Enpirismoa eta Ilustrazioa: XVIII. Mendeko Pentsamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Enpirismoa: Esperientziaren Garrantzia

Arrazionalismoak arrazoiaren gehiegizko balioespenaren aurrean esperientzia, ezagutza-modu gisa, aldarrikatzen duen mugimendu bat sortzen da: enpirismoa, zein esperientzia esan nahi duen. XVII. eta XVIII. mendeetan Britainiar Uharteetan garatu zen mugimendua da.

Enpirismoaren Ezaugarri Nagusiak

  • Jakintzaren jatorria esperientzia da. Ditugun ideia guztiak, gure jakintza eta zentzumenek jasotako informazioan oinarritzen dira, esperientzian dute jatorria.
  • Jaiotzetiko ideien ukapena. Jaiotzetiko ideien existentzia ukatzen dute. Gogamena paper zuri bat da, eta gizakiaren esperientziarekin doa betetzen. Ez dago esperientziarekiko jakintza independenterik.
  • Metodo induktiboa. Enpiristek ez zuten erreferentzia gisa matematikak eta metodo deduktiboa hartzen, baizik eta zientzia enpirikoak (hala nola, fisika) eta, behaketatik abiatuta, metodo induktiboa.
  • Substantzien ukapena. Hori guztia dela eta, substantziaren eta arimaren ideien baliozkotasuna baztertzen dute, pertzepzio sentikorraren bidez ezin baitugu horien existentzia nabaritu.
  • Objektibotasunaren defentsa. Mundua nabaria eta argia da, eta errealitate objektibo hori zentzumenen bitartez jasotzen dugu. Esperientziatik ez datorrena ezin da benetakoa izan.
  • Ezagutza unibertsalaren ukapena. Jakintza sentikorraren bidez, objektu zehatzak baino ez ditugu antzematen, eta objektu horiek aldakorrak dira; beraz, gure ezagutza behin-behinekoa da, eta ez unibertsala. Enpiristen ustez, horrela ez dago zientzia egiterik (unibertsala eta ziurra izan behar du), eta eszeptikoak dira.

Enpirista Ordezkari Nagusiak

  • Locke: Descartesen hiru substantziak onartzen zituen, baina esentzian ezin direla ezagutu argudiatu zuen.
  • Hume: Dena zentzumenen bidez ikusten ez badugu, substantziak ez ditugu hautematen, beraz ez dira existitzen. Kausalitatea ere ukatzen du, inpresio bat besterik ez dela esanez. Beraz, bere pentsamendua jarraituz, pertzepziotik ikusten duguna bakarrik onartzen duenez, azkenean jakintza ez da posiblea eta eszeptizismoan erortzen da.

Ilustrazioa: Arrazoimenaren Garaia

Ilustrazioa XVIII. mendeko mugimendu kulturala da, eta erabateko konfiantza du gizakiarengan, Erdi Aroko iluntasunetik eta mendekotasunetik askatzeko helburuarekin. Ilustrazioaren ardatza arrazoimenaren erabileran oinarritzen zen, eta horren bidez, naturaren kontrola eta gizartearen hobekuntza politiko eta morala lortu ahal izatea ziurtatzen zen.

Ilustrazioaren Oinarriak eta Ezaugarriak

  • Arrazoimen enpirikoa: Ilustratuek ez zuten ontzat ematen arrazionalisten ezagutza-metodoa. Haien ustez, zentzumenen esperientzia ere kontuan hartu behar da.
  • Arrazoimen kritikoa: Ilustratuek ez zuten ezer onartzen aurretik ondo aztertu gabe. Helburua arrazoiaren ahalmenak eta mugak ezagutzea zen, eta horretarako, bakoitzak bere burua aztertzetik hasi behar zuen.
  • Arrazoimen autonomoa: Modu independentean pentsatzea. Gainera, uste zuten arrazoimenak ez duela bakarrik azaldu behar, gizakiaren bizitza moldatu, natura menderatu eta arazoak gainditzeko gai ere izan behar du.
  • Natura ulertzeko modu berria: Natura legez zuzendutako fenomeno multzo bat da, eta, beraz, zientziaren eta teknikaren helburua natura menderatzea da.
  • Aurrerapena: Gizakiaren bizi-baldintzak hobetzea dela zioten.
  • Historiaren ikuspegi baikorra: Ilustratuek mundua hobetu zitekeela uste zuten, eta horregatik, ikuspegi baikorra garatu zuten.
  • Entziklopedia: Ezagutza zabaltzeko, garai hartako jakintza guztia biltzen zuen.

Entradas relacionadas: