Energia iturriak Espainian: erronkak eta aukerak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB

Energiaren Garrantzia

Industria eta Energia

Industriak hainbat elementu behar ditu: kapitala, lehengaiak, langileak... Baina horiez gain, ezinbestekoak dira energia iturriak. Espainiak behar duen energia guztia ez da bertan sortzen; hau da, energia balantzea defizitarioa da.

Petrolioa

Petrolioa, gasa, ikatza... energia iturri garrantzitsuak dira, baina, elektrizitatearekin batera, petrolioa da nagusia. Espainiak petrolioaren ia %100 inportatu behar du. Jatorrian, landareak batez ere, fosil bihurtutako materia organikoa da, eta gaur egun energia iturri gisa erabiltzen dugu. Azken urteetako gehiegizko esplotazioagatik, erreserbak agortzen ari dira, eta, gainera, ez da errentagarria, beste energia iturri batzuek abantaila gehiago eskaintzen baitituzte. Meategiak batez ere iparraldean kokatzen dira, Asturias eta Leon inguruan. Katalunian eta Teruelen ere badaude. Ezaugarriak hauek dira: kalitate txarra, kutsakorra, errentagarritasun txikia eta esplotazio zaila. Beste toki batzuetan meategiak ireki dituzte, non ustiaketa errazagoa den, baina hemen kilometro asko egin behar dira lur azpian. Oso lan arriskutsua da, aire zikina... Ikatzak, zuzenean edo zeharka erretzean, kutsadura handia sortzen du. Beraz, autohornikuntza ez da posible, eta inportazio garestiak egin behar dira Ekialdetik (Saudi Arabia, Libia, Iran, Irak), Afrikatik (Nigeria), Latinoamerikatik (Mexiko, Venezuela) eta Europatik (Erresuma Batua eta Errusia).

Gasa

Petrolioarekin alderatuta, askoz garbiagoa da, eta hainbeste erabili ez denez, erreserba handiak daude. Abantaila da bertan sortu daitekeela, eta beste estatuetako gertakariek ez dutela eraginik izango.

Elektrizitatea

Elektrizitatea gasa, petrolioa edo ikatza erabiliz sortzen da. Erabiltzen den unean garbia da, baina sortzean oso kutsakorra. Bertan sortzen da, baina oso garestia da, teknologia aurreratua eta kapital handia behar baititu. Arazorik handiena segurtasuna da, oso arriskutsua baita. Isurketaren bat gertatuz gero, ondorioak ezin dira kontrolatu, eta hondakinak ezin dira nolanahi desagerrarazi. Espainiak Moratoria Nuklearra sinatu du; hau da, ez du zentral nuklear gehiago eraikiko, ezta daudenak zabalduko ere. Baina badirudi azken gobernuarekin hau zalantzan jarri dela.

Energia Berriztagarriak

Gaur egun, energia berriztagarrien garrantzia oraindik txikia bada ere, energia hidraulikoarekin batera, sortzen den elektrizitatearen %26 inguru suposatzen dute.

Eguzki Energia

Ezagunena eguzki-energia da. Eguzkiaren izpiak zuzenean elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira, plaka fotovoltaikoen bidez. Bestalde, eguzkiaren izpiak erabil daitezke ura berotzeko, adreilu berezi batzuekin berotasuna xurgatuz. Espainian, hau leku askotan egin daiteke, baina protestak eta kexak sortzen ditu.

Energia Eolikoa

Energia eolikoa gero eta gehiago erabiltzen da, baina talde ekologistek kexak agertu dituzte, haize-erroten ilada handiek hegaztien migrazioa eta hemengo hegaztien ibilbidea eten egiten dituztelako, eta bertan hiltzen dituztelako. Gainera, erraz ondatzen dira, eta errota geldituta dagoenean ez dute ezer produzitzen. Konpontzeko oso zailak dira.

Biomasa

Biomasarekin ere energia sortu daiteke. Bizia izan duen edozer gauzak, transformaketa baten bidez, energia askatzen du, eta energia hori aprobetxatu daiteke. Poliki-poliki zabaltzen joan da, baina Espainiara berandu iritsi da, eta hemen nekazaritza-soberakinekin hasi dira. Garai batean animalientzat erabiltzen zen, eta gaur egun ez da ia erabiltzen, beraz, aprobetxatu daiteke.

Energia Geotermikoa

Zenbait lekutan, barneko tenperatura altua azalera iristen da, sumendietan bezala, baina oraindik ez da lortu tenperatura hori aprobetxatzea.

Energia Politika

Petrolioaren kontsumoa murriztu behar zela erabaki zen, baina, arriskutsua izan arren, ez da ordezkorik aurkitu. Ingurugiroa zaintzeko helburua (Kyoto protokoloa) ere ezarri zen, CO2 isurketak murrizteko ahalegin berezia egiteko, baina errealitateak hori ezeztatzen du, CO2 asko isurtzen baita oraindik. Aipamen berezia egiten zaio moratoria nuklearrari: zentral nuklear gehiago ez sortzea, ez gehiago produzitzea... baina hau aldatu daiteke, eta produkzioa handitu.

Entradas relacionadas: