Energia: Definizioa, Motak, Kontserbazioa eta Iturriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB

Energia

Zer da energia?

Energia sistema material batek bere barruan edo beste sistema batean aldaketa sortzeko duen gaitasuna da.

Energiaren ezaugarriak

Bi ezaugarri elkarrekin bihurgarriak dira eta kontserbatu egiten da. Edozein aldaketa fisiko edo kimikotan, energia ez da sortzen ez suntsitzen: aldatu baino ez da egiten.

Sistemen arteko energia-trukea

Beroa eta lana ez dira energia-formak, sistema materialen (edo gorputzen) artean dabilen energia baizik: beroaren bidez eta lanaren bitartez.

Energia motak

Energia mekanikoa

Energia mekanikoa energia zinetikoaren eta potentzialaren batura da.

Formula: Em = Ec + Ep

Energia zinetikoa (Ec)

m masa duen gorputz baten energia zinetikoa, Ec, gorputz horrek higitzeagatik duena da, hau da, azkar (v) higitzearen ondorioz duena.

Formula: Ec = 1/2 · m · v²

Energia potentzial grabitatorioa (Ep)

m masa duen gorputz baten energia potentzial grabitatorioa, Ep, gorputz horrek erakarpen grabitatorioaren eraginpean egotearen ondorioz duena da.

Formula: Ep = m · g · h

Energia mekanikoaren kontserbazioa

Marruskadurarik egon ezean, energia mekanikoa kontserbatu egiten da. Hau da, horren balioa iraunkorra da edo ez da aldatzen.

Formula: ΔEm = 0

Kontserbazio legearen esanahia

Gorputzak bere energia potentziala galduz gero, energia zinetikoa irabazten du (kantitate berean), eta alderantziz.

Energia elektrikoa

Energia elektrikoa korronte elektriko batek duen energia da, eta hori, hain zuzen ere, elektroien eta karga elektrikoa duten beste partikula batzuen (ioiak) higidura baino ez da.

Energia kimikoa

Energia kimikoa substantzia puruetako atomoak lotuta mantentzen dituzten lotura kimikoei loturiko energia da.

Energia nuklearra

Energia nuklearra atomo batzuen nukleoek dituzten aldaketei loturiko energia da (fisioa eta fusioa).

Lana eta Makinak

Indar baten lana

Edozein indarrek, gorputz bat desplazatzen duenean, lana egiten du gorputz horretan. Lana sistema material batek lana egiteko duen gaitasuna da.

Formula: W = F · d

Makinak eta errendimendua

Makinaren errendimendua, R, aprobetxaturiko energiaren (edo energia erabilgarriaren) eta kontsumituriko energiaren arteko zatidura da, eta ehunekotan adierazten da.

Formula: R(%) = (Eaprobetxatua / Ekontsumitua) · 100

Energia-iturriak

Energia-iturriak: Gizakiaren beharrizana

Energia-iturriak gizakiak oinarrizko energia lortzeko erabiltzen dituen baliabide edo lehengai guztiak dira. Oinarrizko energia, berriz, naturan eraldatu gabe dagoen edozein energia erabilgarri da, batez ere termikoa eta elektrikoa.

Energia-iturriak bi motatan sailkatzen dira:

  • Berriztaezinak
  • Berriztagarriak

Berriztaezinak

Energia-iturri berriztaezinak kantitate mugatuan daudenak dira, edo naturan sortu baino azkarrago kontsumitzen direnak; esaterako, erregai fosilak eta nuklearrak.

Erregai fosilak

Milioika urtean lurperaturiko landareak eta mikroorganismoak deskonposatuta sortzen dira (petrolioa, ikatza, gas naturala).

Erregai nuklearrak

Fisio nuklearreko erreakzioa edukitzeko gai diren elementu kimikodun mineraletatik lortzen dira (uranioa).

Berriztagarriak

Energia-iturri berriztagarriak naturan kantitate mugaturik gabe daudenak dira, edo kontsumitu baino lehenago berrizta daitezkeenak. Energia garbia dira, ez dute hondakinik sortzen eta ia agorrezinak dira.

Energia berriztagarri motak

  • Eguzki-energia
  • Energia eolikoa
  • Energia hidraulikoa
  • Biomasaren energia
  • Energia geotermikoa
  • Energia maremotriza

Entradas relacionadas: