratio honek aktibo korronteak epe laburreko zorrekiko (PK) duen proportzioa neurtzen du.
- + Emaitza: 1.8 baino dezentez handiagoa da ratioa. Alde batetik, ez dago inolako arazorik epe laburreko zorrak ordaintzeko. Bestetik, ratioa handiegia denez, esan nahi du errentagarritasuna galtzen dela.
- - Emaitza: 1.5 baino txikiagoa denez, ez da ratio egokia. Epe laburreko zorrak ezingo ditu une honetan ordaindu. Soluzio posible bat da epe laburreko zor horiek epe luzera pasatzea, denbora irabazteko eta likidezia lortzeko.
4. Bermea
Ratioa: AKTIBOA / PASIBOA
Balio egokia: (1.7 - 2)
Definizioa: Ratio honek epe labur eta epe luzeko zorrak ordaintzeko enpresak duen ahalmena neurtzen du.
- + Emaitza: Oso handia da. Erabateko bermea (ziurtasuna) dago.
5. Finantza Autonomia
Ratioa: OG / PASIBO OSOA
Balio egokia: (1 - 2)
Definizioa: Ratio honek enpresak bere baliabide propioekin duen gaitasuna neurtzen du.
- + Emaitza: Oso handia da, hau da, enpresak baliabide propioak (OG) askoz gehiago erabiltzen ditu besteren baliabideak (pasiboa) baino.
- - Emaitza: Enpresak besteren baliabideekiko menpekotasun pixka bat du, hau da, baliabide propioak (OG) baino pixka bat gehiago erabiltzen ditu besteren baliabideak.
Zorpetzea
Ratioa: PASIBO OSOA / OG
Balio egokia: (0.5 - 1)
Definizioa: Ratio honek enpresaren zor orokorra aztertzen du.
- - Emaitza: Txikia da zorpetzea, hau da, besteren baliabide (pasiboa) gutxi ditu enpresak.
- + Emaitza: Zorpetzea handia du, hau da, zorrak gutxitu behar ditu eta OG-ren gehikuntza lortu.
6. Ibilgetasuna
Ratioa: AEK / (OG + PEK)
Balio egokia: (< 1)
Definizioa: Ratio honek enpresaren kapital propioaren erabilgarritasuna neurtzen du. AEK batez ere OG-rekin egon behar da finantzatuta eta zati txiki bat pasibo korrontearekin.
- - Emaitza: Egokia da ratioa 1 baino txikiagoa delako. Esan nahi baitu AEK finantzatzeko nahiko OG eta PEK dagoela.
- + Emaitza: Ez da egokia 1 baino handiagoa delako. Esan nahi baitu AEK finantzatzeko ez dagoela nahiko OG eta PEK.
Maniobra Fondoaren (MF) Egoera
MF Positiboa
MF positiboa denez, enpresak OREKA FINANTZARIOA dauka. Hau da:
- Epe laburrean, likidezia nahikoa dauka epe laburreko zorrak ordaintzeko eta soberakinarekin inbertsio berriak egin ahal izango ditu edo ezustekoei aurre egin.
- Epe luzean, OG eta PEK ere nahikoak dira AEZari aurre egiteko.
Egoera onean aurkitzen da enpresa maniobra fondoari dagokionean.
MF Negatiboa
MF negatiboa denez, enpresak ez dauka oreka finantzarioa. Horrek ondorengoa esan nahi du:
- Epe laburrean: Aktibo korronteko likidezia ez dela nahikoa epe laburreko zorrak ordaintzeko. Hau arazo bat da.
- Epe luzean: OG + PZ ez dira nahikoa, aktibo ez korrontea finantzatzeko.
Enpresaren balantzea ez da egoera onean aurkitzen.
Egoera Finantzarioaren Laburpena eta Gomendioak
Enpresaren egoera finantzarioa ez da egokia, ez epe laburrean ezta epe luzean ere.
- Epe laburrean, ez du gaitasunik kobrantza eskubideekin zorrak ordaintzeko.
- Epe luzera, aktibo ez korrontea finantzatzeko zor gehiago beharko luke, egoera larriagotuz.
Ratioek erakusten dute likidezia oso eskasa dela eta ordainketa etendura izateko arriskua dagoela. Zorpetze maila gomendatutakoa baino altuagoa da, eta baliabide nahikorik gabe ezinezkoa da zorrak garaiz ordaintzea.
Horren aurrean, honako neurriak gomendatzen dira:
- Zor gehiago ez hartzea.
- Salgaiak azkar saltzea eskudiru gehiago eskuratzeko.
- Kobrantza epeak laburtzea finantzaketa azkartzeko.
Lan Kontratu Motak
Lan Kontratu Mugagabea
- Kontratuan ez da jarriko lana amaitzeko datarik. Hau da, langileak “finkoak” direla esango dugu (gaztelaniaz: contrato indefinido).
- Langileek lana urte osoan zehar egiten dute (beren opor egunetan izan ezik).
- Aldizkako kontratu finkoa: Hau ere kontratu mugagabea da, baina hemen langileek ez dute lan egiten urteko sasoi guztietan. Honen arrazoia da lan batzuk, adibidez, urtarokoak izatea. Adibidez, sorosleak udako hilabeteetan egingo dute lan soilik.
Iraupen Jakineko Lan Kontratua
1. Ekoizpen Zirkunstantziengatik
- Epe jakin bateko lan kontratua da.
- Enpresako ekoizpenaren ezusteko igoeragatik ematen da. Igoera horri aurre egiteko kontratatzen da langilea epe jakin baterako.
- Adibidez, obrak, Gabonetako kanpainak, nekazaritzan...
2. Ordezkapen Kontratua
- Epe jakin bateko lan kontratua da.
- Adibidez, amatasunagatik edo gaixo dagoen langile bat ordezkatzeko.
- Baita ere izan daiteke langile batek lanaldia murriztea (8 ordutik 4 ordutara) eta jardunaldi hori osatzeko langile bat kontratatzea (4 ordu eginez).
- Hemen, titularrak bere lanpostua gordetzen du (amatasun baja hartu duenak, baja hori amaitzean bere lanpostua berreskuratzeko eskubidea dauka).
3. Formaziorako Kontratua
Kontratu mota hauek egiten dira ikasketetan ari diren ikasleak lan munduan barneratzeko epe bateko lanaldia eginez, edota ikasketak amaitu ostean lan mundura lehenengo aldiz sartzeko.
Bi mota bereizten dira:
Txandakako Kontratua
- Titulatu ostean praktiketako kontratu bat egitean datza. Bai unibertsitateko tituluarekin, baita erdi edo goi mailako tituluarekin ere.
- Titulatu eta datozen 5 urteetarako balio du.
- Soldata kobratzen du langileak eta kotizatu egiten da (hau da, Gizarte Segurantzan altan ematen da).
- Adina: 30 urte baino gutxiago izan behar dira.
- Iraupena: Gutxienez 6 hilabeteko kontratua da eta gehienez 1 urte.
Praktika Profesionala Lortzeko Kontratua (Dual)
- Ikasi bitartean lana egitean datza.
- Soldata bat jasotzen da eta kotizatu egiten da (hau da, Gizarte Segurantzan altan ematen da).
- Adina: 16-30 urte bitarteko ikasleak.
- Iraupena: Gutxienez 3 hilabeteko kontratua da eta gehienez 2 urte.