Energia Ekoizteko Sistemak: Gida Azkarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Energia Ekoizteko Sistemak

Pilak: Erreakzio kimiko bati esker korronte elektriko bat sortzen dute.

Efektu fotovoltaikoa: Honen bidez, argia era zuzenean elektrizitate bihurtzen da. Hau da, argiak fotoiak deitzen diren elementuak ditu.

Sorgailua: Elektrizitatea ekoizteko sistema arrakastatsuena eta etekin hoberena duena da. Kable eroale baten inguruan eremu magnetiko bat mugitzen badugu, eroale horren muturrean boltaia edo tentsio bat agertuko da eta zirkuitua ixten badugu, elektroien mugimendua sortuko du, hau da, elektrizitatea.

Zentral Hidraulikoak

Urak indar handia hartu ahal du. Bere indar hori turbinara eramaten da. Turbinaren ardatzari lotuta sorgailua dago. Ardatza biraka hasiko da eta sorgailuak elektrizitatea ekoiztuko du.

Zentral Hidrauliko Mota

  • Ur lasterreko zentral hidraulikoak: Ez dute ura metatzen, bere energia zinetikoa era zuzenean erabiltzen dute eta potentzia txikikoak dira.
  • Presa oineko zentral hidraulikoak: Urtegietan ura metatzen dute eta batzuetan askatzen dute hodi batetik presio handian turbinara bideratuz.

Abantailak

Ez du kutsatzen, merkea da eta mantentze gutxi behar da, eta lurra ureztatzeko erabili daiteke.

Desabantailak

Inpaktu paisajistiko handia dute ekosisteman eta mikroklimak era nabarian alda daiteke.

Zentral Eolikoa

Haizearen indarrarekin haize errota baten hegalak mugituko ditugu eta hauek sorgailuaren ardatza mugituko dute bertan energia elektrikoa lortuz.

Abantailak

Energia garbia eta merkea.

Desabantailak

Kutsadura akustiko eta bisuala.

Zentral Heliotermikoa

Eguzkiaren beroa erabiltzen du ura lurrintzeko. Eguzki izpiak eguzki plaketan islatzen dira eta dorre handian dagoen ura berotzen du. Bero honek 2. zirkuituan dagoen ura lurrintzen du eta lurruna presio handiarekin turbinara bideratzen da, sorgailua biraraziz eta elektrizitatea ekoiztuz.

Zentral Termikoa

Erregai desberdinen errekuntzan sortzen den beroa erabiltzen du ura lurruntzeko. Beroa zirkuituan dagoen ura lurrindu. Lurruna presio handiarekin turbinara bideratu, sorgailua biraraziz eta elektrizitatea ekoiztuz. Kutsakorra da.

Zentral Nuklearra

Erreaktore nuklearraren kontrolpeko erreakzio nuklear batean sortzen den beroa erabili du 1. zirkuituan dagoen ura berotzeko. Beroa 2. zirkuituan dagoen ura lurrindu. Lurruna presio handiarekin turbinara bideratu, sorgailua biraraziz eta elektrizitatea ekoiztuz. Hondakin erradiaktiboak uzten ditu.

Zentral Geotermikoa

Lurrunaren barruan dagoen beroa erabiltzen da ura lurruntzeko.

Zentral Maremotriza

Itsasgorak eta itsasbeherak erabiliz ura turbinara bortxatzen du sorgailuan elektrizitatea ekoiztuz.

Biomasa

Biomasan oinarritzen diren zentralak basoetan eta nekazaritzan sortzen diren hondakinak erabili erregai bezala.

Zentral Fotovoltaikoa

Ez du sorgailurik erabiltzen eta horregatik dira bereziak. Eguzki plaka fotovoltaikoetan argiaren energia elektroiak kitzikatu egiten ditu elektrizitatea ekoiztuz. Gero eta gehiago zabaltzen doan sistema bat da eta eguzki plaka fotovoltaikoen etekina hobetzea lortzen bada etorkizunean energia iturri oso garrantzitsua izango dela dirudi.

Entradas relacionadas: