Energia Zentral Motak eta Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Zentral hidraulikoa

Biratzen duen turbina hori errotaren ardatza izan daiteke, edo burdinola bateko mailuaren ardatza. Eta turbina hori sorgailu elektriko baten ardatzari lotuta dagoenean, sorgailua elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.

Zentral eolikoa

Haizeak palak biratzen ditu haiek jotzerakoan, horrela haizearen energia zinetikoa errotorera transmititzen den energia mekaniko bihurtuz. Orduan, sorgailu elektrikoaren ardatzera transmititzen da energia elektrikoa ekoizteko.

Zentral mareomotriza

Mareen bidez sortutako energia da, kanal eta deposituen bidez aprobetxatzen dena. Itsasgora eta itsasbehera mugimenduen energia turbinek erabiltzen dute alternadoreak aktibatzeko, energia sortuz. Energia mota hau oso onuragarria da, berriztagarria delako eta ez duelako kutsatzen.

Zentral termikoa

Energia erregaiak erreta lortzen da, hala nola fuel-oil (petrolioaren deribatua). Erregai hau erre egiten da eta ura berotzen du galdara batean.

Ur likidoa lurrun bihurtzen da, eta gero lurruna berotu egiten da tenperatura eta presio altuetara arte.

Lurrun hau hoditeria batetik igarotzen da eta turbina batera askatzen da, abiadura handiko mugimendua eraginez, energia mekanikoa sortuz. Turbina alternadore batekin akoplatuta dago, azkenean energia elektrikoa sortzen duena.

Zentral nuklearra

Erreaktore nuklearra kontrolatutako kate nuklearreko erreakzioa gertatzen den gailua da. Erreaktore batzuek fisioetatik lortutako beroa xahutu dezakete; beste batzuek, ordea, energia elektrikoa sortzeko erabiltzen dute. Sorgailu elektriko batera konektatutako turbina bat mugitzeko ur lurrunaren beroa erabiltzean oinarritzen da. Ur lurruna lortzeko, uranioa edo plutonioa erabiltzen da erregai gisa.

Zentral heliotermikoa

Zentral heliotermikoak termoelektrikoen eta nuklearren antzera funtzionatzen du, baina ura berotzeko behar duten beroa beste era batera lortzen dute. Izan ere, batzuek egurra erabiltzen dute sua egiteko, besteek petrolioa, etab. Heliotermikoek, bereziki, eguzki izpiak kontzentratzen dituzte ur depositu batean, horrela ura berotuz. Horrela, aurreko kasuetan bezala, berotasun horren bidez lortutako ur lurrunaren presioa erabiltzen dute turbogeneradorea mugitzeko, sorgailuaren imana mugituz eta energia lortuz.

Zentral geotermikoa

Zentral geotermikoetan lurraren barneko berotasuna aprobetxatuz energia lortzen da. Baina energia mota honek bere limitazioa du, oso zaila baita tenperatura altuak sakonera gutxira aurkitzea, eta kasu horretan soilik izango da esfortzua merezi duena. Zentral geotermiko gehienak Zelanda Berrian, AEBetan eta Islandian kokaturik daude. Lur azpian 600°C inguruko tenperaturan dagoen ur lurruna zuzenean zentralera joango da, hodi sistema sofistikatu baten barruan aurkitzen den ura lurrunduz lortua. Ondoren, lurrunak presio izugarria du, sorgailura lotuta dagoen turbina mugiaraziz. Hurrengo fasea ia zentral guztietan berbera da: lortutako energia elektrikoa zertxobait aldatu behar da erabilia izateko.

Entradas relacionadas: