Enkarterrietako Meatzarien Bizi Baldintzak: Analisia eta Testuingurua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
10. Iruzkina:
Sailkapena
Aurrean dugun testua oinarrizko iturri historikoa da, aztertzen ari garen garaian idatzi zelako. Testu sozial bat da, gizarte-gaiak hizpide dituelako. Egilea Vicente Blasco Ibañez da, beraz banakakoa da, idazle oso famatua baitzen eta errealismoa izan zen bere estiloa. Testu publikoa da, Espainiako biztanleei zuzenduta dagoelako eta nazio mailakoa. Helburua Enkarterrietako meatzarien bizi eta lan baldintzak kritikatzea zen, Valentzian 1904an idatzi zuen “El Intruso” eleberrian, Enkarterrietan kokatuta eta langile mugimenduak sortzerakoan.
Analisia
Hiztegia:
- Peoiak: Meatzaritzan lan egiten zuten pertsonak. Bizi eta lan baldintza oso txarrak zituzten.
- Enkarterri: Bizkaiko eskualdea da, non burdina ateratzen zen.
- Burdina: Mendebaldeko mineral ugariena da.
Testua 3 paragrafoetan banatzen da eta ideia garrantzitsuena langileen bizi eta lan baldintzak kritikatzea da, baldintza horiek deskribatuz. Lehenengo paragrafoan meatzarien etxea zein zen aipatzen du. Bigarren paragrafoan meatzarien lan eta bizi baldintzak azaltzen ditu. Egun osoa lan egin ondoren, nekatuta eta tristuraz beteta heltzen ziren barrakoietara. Janaria oso txarra eta eskasa zen eta lo egiteko zuloa naskagarria zen. Narratzaileak azaltzen ditu baldintza eta bizimodu horiek. Hirugarren paragrafoan egoera horretatik ateratzeko egiten zituzten protestak eta eskubideak eskatzen zituzten, egoera hobertu nahi zutelako.
Testuingurua
Euskadin, Bizkaikoa har daitezke benetako Industria Iraultzat. 1876tik aurrera burdinaren ustiapen masiboarekin abiatu zen Bizkaiko Industria Iraultza. Meategi gehienak hiru familien eskuetan zeuden eta gehienetan, kapital ingelesa zuten enpresa horiek. Burdinaren balioaren zatirik handiena Bizkaian geratu zen eta Bilboko Labe Garaiak sortu ziren. 1886an Bessemer bihurgailua zela eta, burdinaren eskaria garatu egin zuen eta Bizkaiko ekonomia indartu zen. Industrializazioak eragindako aldaketa ekonomiaren ondorioz langile klasea sortu zen eta immigrantez osatuta zegoen gehien bat. Langileen bizi eta lan baldintza larri eta penagarriek nahigabe sakona eragin zuten Bizkaiko meategietako eta fabriketako beharginen artean. Oso lanaldi luzeak izateaz gain, oso higiene baldintza txarreko etxebizitzak zituzten eta elikadura eskasa zegoen. Meatzariek 1980ko greba orokorra hasi zuten, eta fabriketako langileak gehitzerakoan, gatazka orokortu egin zen. Langileen gorakadak bizilekuen arazoa ekarri zuen eta barrakoiak eraiki behar izan zituzten. XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkada arte, euskal bilakaera demografikoa industria garapenaren parterik inportanteena izan zen. Immigrazioak jarraitu zuen izaten euskal hazkunde demografikoen oinarria. Eta azkenean 1890an greba orokor bat sortu zen kondizio hobeak lortzeko.