Energia Iturriak: Berriztagarriak eta Berriztaezinak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Energia berriztaezinak ustiatu ahala agortzen diren energia-iturriei esaten zaie, kantitatea Lurrean mugatua delako. IKATZA erregai gisa erabiltzen da industria metalurgikoan eta zentral termikoetan. GAS NATURALA lur azpiko poltsatan bilduz joaten da. Bero ahalmen handia du, eta ez da oso kutsatzailea erretzen denean (CO2 askatu). PETROLIOA munduan erabiltzen den energiaren parte handiena petroliotik dator. Gainera, produktu garrantzitsu askoren lehengaia da: medikamentuak, plastikoak…
Material Fusionagarriak
Fisioan uranio-235 eta plutonio-239 isotopoen nukleoak zatitu egiten dira eta energia asko askatzen da. Fusioan, bi nukleo arinek bat egiten dute eta nukleo astunago bat eratzen dute. Prozesu honetan ere energia-kantitate handia askatzen da. Gaur egun fisioa soilik erabiltzen da energia ekoizteko.
Abantailak:
- Lehengaien erauzketa eta ustiapena nahiko merkeak dira, eta horretarako teknologia oso garatuta dago.
- Energia-ekoizpena etengabea da.
- Errendimendu energetikoa handia da.
Eragozpenak:
- Erreserbak mugatuak dira.
- Ikatza eta petrolioa oso kutsatzaileak dira, eta fisioaren ondorioz sortzen diren hondakin erradiaktiboak oso zailak dira deuseztatzen.
Energia berriztagarriak agortezintzat jo daitezkeenak dira, etengabe berrizten direlako. URTEGIETAKO URA energia hidraulikoa iturri berriztagarrietako erabiliena da energia elektrikoa sortzeko. EGUZKI-ERRADIAZIOA erradiazio elektromagnetiko modura iristen da lurrera bi modutan: eguzki-plaka termikoek eguzki-erradiazioaren beroa hartu eta ur beroko zirkuituetara transmititzen dute berokuntzarako. Plaka fotovoltaikoek era zuzenean bihurtzen dute eguzki-energia elektrizitate.
HAIZEA energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da zentral eolikoetan. Zenbait aerosorgailu ugari daude eta aerosorgailuek haizearen energia transmititzen diote sorgailu elektrikoari. ITSASOKO URA marea-energiako zentralak itsasaldiez baliatzen dira elektrizitatea sortzeko, eta olatu-energiako zentralak, olatuez. Bai batean bai bestean, itsasoko urak turbina batzuk mugiarazten ditu elektrizitatea sortzeko. BIOMASA 2 modutan lortu daiteke: errekuntza bidez edo materia erregai bihurtuz, hainbat prozesuren bitartez. LUR BARNEKO BEROA hainbat eratan azaleratzen da: tenperatura altuko gasa (fumarolak), ura irakitan (geiserrak) edo ur beroa (ur termalak).
Abantailak:
- Ia agortezinak dira, etengabe berrizten direlako.
- Ez dute kutsatzen.
Eragozpenak:
- Ustiapena oso garestia da, eta teknologia gutxi garatuta dago oraindik.
- Eguzki- eta haize- energien kasuan, ekoizpenak gora-beherak ditu, egoera meteorologikoaren mende dagoelako.
- Errendimendu energetikoa apala da.
Energia aurrezteko aholkuak:
Garraio publikoa erabiltzea garraio pribatuaren ordez. Autoa ezinbestekoa denean bakarrik erabiltzea, eta abiadura oso handian ez erabiltzea. Beharrezkoa ez denean, argia itzaltzea, eta eguzkiarena ahalik eta gehien aprobetxatzea. Erabiltzen ez ditugunean, tresna elektronikoak itzaltzea. Berogailua oso tenperatura altuan ez jartzea. Hondakinak birziklatzea eta berrerabiltzea.