Energiaren Kontserbazioa eta Transformazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

Energiaren Kontserbazioa

Energiaren kontserbazioa energia transformatuz joaten da, baina inoiz ez desagertu.

Degradazioa

Energia degradatu daiteke. Auto batek erregai gramo baten daukan energiarekin gurpilak bira daitezke. Erregai erretzean, bero moduan beste energia mota bat transmititzen da, eta energia hori naturara doa.

Kontserbazioa

Sistema isolatu batean, energia-mota guztien baturak konstante diraute. Hau da, energia ez da sortzen ezta deuseztatzen, baizik eta transformatu. Hau termodinamikaren lehen legearen printzipioa da.

Energiaren Transformazioa

Energiaren transformazioan, energiaren mota aldatu egiten da, baina energiaren kantitate osoa konstante irauten du. Eguzkitan sortutako energia nuklearra erradiazio elektromagnetiko bihurtuta askatzen da. Erradiazio horrek ozeanoko nahiz kontinenteetako ura lurrintzen du, eta gero energia hori hodeietan biltzen da, energia potentzial bihurtuta. Transformazio bakoitzean, energia degradatu egiten da.

Energia Primarioak eta Energia Erabilgarriak

Komenigarria da bi energia mota bereiztea: naturatik zuzenean eta transformaziorik gabe lortzen dena (bide teknikoak erabiliz), eta kontsumitzaileari iristen zaion energia. Ingurugiroan dauden energiak energia primarioak dira: erregai fosilen deribatuak, energia nuklearra eta erregai fosilak. Energia erabilgarria etxekotu ondoren sortzen da.

Erregai Fosilak

Petrolioa

Petrolio poltsa topatzeko lan handia dago. Faseak:

  1. Petrolioa izan daitekeen materialen azterketa geologikoa.
  2. Azterketa konparatiboak beste arro batzuekin.
  3. Prospekzio geofisikoa (neurketa eta saiakerak).
  4. Zundaketa (zuloak egiten dira).

Petrolioa destilatzea: erregai fosila da. Osagaiak hidrokarburo nahasketa bat dira. Putzutik ateratzean petrolioak aplikazio gutxi dauka; atera ondoren findu egin behar da. Errefinerian petrolio gordina hidrokarburo taldetan banatzen da. Distilazio frakzionatuko zutabe batean egiten da. Destilazioaz gain, cracking eta erreforma prozesuak ere egiten dira.


Petrolioaren garraioa: lurrez hodietan eta itsasoz untzietan.

Petrolioaren erabilerak: erregai fosilek munduko energia produkzioaren zatirik handiena dira. Zuntz sintetikoak egiteko eta materia plastikoak egiteko erabiltzen da. Petrolioaren destilazio frakzionatutik erregai likido artifizialak lortzen dira.

Ikatza

Ikatza materia organikoen deskonposaketarekin sortzen den erregai fosila da. Betetan edo zainetan aurkitzen da. Ikatz guztiek ez daukate energia edo konposaketa kimiko berdina. Etxeetan, zentral termikoetan, industrian, kokerian... erabiltzen da. Ikatz iturri handia dago.

Gas Naturala

Gas naturala erregai bat da, 10.000 kaloria inguru sortzen ditu metro kubiko bakoitzeko. Osagai nagusia metanoa da, baina etanoa, karbono dioxidoa, hidrogenoa eta sufrea ere baditu. Garraiatzeko likido forman egiten da, konprimituz. Konprimitu ondoren biltegi edo bonbonetan inprimatzen da. Itsasotik untzietan eta lurretik hodietan garraiatzen da. Oraindik kantitate asko dago.

Energia Nuklearra

Aldaketa batzuk daude nukleoen inguruan dabiltzan elektroietan; erreakzio nuklearretan, ostera, nukleoak aldatzen dira. Erreakzio nuklear baten ondoriozko produktuek hasierakoek baino masa txikiagoa dute. Masa aldaketaren ostez energia sortzen da.

Fisiozko erreakzioek behar bezalako kontrol teknikoak izan dituzte energia lortzeko. Erabilitako erregaiak uranio edo plutonio isotopoak dira, neutroiek bonbardatuta.

Erreakzio nuklearra kontrolatzeko moderatzailea erabiltzen da, neutroien abiadura moteltzen duten substantziak dira.

Energia nuklearra ustiatzeko teknikak:

  • Fusio erreakzioak sortzen dituzten neutroien abiaduraren arabera.
  • Erreaktoreak darabilen erregai arabera.
  • Erabilitako moderatzailearen arabera.
  • Hozteko erabiltzen den gaiaren arabera.

Entradas relacionadas: