Engranaje Motak eta Fabrikazioa: Gida Zehatza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Engranajeen Modulua eta Oinarrizko Kontzeptuak

Engranajeen modulua: proportzio bat da, m = pausoa / pi. Engranajeentzako araututa dago eta hortz kopuruan erlazioa du (d = m * z). Bi engranaje lotzeko modulu bera izan behar dute.

Hortz Zuzeneko Engranaje Zilindrikoak

Trasmititzeko ardatz paraleloen artean mugimendua transmititzen dute. Errazak dira egiteko. Estaldura maila baxua dute eta sahietsen arteko kontaktua bat-batekoa da, beraz, ez dira egokiak potentzia altu eta biraketa abiadura azkarretarako.

Hortz Elikoidaldun Engranaje Zilindrikoak

A kasua: Ardatz Paraleloak

Ardatz paraleloen artean mugimendua transmititzen dute. Hortz zuzenekin alderatuta abantailak: estaldura maila handiagoa, beti 2 hortz pare baino gehiago kontaktuan, beraz, isilagoak dira eta transmisio azkarretarako egokiagoak. L, m eta z berdinekin karga handiagoak onartzen dituzte. Dohitasun ezak eragin txikiagoa du. Eragozpenak: diametroak eta engranajeen ardatz arteko distantzia handiagoak dira. Hortzen inklinazioak transmisio ardatzak gainkargatzen dituen esfortzu axiala sortzen du. Errendimendu txikiagoa dute.

B kasua: Ardatz Ortogonalak

Ardatz ortogonalen artean, edozein angelurekin, mugimendua transmititzeko erabiltzen dira.

Hortz Zuzeneko Engranaje Konikoak

Trasmititzeko ardatz elkartopakorren artean mugimendua transmititzeko erabiltzen dira. Errazak dira egiteko, baina estaldura maila baxua dute eta sahietsen arteko kontaktua bat-batekoa da, beraz, ez dira egokiak potentzia handi eta biraketa abiadura azkarretarako.

Hortz Elikoidaldun Engranaje Konikoak

Trasmititzeko ardatz elkartopakorren artean mugimendua transmititzen dute. Hortz zuzenekin alderatuta abantailak: hortz elikoidaldun engranajeak A kasuan bezala funtzionatzen dute.

Hortz Kiribildudun Hipoideen Engranaje Konikoak

Forma desberdinak dituzte, bi engranajeen ardatzak ez dira elkar topakorrak.

Torloju Amaigabeak

Normalean ardatz paraleloekin erabiltzen dira, baina ortogonalki angeluarekin ere lan egin dezakete. Funtzionamendu isila eta higidura txikia dute. Hortzak hariak bezala kiribiltzen dira errodaduraren gorputzean inguruan. Helikoidalak baino isilagoak eta gutxiago higitzen dira. Transmisio erlazio handia dute. Errendimendu baxua dute hortzen arteko kontaktu motagatik, beraz, karga baldintzatan berotu egiten dira. Bero hori ebakuatzea oso garrantzitsua da sistemaren diseinurako.

Hortzdun Engranajeak

Estaldura handia dute (isilak). Indar transmitigarri handia dute, kontaktu presio txikiagoa delako. Koroaren hortz oina zabalagoa da, hausturaren aurka erresistentzia handiagoa du. Errendimendu handia dute eta momentu berdinarekin tamaina txikiagoa dute.

Txirbil Arroketa eta Fabrikazio Prozesuak

1. Forma Ematea

Sorkuntza bidezko tailatzea: oso gutxi erabiltzen da (dohitasun handirik behar ez denean). Tarteen forma m eta z-ren araberakoa da, beraz, fabrikatu beharreko gurpil mota adina fresa izan behar da. Hortzen profil toriko zehatza fabrikatzeari uko egin eta sinplifikatu egiten da, fresa bera erabiliz antzeko hortz kopurua duten gurpilak tailatzeko.

Sorkuntza bidezko tailatzea:

a) Kremailera erako tresna bidezko tailatzea eta pinoi erako tresna bidezko tailatzea: engranaje handietan denbora asko behar da. Pinoi erako erremintarekin barne hortzdun engranajeak egin daitezke.

b) Fresa ama bidezko tailatzea (erabiliena): fresa eta engranajea sinkronizatuta daude. Profil erregularra eta zehatza lortzen da.

2. Hortzen Bizar Kentzea

Tenplaketa baino lehen, hertzak bukatzeko egiten da.

3. Arteztea

Tratamendu termikoa eta gero egiten da.

Entradas relacionadas: