Energia: Zer da, Ezaugarriak, Motak eta Iturriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Zer da Energia?
Energia magnitude fisiko bat da, eta gorputzetan aldaketak eragiteko ahalmenarekin lotuta dago. Joule-etan (J) neurtzen da.
Jatorria
Erabiltzen dugun ia energia guztia Eguzkitik dator.
Energiaren Ezaugarriak
- Metatu egin daiteke, behar denean erabiltzeko (kondentsadoreetan, adibidez).
- Garraiatu dezakegu (energia elektrikoa kableen bidez, etab.).
- Aldatu egin daiteke, gehien komeni zaigun moduan erabiltzeko.
- Transferitu daiteke gorputz batetik bestera (ura berotzean, adibidez).
- Kontserbatu egiten da: ez dago energia sortzerik ezta suntsitzerik ere. Fisikako printzipiorik garrantzitsuenetako bat da.
- Degradatu egiten da.
Energia Motak
Mekanikoa
Bi energiaren batura da:
- Energia zinetikoa (Ez): Mugitzen ari diren gorputzen energia da.
- Energia potentziala (Ep): Beren posizioa dela eta duten energia da.
Elektrikoa
Elektrizitatez kargatutako partikulak. Kargak ordenan mugitzen dira eta korronte elektrikoa sortzen da.
Barne Energia
Gorputz baten atomoen edo molekulen mugimenduaren ondorioz duten energiari deritzo.
Elektromagnetikoa
Ez du materialik behar hedatzeko, ez da garraioan zehar degradatzen, 300.000 km/s-ko abiaduran heda daiteke.
Kimikoa
Konposatu kimikoen energia da. Erreakzio kimikoetan agertzen da; organismoek konposatu organikoetan metatzen dute energia kimikoa.
Nuklearra
Atomoen nukleotatik lortzen da. Erreakzio nuklearretan jartzen da agerian. Bi mota daude:
- Fisioa: Atomoa bi zati edo gehiagotan zatitzen da, energia kantitate handia askatuz.
- Fusioa: Atomo arinen nukleoak elkartzen dira eta nukleo astunago bat sortzen dute.
Bero Energia
Gorputz batetik tenperatura desberdina duen beste batera transferitzeari beroa deritzo. Izatez, ez da energia mota bat, iragaitzazko energia baizik.
Formulak
Energia Mekanikoa Kalkulatzea
- Ep:
- Ez:
Energia Iturriak eta Motak
Berriztaezinak
- Ikatza: Erregai gisa erabiltzen da, etxeetan erabiltzen da, lehengai gisa ere erabiltzen da.
- Petrolioa: Egungo energia iturririk erabiliena da, ikatza baino erregai hobea da. Gordin ateratzen da; plastikoak, ongarriak, pinturak, etab. egiteko ere erabiltzen da.
- Gas Naturala: Gas nahasteari deritzo, metanoa dago proportzio handienean, petrolioarekin batera dago. Atera eta gero likidotu egiten da garraiatzeko eta pilatzeko. Bero ahalmen handikoa da eta errekuntza garbia du. Gero eta gehiago erabiltzen da.
- Uranioa: Atomo ezegonkorreko elementua da. Zentraletan fisio nuklearren bidez hausten da; sortutako energiak ura berotzen du eta ur-lurrunak turbina batzuk mugitzen ditu. Zentral nuklearrek hondakin nuklearrak sortzen dituzte.
Berriztagarriak
Hidraulikoa
Presa-gainetan lortzen da. Urtegiko ura askatzean turbina bat mugiarazten du; turbina horrek elektrizitatea sortzen du. Zentral hidroelektrikoetan gertatzen da hau.
Alde Onak:
- Mantentze-lan gutxi.
- Ez du hondakinik ezta kutsatzailerik ere sortzen.
- Uholdeak kontrolatzen laguntzen dute.
Alde Txarrak:
- Sortutako energia garraiatzeko garestia da.
- Eguraldiaren araberakoa da.
- Urtegiak egiteko eremu zabalak urez bete behar dira eta ingurumenerako txarra da.
- Presa apurtzeko arriskua dago.