Energia eta Elektrizitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

1. ATALA: Energia eta bere motak

Energia: gorputzek lan bat egiteko duten ahalmena da.

Energiaren formak

Energia bi eratan ager daiteke:

  • Energia potentziala: egoera estatikoan dagoena. Izaeraren eta kokapenaren araberakoa izan daiteke.
  • Energia zinetikoa: mugimenduan agertzen dena.

Energia motak

Naturan hainbat energia mota aurki ditzakegu: hidraulikoa, nuklearra, termikoa, eguzki-energia, mekanikoa eta elektrikoa.

2. Energiaren kontserbazioaren legea

Energia ez da sortzen, ezta suntsitzen ere; eraldatu bakarrik egiten da. Materia energia konpentsatua da, beraz: ENERGIA + MATERIA = KONSTANTEA.

3. Energia hartua, onuragarria eta galdua

  • Energia hartua (EH): jasotzen den energia.
  • Energia onuragarria (EO): eraginkortasunez erabiltzen dena.
  • Energia galdua (EG): prozesuan galtzen dena.

Formula: EH = EO + EG

4. Energiaren edo potentziaren errendimendua

Errendimendua (η) honela kalkulatzen da: η = (EO / EH) x 100. Emaitza ehunekotan (%) ematen da eta unitatea kWh da.

2. ATALA: Energia elektrikoa eta materia

1. Energia elektrikoa

Elektrizitatea erabiliz lana lortzeko ahalmena da.

2. Materiaren teoria atomikoa

  • Gorputza: espazioan lekua betetzen duen oro.
  • Molekula: gorputz baten zatirik txikiena, bere izaera galdu gabe.
  • Atomoa: gorputz baten zatirik txikiena, bere izaera galduta.

Gorputz motak:

  • Bakuna: atomo klase bakarrarekin osatua.
  • Konposatua: atomo klase bat baino gehiagorekin osatua.

3. Atomoaren osaketa

Atomoa bi zatitan banatzen da:

  • Nukleoa: protoiak (karga positiboa) eta neutroiak (kargarik gabeak) ditu.
  • Azala: elektroiak (karga negatiboa) ditu, orbitak eginez mugitzen direnak.

4. Ionizazioa

Atomoari karga emateko prozesua da. Ioia kargatutako atomoa da:

  • Ioi positiboa (+): atomoari elektroia kendu zaionean.
  • Ioi negatiboa (-): atomoari elektroiak gehitu zaizkionean.

Gorputzen joera: gorputz positiboek elektroiak emateko joera dute, eta negatiboek elektroiak hartzeko joera.

5. Elektrizitate motak

  • Elektrizitate positiboa: gorputz positiboek sortzen dutena (adibidez, beira).
  • Elektrizitate negatiboa: gorputz negatiboek sortzen dutena (adibidez, erretxinak).

6. Karga elektrikoa

Elektroi kopuruaren falta (+) edo soberakina (-) da. Unitateak:

  • Benetakoa: e (elektroia).
  • Erabilitakoa: Coulomb.

7. Erakarpen eta urruntze indarrak

Kontrako ikurra duten gorputzak erakarri egiten dira; ikur bera dutenak, aldiz, urrundu egiten dira.

8. Coulomb-en legea

Bi gorputz kargaturen artean sortzen den indarra zuzenki proportzionala da euren kargen biderketarekiko, eta alderantziz proportzionala euren arteko distantziaren berbidurarekiko.

Entradas relacionadas: