Energia-iturriak eta baliabide fosilen etorkizuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

Gutxi garatutako herrialde gehienek industria gutxi dute. Azken urteetan, industrializazio azkarrari esker, herrialde batzuk garatzen ari dira. Esate baterako: Txina, India, Brasil eta Mexikoren iparraldea. Deslokalizazioari etekina atera dioten herrialdeak dira, multinazional ugarik bertan instalatu baitituzte fabrikak. Gobernu egonkorrak, eta lehengaiak eta energia-baliabideak dituzte; eta eskulana, berriz, merkea da, eta gero eta gaituagoa. Teknologia-eduki txikiko industrietan (ehungintza, oinetakogintza) daude espezializatuta, baina gero eta inbertsio gehiago egiten dituzte I+Dn.

Energia-iturriak

Energia funtsezkoa da herrialde baten ekonomia-garapenerako eta biztanleriaren ongizaterako. Gizakiak betidanik erabili du energia.

  • Gure lehenengo arbasoek beren indarra erabiltzen zuten. Pixkanaka-pixkanaka, sutik, haizetik, uretik eta animalien indarretik energia lortzen ikasi zuten.
  • Duela 200 urte baino gehixeago, industria-iraultzaren garaian, ikatza energia-iturri nagusi bihurtu zen.
  • XIX. mendearen bukaeran, petrolioa, gasa eta elektrizitatea erabiltzen hasi zen.
  • XX. mendean, energia-iturri berriak sortu dira: energia nuklearra, haize-energia, eguzki-energia.

Gaur egun, energia-iturri nagusiak petrolioa, gas naturala eta elektrizitatea dira.

Energia-iturrien kontsumoa eta eskaria askoz ere handiagoa da herrialde garatuetan. Izan ere, herrialde garatuetan, industria-instalazio ugari daude; garraioa bizia da; etxebizitza kopuru handiagoa dago biztanleko; bide publikoak argiztatzen dira, eta etxeen kontsumoa oso handia da (ordenagailuak, hozkailua, berogailua, aire girotua…).

Beraz, esan daiteke energia-kontsumoa herrialde baten garapen-mailaren adierazleetako bat dela.

Energia-iturri konbentzionalak

Energia lortzeko modu tradizionalei energia-iturri konbentzional esaten zaie.

Petrolioa eta gas naturala

Petrolioa eta gas naturala lehengai mineral fosilak dira. Biak energia sortzeko erabiltzen dira. Era berean, petrolioa lehengai gisa erabiltzen da plastikoak, intsektizidak, herbizidak eta sendagaiak ekoizteko, besteak beste.

Baliabide berriztaezinak dira. Itsas hondoan lurperaturiko itsas organismoak deskonposatzetik sortzen dira, eta sortze-prozesu horrek milioika urte irauten du. Gaur egun, prozesu horretan daude oraindik.

Hala ere, sortzen dena baino askoz gehiago kontsumitzen dugu. Beraz, agortu egingo dira etorkizunean. Gaur egun, badaude gutxi ustiatutako petrolio-hobiak, eta, noizean behin, orain arte ezezagunak ziren beste berri batzuk aurkitzen dira. Hori guztia lagungarria izan daiteke erreserbek urte batzuk gehiago iraun dezaten.

Sarritan, petrolio-hobiak eta gas naturalekoak leku berean eratzen dira; halakoetan, errazagoa da baliabide horiek ustiatzea. Baina gaur egun erabiltzen diren teknikek poltsen %40 erauzteko aukera ematen dute, gehienez.

Oro har, petrolioaren eta gas naturalaren kontsumoguneak hobietatik urrun daude; beraz, milaka kilometrora garraiatu behar dira. Garraiatzeko, zenbait sistema daude; esaterako, hodi-sare erraldoiak (gasbideak, gasa garraiatzeko; eta oliobideak, petrolioa garraiatzeko) eta itsasontzi espezializatuak (gas-ontziak, gaserako; eta petrolio-ontziak, petroliorako).

Herrialde esportatzaile nagusiak Saudi Arabia, Errusia, Iran, Arabiar Emirerri Batuak eta Nigeria dira. Hala ere, batzuetan, herrialde esportatzaile nagusiak eta herrialde ekoizle nagusiak (Saudi Arabia, Errusia, Estatu Batuak, Iran eta Txina) ez dira berdinak, herrialde batzuek ekoizpenaren zati handi bat beren kontsumorako erabiltzen baitute.

Herrialde ekoizleak petrolioaren merkatua kontrolatzen eta arautzen saiatzen dira. Helburu horrekin sortu zuten herrialde batzuek Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (LPEE) 1960an. Erakunde horrek munduko petrolio-erreserben %78 kontrolatzen du.

Petrolioak fintze-prozesu bat behar du erabili ahal izateko, eta mendebaldeko enpresek kontrolatzen dute batez ere prozesu hori.

Kontsumitzaile nagusiak herrialde industrializatuak eta jendetsuenak dira. Herrialde horiek energia-iturri batzuei buruzko ikerketak egin dituzte, energia-mendekotasuna ez izateko.

Petrolioaren eta gas naturalaren kontsumoa bizkortzen ari da. Egungo kontsumo-erritmoarekin jarraituz gero, petrolio-erreserbak 40 urtetan agortuko dira; gas naturalekoak, berriz, hemendik 65 urtetara agortuko omen dira. Petrolio-erreserben urritasunak, kontsumo-hazkundearekin batera, petrolioaren prezioak igotzea eta ekoizpena gutxitzea eragingo du, lehentxeago edo geroxeago. Beraz, arreta handiz planifikatu behar da nola ordeztu energia-iturri horiek, petrolioaren eta gas naturalaren gabeziak ekonomia-krisirik eragin ez dezaten.

Entradas relacionadas: