Energia eta Soinua: Kontzeptuak, Motak eta Ezaugarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB
Energia
Sistema fisiko baten energia, sistema horrek lana egiteko duen gaitasun edo ahalmena da; kasurako, mugimendua eragitea, beroa ematea eta argia sortzea ahalbidetzen dituena.
Energia Motak
- Mekanikoa (zinetikoa, potentziala, potentzial elastikoa)
- Elektrikoa
- Kimikoa
- Termikoa
- Erradiazio-energia
- Nuklearra
Energia Zinetikoa
Sistemaren edo objektuaren abiadurarekin eta masarekin erlazionatzen da. Zenbat eta handiagoa izan mugimenduan dagoen objektuaren masa edo abiadura, orduan eta energia zinetiko handiagoa izango du.
Energia Potentziala
Objektuek beste objektuekiko duten posizioarekin erlazionatzen da. Erakarpen- edo aldarapen-indarrek objektu ezberdinak elkar lotzen dituzte. Edozein objektu altxatzen badugu, esan dezakegu objektuak lotura bat duela lurrarekin: grabitatearen edo erakarpen-indar grabitatorioaren menpe dagoela.
Energiaren Ezaugarriak
- Eraldatu edo transformatu egiten da mota batetik bestera: Energia beste energia mota bilaka daiteke. Transformazio-prozesu bakoitzean, erabilgarria den energia murriztuz doa (degradazioa).
- Transferitu egiten da leku batetik bestera: Bi gorputz kontaktuan jartzean, honela gertatzen da beti: tenperatura altua duenak energia galtzen du eta tenperatura baxua duenak jaso.
- Energia degradatu eta disipatu egiten da, baina kontserbatu egiten da: Nahiz eta batek energia galdu eta besteak irabazi, bi energien batura konstantea da.
- Energia pairatzen duten sistemekin erlazionatzen da: Aldaketa bat ematen denean, energia aldaketa horrekin lotuta egongo da.
Ikas-helburuak
- Ikasleek ulertu energia mota ezberdinak daudela.
- Ikasleek ulertu behar dute energia egoera zehatz batean sistema baten propietatea dela eta ez substantzia material bat.
- Energiaren transformazioak eguneroko prozesuetan.
- Energia mota batzuk behatu eta neurtu daitezkeela.
Soinua
Objektu baten bibrazioek ingurune elastiko batean eragindako presio-uhinek hedatzean datzan fenomenoa da. Bulkada baten ondorioz sortzen eta ingurune material elastiko baten bidez hedatzen den bibrazioa da. Bibrazioa duten objektuek soinua ekoizten dute. Objektu baten oreka-puntutik aldenduz eta hurbilduz egiten den txandakako mugimenduari esker sortzen da soinua. Maiztasunaren edo frekuentziaren arabera, soinua entzungarria edo ez izango da. Beraz, soinuak ezaugarri konkretu batzuk ditu.
Soinuaren Ezaugarriak
- Tonua: Bibrazio-maiztasunarekin lotuta dagoen ezaugarria da. Soinu altuak maiztasun handia du, eta soinu baxuak, aldiz, maiztasun txikia. Horiek dira soinua bereizten duten ezaugarriak. Baina bibrazio-maiztasuna objektuaren luzerak eta zabalerak ere baldintzatzen dute.
- Intentsitatea: Soinuaren intentsitatea bibrazio-anplitudearekin lotuta dagoen ezaugarria da. Soinu ozenak bibrazio-anplitude handia du, eta soinu baxuak, aldiz, bibrazio-anplitude txikia. Bi ezaugarri hauek soinu mota ezberdinak sortu ditzakete.
Soinuaren Hedapena
Soinua hedatzeko ingurune material elastikoa behar da. Soinu-uhina hedatzen den perturbazioa da. Partikulak bibratzen dute eta soinua hedatzen da. Partikulak presio handiko fronteak bezala hedatzen dira, eta airea konprimitu eta arrarifikatu egiten da. Soinua uhin longitudinala da. Perturbazioa norabide berean garraiatzen da. Soinuak ingurune material elastikoa behar duenez, uhin mekanikoa da.
Ariketa Praktikoa
Gomen zabaleren arabera, zabalera handia duen gomak soinu grabeagoa izango du, baxuagoa izango dena. Tonuaren ezaugarriak kontuan hartuta, maiztasun gutxiago izango du, segunduko oszilazio gutxiago izango baititu. Aldiz, zabalera mehea duen goman guztiz kontrakoa gertatuko da: soinua agudoagoa izango da.
Intentsitatea hertzioetan neurtzen da, eta hau altua denean, mapa horretan agertzen diren uhinak handiagoak dira. Beraz, K-k intentsitate gutxiago izango du eta L-k gehiago.