Enpirismoa eta Metodo Transzendentala: Ezagutzaren Mugak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB
"Intuizioak kontzepturik gabe itsuak dira."
Enpirismoa: Esperientziaren Garrantzia
Enpirismoa arrazionalismoaren kontrako erreakzio gisa sortu zen (Locke, Berkeley, Hume, besteak beste).
Enpiristentzat, edozein ezagutzaren abiapuntua esperientzia da: "Ez dago ezer adimenean zentzumenetik pasa ez dena". Horregatik, arrazionalisten jaiotzetiko ideien aurkako tesia baieztatzen dute, hau da, gizakia, jaiotzean, zuriz dagoen orri bat dela (Tabula rasa).
Enpirismoaren Ezaugarri Nagusiak
- Esperientziarekin bat ez datozenean, ideiak ez dira baliagarriak.
- Indukzio metodoa erabiltzen du.
Amets Dogmatikoari Uko Egitea
Ezagutza zientifikoaren arlo asko probableak bihurtzen dira; adibidez, kausalitatea ezin da esperientziaren bidez frogatu. Enpiristek metafisika oro ukatzen dute, ideia erlijioso eta metafisiko guztiak —Jainkoa, arima, zerua, mirariak...— inpresio sentigarrietan oinarriak ez dituztelako.
Indukzioaren Problema
Lege unibertsalak ezin dira esperientziaren bidez frogatu. Munduari, gizakiari edo bizitzari buruz egin dezakegun edozein baieztapen orokorra behin-behinekoa da, zeren etorkizunari buruz ezin baitugu ezer ziurtatu, etorkizuna ez baitugu pertzibitzen.
Russell: Txitatxoaren Historia
Txita batek egunero pertzibitzen du oilategiaren arduraduna patioa zeharkatzen duenean jatekoa ematen diola. Orduan, egunero pertzibitzen duenez, lotura kausala dagoela ondoriozta dezake, hau da, arduraduna datorrenean, janaria berarekin dakarrela esan nahi du. Baina txita oker dago: behin, arduradunak patioa zeharkatu ondoren, txitatxoari lepoa mozten baitio.
Metodo Transzendentala: Ezagutzaren Baldintzak
Metodo honen abiapuntua zientzia da. Ezagutza zientifikoa posible egiten duten baldintzak eta oinarriak analizatzen eta ondorioztatzen ditu.
Ezagutzaren Baldintzak: Bi Motatakoak
1. Objektuak Emanak (Materia)
Esperientziak eskaintzen dizkigun datu sentigarriak dira. Formarik gabekoa da (ura bezala), ez da oraindik ezagutza.
2. Subjektuak Ipiniak (Forma)
Ezagutzaileak jartzen dituen ezagutzeko forma edo moldeak dira. Formak, berez, hutsak dira, ontzia edo edalontziaren moduan.
Iraultza Kopernikarra Kant-en Filosofian
Kopernikok, Eguzkia erdian kokatzean eta Lurra bere inguruan biraka jartzean, hipotesi iraultzaile bat egin zuen. Era berean, Kanten teoria agertu arte, gure ezagutzak gauzen inguruan biratzen zuela pentsatzen zen, ezagutzen dugun objektuaren inguruan.
Gauzak dira subjektuaren ezagutzeko moduari egokitu behar zaizkionak. Giza subjektua da ezagutzaren protagonista, eta ez gauzak.
Gauzak, beraz, esperientziaren bidez iristen zaizkigu. Baina ez zaizkigu iristen berez diren bezala (noumeno), baizik eta beraien "itxuren" edo "agerpenaren" arabera (fenomeno). Gauzen noumenoa guztiz ezezaguna zaigu. Mundua gertatzen diren fenomeno multzo bat bezala ulertzen dugu.