Enpirismoa: Ezagutzaren jatorria eta oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,03 KB

Enpirismoaren ezaugarriak

XVII-XVIII. mendeetan sortu zen korronte filosofiko honen sortzaileak John Locke eta David Hume ditugu. Egiazko ezagutza lortzeko giza gogamenaren azterketa egin behar dela zioten. Gure gaitasunak aztertuz bakarrik erabaki ahal izango da zer gauza ezagutu ditzakegun eta zein ez; giza ezagutza mugatua dela gaineratu zuten.

Haien aburuz, gizakiaren gogamenean ez dago berezko edo jatorrizko ideiarik. Hau da, gogameneko ezagutza guztiak esperientziaren eta behaketaren bitartez jasoak izan dira. Horregatik, gizakiaren gogamena jaioberritan “tabula rasa” edo “orri zuri” batekin alderatzen dute. Enpiristek diote ideia guztiak zentzumenen bitartez jasotako irudikapenen kopiak direla; beraz, garrantzitsuak ez dira ideiak, irudikapenak baizik.

Europa kontinentalean arrazionalismoa hedatu bitartean, Britainiar uharteetan enpirismoa nagusitu zen. Enpirismoaren tesi nagusiak Aristoteles du aurrekari, haren arabera pertzepzioak gauzen esentziara iristeko bidea ematen baitigu.

Enpirismoaren ideia nagusiak

  • Esperientzia: Ezagutza-iturri bakarra da.
  • Jaiotzatiko ideien eza: Burmuinak zentzumenetatik jasotako sentsazioak prozesatzen ditu ezagutza lortzeko.
  • Egiaztapen enpirikoa: Ezagutza sentigarria da egiaren irizpide bakarra.
  • Ideia konplexuak: Burmuinak inpresioetatik abiatuta sortzen dituen kontzeptu unibertsalek ez dute balio objektiborik.
  • Zientzia-eredua: Ez da matematikarena, zientzia esperimentalena baizik (fisika, kimika, biologia...).

Arrazionalistek proposatutako eredu matematikoaren aurrean, enpirismoak zientzia enpirikoen berezko metodo induktibo-esperimentala hartzen du eredutzat (adibidez, Newtonen fisikarena edo Boyleren kimikarena). Prozedura hori fenomenoei aplikatzen zitzaien, legeak eta hipotesiak formulatuz etorkizuneko gertaerak iragartzeko.

Entradas relacionadas: