Enpresa-finantzaketa: kreditu eta produktu nagusiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,91 KB
Kreditu lerroa
Kreditu lerroa: Kreditu-erakundeak enpresaren esku diru kopuru bat uzten du. Enpresak diru kopuru horren zati bat edo zenbateko osoa erabil dezake; erabilitako zenbatekoagatik interesak ordaindu beharko ditu eta zerbitzu hori kontratatzeagatik komisio bat ordaindu beharko du.
Kontuko sorpekoa
Kontuko sorpekoa: Kontu korronteko saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean oinarritzen den kreditu-mota da. Komisioak ordaindu behar izaten dira saldoa negatiboan geratzeagatik, eta erabilitako zenbatekoarengatik interesak aplikatzen dira.
Merkataritza kreditu
Merkataritza-kreditu: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen duen finantzazio automatikoa (30, 60 edo 90 egunetara).
Epe luzeko mailegua
Epe luzeko mailegua: Enpresek kreditu-erakundeei eskatzen dioten diru zenbatekoa da; maileguaren zenbatekoa eta interesak itzuli egin behar dizkiote kreditu-erakundeei.
Obligazioak eta bonuak (jasapenak)
Jasapenak (obligazio-jasapenak): Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu-tituluak (obligazioak, bonuak …). Partikularrek eta erakundeek horiek eros ditzakete; errenta finkoko baloreetan jasotako interesak aurrez zehaztuta daude.
Berezko finantzaketa-funtsa
Berezko finantzaketa-funtsa: Ogasunari (hiru hilean behin) eta Gizarte Segurantzari (hilean behin) ordaindu beharreko zenbatekoak eta langileen soldatak (hilean behin) barne hartzen ditu.
Factoringa
Factoringa: Enpresak bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak (fakturak, letreak …) faktore izeneko enpresa bati saltzen dizkio. Faktoreek ordainketa jasotzearik ez duten fakturen erantzule egin ohi dira (efektuen deskontuetan ez bezala). Alde negatibo moduan, interesak eta komisioak altuak izan daitezke.
7
Confirminga
Confirminga: Enpresak kreditu-erakunde bati uzten dio faktura ordaintzeko betebeharra (komisio bat ordainduko du horren truke). Kreditu-erakundeak hornitzaileari (hartzekodunari) faktura aldez aurretik kobratzeko aukera ematen dio (komisio baten truke). Bezeroak ordaintzen ez badu, hornitzaileak ez du aurretik kobratutako dirua itzuli behar.
Renting
Renting: Ibilgailua epe ertainean eta luzera alokatzeko modu bat (ez dago ondasuna erosteko aukerarik). Kuotaren barruan sartzen diren zerbitzu ezberdinak egon daitezke: ondasunaren mantentze-lana eta asegurua, adibidez.
Leasinga
Leasinga: Enpresa-finantzaketarako sistema bat, ibilgailuaren edo haren elementuen erabilera errentamendu-kuota baten truke ematen duena (kontratua bukatzean elementu hori erosi ahal izateko klausula egon daiteke).
Efektu-deskontua
Efektu-deskontua: Bezeroek enpresarekin dituzten zorrak finantza-erakunde batek kudeatzen ditu. Finantza-erakunde horrek fakturaren epea (muga-eguna) iritsi baino lehen dirua aurreratuko dio enpresari, komisio eta interes batzuen truke. Epea iritsi eta bezeroak faktura ez badu ordaintzen, enpresak aurretik jasotako dirua finantza-erakundeari itzuli beharko dio.
Stock eta ordainketa epeak
- 68-A- Aldiz berritzen da biltegian
- Egun egoten dira bataz beste lehengaiak biltegian
- Aldiz berritzen da ekoizpen-prozesuan dauden produktuen stocka
- Egun behar dira bataz beste produktuak fabrikatzeko
- Aldiz berritzen da produktu bukatuen stocka
- Egun behar dira produktu bukatua saltzeko
- Aldiz berritzen da bataz beste bezeroen zorra
- Egun behar dira bataz beste bezeroen zorra kobratzeko
- Egun behar dira lehengaiak erosi eta horiekin egindako produktu bukatuak saldu eta kobratzeko
- Egun behar dira hornitzailea ordainarazi eta berreskuratzeko