Energia Nuklearra eta Hondakin Erradioaktiboak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,7 KB

2. Fisio nuklearra → Oso atomo handien isotopo erradioaktiboen nukleoak hautsi eta atomo txikiagoen nukleoak eratzen dituzte. Energia asko askatzen da (energia nuklearra) eta zentral nuklearretan aprobetxatzen da energia elektrikoa lortzeko. Prozesu horretan hondakin erradioaktiboak sortzen dira ere.

3. Fusio nuklearra → Oso atomo txikien nukleoak elkartu eta atomo handiagoen nukleoak eratzen dituzte. Energia asko askatzen da baina oraingoz ezin da energia-iturri bezala erabili. Prozesu hori izarretan gertatzen da eta ez dira hondakin erradioaktiboak sortzen.

Energia-iturria

- Zentral nuklearretan

- Iraupen oso luzeko pilak (taupada-markagailuetan, espazio-zundetan, estazio irisgaitzetan...)

Ikerketa eta esperimentu zientifikoak

- Antzinatasuna zehazteko (aztarna arkeologikoak, historikoak...)

- Markatzaile gisa (organismo bizien erreakzio kimikoak ikertzeko)

- Auzitegiko ikerketetan (munizio-hondakinak, pozoi-arrastoak... hautemateko)

Medikuntza

- Diagnostikoak egiteko

- Minbizian, erradioterapia tratamenduan.

Hondakin Erradioaktiboak

Isotopo erradioaktiboei loturiko jarduerek hondakin erradioaktiboak sortzen dituzte, eta oso arriskutsuak eta iraunkorrak dira; batzuetan hirurehun urtera uzten diote osasunarentzat kaltegarri izateari, eta beste batzuetan (zentral nuklearretatik edo armamentu nuklearretik datozen hondakinak) milaka urtera.

Entradas relacionadas: